Indikatiboa
- Gauez lan egin behar nuenean, zaintzen zenizkidaten umeak.
- Irakasleek ia egunero zigortzen gaituzte oso berritsuak garelako.
- Joan den astean dendariak bezeroak gonbidatu zituen produktuak…
- Mozkorturik bazeundeten ere, guk berehala ezagutu zintuztegun.
- Museora joan zinenean, poltsa sarreran uztera behartu zintuzten.
Ahalera
- Brad Pitt ezin daiteke oporretan lasai egon, kazetariak bere atzetik zebiltzalako.
- Etxe-aldaketa egiten lagun diezadakezue, mesedez? Gero afaltzera gonbidatuko zaituztet.
- Autoa hondatzen bazaizue, neuk eraman zaitzaketet lantegira.
- Bihar etortzen bazarete, zalantza guztiak galde diezazkiokezue/ditzakezue.
- Kokoteraino nago zure gezurrekin! Esan dezakezu/diezadakezu egia behingoz.
- Bainuko txorrota hondatu zitzaizuen eta ezin zaitezkete dutxatu.
- Semeak pozik jartzea nahi baduzu, gozokiak eros diezazkiezu.
- Ezertarako gogorik ez badugu, etxean gera gaitezke film bat ikusten.
- Pianoa jotzen ikasi nahi dut. Zer egin dezaket? Kontserbatorio batean ikas dezakezu. Davilari laguntza eska diezaiokezu.
- Iratxeri zorroa lapurtu diote. Zer egin dezake? Ainararengana joan daiteke.
- Aitaren betaurrekoak apurtu ditugu. Zer egin dezakegu? Gertatutakoa azaldu dezakegu. Aitari esan diezaiokegu.
Deklinabidea
- Edonork daki lurra borobila dela.
- Zure tratua ez zaigu bidezkoa iruditzen, eta ez dugu…
- Edozertarako nahi al dituzu kutxa hauek?
- Alabari erakutsi behar diogu atea ezin zaiola edonori zabaldu.
- Mutil horrekin dabilenetik, inoiz baino alaiago ikusten dut Eva.
Joskera
- Bost ikasgai suspendituta nituenez gero, telebista ikustea debekatu zidaten/ninduten.
- Gorkak errezeta eman ezik, amaren moduan prestatuko ditut indabak.
- Josebak isiltzeko esan zidan, ez zuela ezer entzuteko gogorik.
- Lana atzo adostutako moduan egingo zenuela ziur nengoen.
Esamoldeak eta Atsotitzak
- Zerbait xehetasun guztiekin azaldu dizutenean: zehatz-mehatz azaldu didate.
- Norbait berandu helduko dela ziur zaudenean: lepoa egingo nuke berandu helduko dela.
- Oso gose zarenean: tripak zorriak eginda nago.
- Amak zure azterketako nota asmatu ez duela dakizunean: ezetz asmatu nork atera duen hamar bat teknon.
- Pertsona batek neumonia duenean: neumoniak jota dago.
- Norbait oso haserre dagoenean: sutan dago.
- Eguraldiagatik kontzertu bat ezin denean egin: bertan behera utzi behar izan da.