Idazketa Prozesua eta Testuen Ebaluazioa: Gida Praktikoa

Hizkuntza eta literatura5,07 KB

Idazmena: Oinarriak eta Prozesua

Idazmenari buruzko liburu garrantzitsua: Describir el escribir, Cassany. Nola ikasi idazten?

Kode Idatzia

Definizioa: Ahozko kodea transkribatzeko zeinu sistema.

Hizkuntza idatzi baten ezagutza abstraktuen multzoa da. Irakurketa, memorizazioa, gramatika eta kopiaketaren bidez ikasten da idazten.

Kodea ezagutzea arau linguistikoak ezagutzea da (gramatika, koherentzia, egokitasuna, etab.).

Idazle Motak

Krashenek dioen bezala: “Jakitea eta egiten jakitea desberdina da”. Praktikara eraman beharra dago.

  • Gaitua: Konposiziorako estrategia komunikatibo egokiak ditu eta kode idatzia menperatzen du.
  • Kode gabekoa: Konposiziorako prozesu efizienteak ez ditu, eta kode idatzia ez du menperatzen.
  • Blokeatua: Kode idatzia menperatzen du, baina konposiziorako estrategiak ez ditu erabiltzen.
  • Esperientziarik gabekoa: Kode idatzia ez du menperatzen, eta konposiziorako estrategiak ere ez.

Idatzizko Testuen Ekoizpena

Konposizio Prozesua

  • Konposiziorako estrategiak: Nori zuzendua, egitura argia, zuzenketak, errekurtsoak.
  • Laguntza estrategiak: Perifrasiak, hiztegia, menperatzen ez duguna ekidin.
  • Testuingurua: Nori, noiz, non, gaiari buruzko ezagutzak.
  • Faseak: Testua planifikatu, borradoreak egin, berrirakurri.

Kode Idatziaren Menderatzea

Hizkuntza analizatzeko arloak ezagutu behar dira (fonetika, ortografia, sintaxia, lexikoa, morfologia).

Ezagutza hauek menperatu behar dira:

  • Egokitasuna: Zein erregistro erabili.
  • Koherentzia: Informazioa hautatu eta egitura komunikatiboa antolatu.
  • Kohesioa: Anaforak, antonimia, hiperonimia, lokailuak.
  • Zuzentasun Gramatikala.

Testu Tipoak

  • Elkarrizketak:
    Markatzaileak (M): Izenordainak, lokailuak, adberbioak.
    Ezaugarriak (E): Galderak, esamoldeak, ez-hitzezko kodea, errepikapena, esaldi amaitugabeak.
  • Deskribapenak:
    M: Adjektiboak, lekuzko adberbioak, konparaketa.
    E: Izenak, egitura espaziala.
  • Kontaketak:
    M: Aditzak, lekuzkoak, denbora.
    E: Ordena kronologikoa (hiru atalak), narrazioa.
  • Instrukzionalak:
    M: Bigarren pertsona, agintera, pausoak.
    E: Agindua, ordena logikoa + informazio zehatza.
  • Aurrikuspenak etorkizunerako:
    M: Aditza, denbora, probabilitate perifrasiak, baldintza.
    E: Etorkizuna (hurbila, urruna), informazioa gaika sailkatu.
  • Azalpenezkoak:
    M: Mendeko esaldiak, lokailuak.
    E: Egitura antolatua, ilustrazioen erabilera.
  • Argudiozkoak:
    M: Uste, iruditu..., igorle-hartzaile, mendeko esaldiak + lokailuak.
    E: Informazioa multzoka (tesia eta argudioak), aipuak, erreferentziak.
  • Erretorikoak (funtzio estetikoa, poemak):
    M: Figura erretorikoak.
    E: Metaforak, metonimia, hitz jokoak.

Ebaluazioa

Emaitzak, ikasleen idazkien azterketa eta hobekuntza proposamenak.

Ebaluazio Irizpideak eta Ehunekoak

Ebaluazio mailak (E): Oso ongi, ongi, nahiko, gutxiegi (lortu du, bidean, ez du lortu).

  • Egokitasuna (luzera, erregistro egokia): %61 (oso ongi), %25 (ongi), %14 (nahiko/gutxiegi).
  • Koherentzia (testuaren zentzua argia edo nahasia): %48, %34, %18.
  • Barne Kohesioa (perpaus bereizgarriak, sekuentzia logikoa -denbora-, aditzaldiak ongi, bestela, denbora-jauziak): %55, %27, %18.
  • Zuzentasuna (testuaren irakurgarritasuna, ortografia, fonemak eta grafiak, sintaxia, perpausak): %58, %30, %12.
  • Baliabide Aberastasuna (hiztegi aberatsa, irudimena, gauzak adierazteko gaitasuna): %49, %34, %17.

Ebaluazio Diagnostikoa

LH 3. mailan eta DBH 2. mailan egiten direnak (kanpo ebaluazioak). Ikasleak ebaluatzeko erabiltzen dira, curriculum gaitasunak zenbat barneratu dituzten jakiteko.

Testuen Ekoizpenaren Ebaluazio Diagnostikoa

Probaren Ezaugarriak

Komunikazio egoera jakin bati erantzungo dion testua. Gai hurbilak.

Testu Motak

Testuingurua kontuan hartuz zein erabili (argudiozkoak edo azalpenezkoak). Barne: elkarrizketak, deskribapenak, narrazioak.

Faseak

Planifikazioa (gidoia), erredakzioa, berrikuste fasea (oso zaila).

Testualtasun Irizpideak

(Goian azpimarratutakoak, hau da, Egokitasuna, Koherentzia, Kohesioa, Zuzentasun Gramatikala, Baliabide Aberastasuna).

Deskargatu

PDF Word HTML