Euskararen fonetika: dardakariak, bustidura eta neutralizazioak
Oharra: (EB) alaba > al/ha/ba, (EB) berezi > ber/he/zi (Z) (Muga silabikoa oso bitxia)
Dardakariak
Euskarak berez bi dardakari ditu: /r/ gogorra eta leuna, baina Iparraldean /R/ ubularra ere entzuten da, frantsesaren eraginez. Zubereraren kasuan /r/ gogorra eta leuna maiz nahasten dira: Euskal Heria esan ohi dute Euskal Herriaren ordez.
/r/ leunaren galera
/r/ leuna bokal artean egokitzen denean, galdu ohi da:
B r B > B ø B.
- (L) mendirat > mendiat.
- (Ipar.) zelarik > zelaik (Ipar.)
- (EB) Zuberoa > Xibeua (Z)
(G) Aizak, ne azalpenei kasuik eitten ai al(h)aiz?
Bigarren Mailako Diptongoak
Fenomeno fonetiko horiek gertatzen direnean, bigarren mailako diptongoak sortzen dira sarritan, hots, jatorrizkoak ez diren diptongoak.
Kontsonante Alternantziak
Bi...