Euskal Kultura eta Literatura: Historia eta Idazle Nagusiak

Hizkuntza eta literatura3,2 KB

Testuinguru Historikoa

Mundu Mailako Gertaerak

  • Lehen Mundu Gerra (1914-1918)
  • Errusiar Iraultza (1917)

Espainian

  • Primo de Riveraren diktadura (1923-1931)
  • Bigarren Errepublika (1931-1936)
  • 1936an, Frankoren altxamendu militarra eta Gerra Zibila.

Gerraostea Euskal Herrian

  • Hondamendia Euskal Herrian: gosea, kartzela, erbestea, hilketak.
  • Askatasun demokratikorik eza; diktadurapean proiektu kulturalik ez (Euskaltzaindia, ikastolak, etab.).

Euskal Kulturaren Bultzada Gerraostean

  • Atzerrian sortu zen euskal kulturaren erresistentzia.
  • Hego Amerikan aldizkari eta argitaletxeak sortu zituzten.
  • 1941ean Euskaltzaindia berrantolatu zen, eta Elbira Zipitria andereñoak lehen ikastola sortu zuen (1954).

Kultura eta Artea

Abangoardiako Mugimenduak eta Euskara

  • Europan abangoardiako mugimenduak: surrealismoa, futurismoa, kubismoa.
  • Euskal Herrian ez zen halakorik gertatu.
  • Euskararen aurkako legeek euskaldunak hizkuntza gutxiestera eraman zituzten, bazterketa sentimendua sortuz.

Txomin Agirre

Txomin Agirre Ondarroan jaio zen 1864an. Gasteizen filosofia eta teologia ikasi zituen, eta han Resurrección M.ª Azkue ezagutu zuen. Zumaian kaperau izan zen urte luzez, eta 1920an hil zen.

Ezaugarriak eta Obra

Txomin Agirre euskaltzalea, abertzalea eta kristaua zen. Jende xumea defendatzen zuen, eta bere obran bi bizimodu islatu zituen:

  • Baserritarren mundua.
  • Arrantzale giroa.

50eko Hamarkada

Katakunbetako Belaunaldia

Diktaduraren ondorioz, ezkutuan (lur azpian baleude bezala) aritu behar izan zuten; hortik datorkie izena. Beraien lanek ez zuten garaiko gizartea islatzen. Pertsonaiak euskaldun katoliko zintzoak ziren, idealizatuak.

Idazle nagusiak:

  • Jose Antonio Loidi: detektibe nobela.
  • Jon Etxaide: eleberri historikoa.

Jose Antonio Loidi

Farmazia ikasketak egin zituen (1943). Ogibidez botikaria zen. Familia euskaldunekoa izan arren, 30 urte zituela konturatu zen ez zekiela euskaraz ongi idazten, eta alfabetatzeari ekin zion. Euskaltzaina izan zen 1957tik aurrera. 1999an Irunen hil zen.

Bere lan nagusiak:

  • 1955ean: Amabost egun Urgain’en.
  • 1983an: Euskal jaiak / Fiestas eúskaras.
  • 1990ean: El sexo en la farmacia.

60ko Hamarkada: Euskal Literaturaren Urrezko Aroa

Garai honetan, hainbat faktorek euskal kulturaren eta literaturaren loraldia bultzatu zuten:

  • Industria zabaltzea eta hirien hazkundea.
  • Ezkerreko mugimendu abertzalearen sorrera.
  • Francoren erregimenaren zentsuraren ahultzea.
  • Euskaltzaindiak euskara baturanzko pauso sendoak eman zituen.
  • Ikastolen indartzea.
  • Euskaltegi eta barnetegien sorrera.

Txillardegi

Bere lan nagusiak:

  • Leturiaren egunkari ezkutua (1957)
  • Elsa Scheelen (1968)
  • Haizeaz bestaldetik (1979)
  • Putzu (1999)

Deskargatu

PDF Word HTML