Batxilergoa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskal Kultura eta Literatura: Historia eta Idazle Nagusiak

Hizkuntza eta literatura3,2 KB

Testuinguru Historikoa

Mundu Mailako Gertaerak

  • Lehen Mundu Gerra (1914-1918)
  • Errusiar Iraultza (1917)

Espainian

  • Primo de Riveraren diktadura (1923-1931)
  • Bigarren Errepublika (1931-1936)
  • 1936an, Frankoren altxamendu militarra eta Gerra Zibila.

Gerraostea Euskal Herrian

  • Hondamendia Euskal Herrian: gosea, kartzela, erbestea, hilketak.
  • Askatasun demokratikorik eza; diktadurapean proiektu kulturalik ez (Euskaltzaindia, ikastolak, etab.).

Euskal Kulturaren Bultzada Gerraostean

  • Atzerrian sortu zen euskal kulturaren erresistentzia.
  • Hego Amerikan aldizkari eta argitaletxeak sortu zituzten.
  • 1941ean Euskaltzaindia berrantolatu zen, eta Elbira Zipitria andereñoak lehen ikastola sortu zuen (1954).

Kultura eta Artea

Abangoardiako Mugimenduak eta Euskara

  • Europan abangoardiako
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Kultura eta Literatura: Historia eta Idazle Nagusiak" »

Euskarazko Gramatika eta Esamoldeak: Ariketa Praktikoak

Hizkuntza eta literatura2,75 KB

Indikatiboa

  1. Gauez lan egin behar nuenean, zaintzen zenizkidaten umeak.
  2. Irakasleek ia egunero zigortzen gaituzte oso berritsuak garelako.
  3. Joan den astean dendariak bezeroak gonbidatu zituen produktuak…
  4. Mozkorturik bazeundeten ere, guk berehala ezagutu zintuztegun.
  5. Museora joan zinenean, poltsa sarreran uztera behartu zintuzten.

Ahalera

  1. Brad Pitt ezin daiteke oporretan lasai egon, kazetariak bere atzetik zebiltzalako.
  2. Etxe-aldaketa egiten lagun diezadakezue, mesedez? Gero afaltzera gonbidatuko zaituztet.
  3. Autoa hondatzen bazaizue, neuk eraman zaitzaketet lantegira.
  4. Bihar etortzen bazarete, zalantza guztiak galde diezazkiokezue/ditzakezue.
  5. Kokoteraino nago zure gezurrekin! Esan dezakezu/diezadakezu egia behingoz.
  6. Bainuko txorrota hondatu zitzaizuen eta ezin
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Gramatika eta Esamoldeak: Ariketa Praktikoak" »

Nire Bizitza

Hizkuntza eta literatura3,87 KB

Nire Biografia

Nor naizen

Nire izena Nahiara da eta 17 urte ditut. Baditut ahizpa zaharragoa eta bi anai-arreba txikiagoak. Brasilen jaio nintzen, baina Espainian bizi naiz 9 urte nituenetik. Nire amari Helena deitzen zaio eta nire aitari José. Gaur egun Gasteizen bizi naiz, Euskal Herrian.

Brasilen oroitzapenak

Brasilen nengoenean, denbora batez nire osaba-izebekin bizi izan nintzen. Bere etxean igerileku bat zegoen eta nire ahizpa eta biok oroitzapen ederrak ditugu bertan. Nire primak zuzenbidea ikasten zuela ere gogoratzen dut. Ikusten nuen guztietan, egunen batean ni ere haren modukoa izango ote nintzen galdetzen nion neure buruari. Etorkizunean, nahiz eta batxilergoa lehenago gainditu behar izan, nire prima bezala, zuzenbidea ikastea gustatuko...

Jarraitu irakurtzen "Nire Bizitza" »

Idazketa Prozesua eta Testuen Ebaluazioa: Gida Praktikoa

Hizkuntza eta literatura5,07 KB

Idazmena: Oinarriak eta Prozesua

Idazmenari buruzko liburu garrantzitsua: Describir el escribir, Cassany. Nola ikasi idazten?

Kode Idatzia

Definizioa: Ahozko kodea transkribatzeko zeinu sistema.

Hizkuntza idatzi baten ezagutza abstraktuen multzoa da. Irakurketa, memorizazioa, gramatika eta kopiaketaren bidez ikasten da idazten.

Kodea ezagutzea arau linguistikoak ezagutzea da (gramatika, koherentzia, egokitasuna, etab.).

Idazle Motak

Krashenek dioen bezala: “Jakitea eta egiten jakitea desberdina da”. Praktikara eraman beharra dago.

  • Gaitua: Konposiziorako estrategia komunikatibo egokiak ditu eta kode idatzia menperatzen du.
  • Kode gabekoa: Konposiziorako prozesu efizienteak ez ditu, eta kode idatzia ez du menperatzen.
  • Blokeatua: Kode idatzia menperatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Idazketa Prozesua eta Testuen Ebaluazioa: Gida Praktikoa" »

XX. Mendeko Euskal Prosa: Berrikuntzak eta Idazle Nagusiak

Hizkuntza eta literatura3,52 KB

Prosa Tradizionalaren Haustura: XX. Mendeko Berrikuntzak

XX. mendeko literatura handiak ohiko egiturak apurtu zituen. Sarritan, zeukan konplexutasunagatik, bizkar eman zion irakurketa entretenigarria bilatzen zuen irakurleari. Argumentua hutsala da: kontakizunaren ordena pertsonaien barne-munduaren araberakoa da. Hori guztia barne-bakarrizketa delakoan gauzatzen da bereziki. Pertsonaia gatazkatsuak nagusitzen dira idazleen sorkuntzetan. Denbora oso malgua da, atzera-aurrera etengabez eraikia. Zinemak eragin handia izan zuen horretan. Hirugarren pertsonako narrazioetan, kontalari orojakilearen ordez, kontalari ikuslea nagusitzen da. Ordura arte tabu ziren gaiak jorratzen dira, hala nola: sexua, drogak, homosexualitatea, besteak beste.

Prosalari

...
Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Euskal Prosa: Berrikuntzak eta Idazle Nagusiak" »

Luis Villasante: Euskararen auziaz (Iruzkin bat)

Hizkuntza eta literatura2,24 KB

Aita Luis Villasante: Euskararen auziaz

Aita Luis Villasante dugu testuaren egilea (Gernika, 1920 - Arantzazu, 2000), hizkuntzalari bikaina izan zen. Komunikazio autonomo osoa ez den idazki hau pasarte bat da, zehazki 1988an argitaraturiko Euskararen auziaz liburukoa. Gaiari dagokionez, gaurkotasun-zantzua dario oraindik. Genero humanistikoan sailkatu beharko genuke, izan ere, gizakiarekin zuzenki erlazionaturik dago. Sailkapenari begira, azalpen-argudiozko diskurtso era da, izan ere, objektibotasunez emandako informazioa daukagu apologisten iritziak jasotzen diren pasarteetan. Idazleak tesi bat aurkezten digu gu konbentzitzeko xedearekin arrazoi argudioak erabiliz. Funtzio deitzailea da nagusi bertan, lehen partean irakurlea inplikatuko du...

Jarraitu irakurtzen "Luis Villasante: Euskararen auziaz (Iruzkin bat)" »

Euskal Umorea: Gure Hizkuntzaren Erronka

Hizkuntza eta literatura2,53 KB

Eskema

  1. Euskarak arazo ugari eta molde askotakoak ditu.
  2. Horietako arazo bat euskararen «gatz eta piper» falta da.
    • Umetako oroitzapena da.
    • Gaztetan ere, neskatan egiterakoan, uste bera nagusitzen zaio.
    • Egungo gazteei ere berdintsu gertatzen zaie beren inguruan.
    • ETB-1ean ere bide bertsutik doa arazoa.
  3. ETBko umoristei beste bide bat errebindikatzen die.
  4. Gorabehera zaila da, baina konpondu beharrekoa.

Laburpena

Euskarak arazo asko eta molde askotakoak ditu. Umetako oroitzapena da euskarak madarikaziorik ez zuelakoa, ezta txisteak kontatzeko graziarik ere; gaztetan ere, neskatarakoan, euskarak ez zuen balio; beranduago, gaur egun, arazo berarekin aurkitzen dira gazteak, ETBko umoristak bezala... Erdarara jo beharrak ezinbestekoa dirudi euskal umore kontuan....

Jarraitu irakurtzen "Euskal Umorea: Gure Hizkuntzaren Erronka" »

Humanismoa eta Errenazimentua: Gizarte eta Pentsamendu Aldaketak

Hizkuntza eta literatura3,79 KB

Humanismoa XIV., XV. eta XVI. mendeetan heziketaz arduratu zen mugimendua izan zen. Herritarren kultura orokorra zuen helburutzat. Italian sortu zen eta gero Europa osora hedatu zen. Humanismoak zenbait ezaugarri ditu. Aipatu behar da Boccaccio eta Petrarca idazle humanistak izan zirela. Humanismotik Errenazimentura heldu arte zenbait aldaketa gertatu ziren munduaren eta gizakiaren ulermenean:

Aldaketak Politika eta Ekonomian

Politika eta ekonomiari dagokionez, Europako estatu nagusiak ezartzen hasi ziren. Feudalismoa gaindituz, hiriak eta hirietako merkataritzak indarra hartu zuten.

Aldaketak Gizartean

Gizarteari dagokionez, gizartearen ikusmoldeak berriak ziren. Erlijioari dagokionez, Eliza Katolikoa zatitu zen Luterano eta Kalbinismoaren erreformarekin....

Jarraitu irakurtzen "Humanismoa eta Errenazimentua: Gizarte eta Pentsamendu Aldaketak" »

Konstituzio Auzitegia: Babes-Errekurtsoaren Prozedura

Hizkuntza eta literatura3,37 KB

Babes-Errekurtsoaren Prozedura Konstituzio Auzitegian

4. Epea

Epe desberdinak daude kasuen arabera:

  • Babes-errekurtsoa lege-baliorik gabeko egintzen kontrakoa, hauek estatuko edo autonomia-erkidegoetako organo parlamentarioetatik datozenean (A.K.L.O.-ko 42. art.). Kasu honetan, errekurtsoa jartzeko epea 3 hilabetekoa izaten da, egintza irmoa denetik kontatzen hasita, dagokion organo legegilearen funtzionamenduko barne-arauen arabera.
  • Babes-errekurtsoa gobernuaren, autonomia-erkidegoetako organo exekutiboen edo administrazio publiko desberdinetako horietako agente edo funtzionarioen egintzen kontrakoa (A.K.L.O.-ko 43. art.). Bigarren kasu honetan, errekurtsoa jartzeko epea 20 egunekoa izaten da, aurretiaz eman den erabaki judiziala jakinarazten denetik
...
Jarraitu irakurtzen "Konstituzio Auzitegia: Babes-Errekurtsoaren Prozedura" »

Gabriel Aresti: Euskal Idazlearen Biografia

Hizkuntza eta literatura3,49 KB

Gabriel Aresti: Bizitza eta Ibilbidea

Bilbon jaio eta bizi izan zen Gabriel Aresti Segurola XX. mendean zehar. Euskal idazlea eta poeta izan zen. Erdaraz hazi eta hezi zen, ahalegin handia eginez, Francoren garaian euskara ikasteko zeuden zailtasunak gorabehera, gogotsu, bere burua euskalduntzea lortu zuen. Gerora idazle emankorra bilakatu zen Aresti, euskaldunberria izanik ere, poesia eta antzerki lan bikainak idatziz.

Gurasoak baserritar jatorriko "euskaldun galduak" zituen eta 12 urterekin hasi zen euskalduntzen. 21 urte zituela argitaratu zituen bere lehen poemak eta 10 urte geroago, 1964an, bere lanik esanguratsuena eman zuen argitara: Harri eta Herri.

Obra eta Generoak

Literaturako genero guztiak jorratu zituen: poesia, narrazioa, antzerkia...

Jarraitu irakurtzen "Gabriel Aresti: Euskal Idazlearen Biografia" »