Luis Villasante: Euskararen auziaz (Iruzkin bat)
Aita Luis Villasante: Euskararen auziaz
Aita Luis Villasante dugu testuaren egilea (Gernika, 1920 - Arantzazu, 2000), hizkuntzalari bikaina izan zen. Komunikazio autonomo osoa ez den idazki hau pasarte bat da, zehazki 1988an argitaraturiko Euskararen auziaz liburukoa. Gaiari dagokionez, gaurkotasun-zantzua dario oraindik. Genero humanistikoan sailkatu beharko genuke, izan ere, gizakiarekin zuzenki erlazionaturik dago. Sailkapenari begira, azalpen-argudiozko diskurtso era da, izan ere, objektibotasunez emandako informazioa daukagu apologisten iritziak jasotzen diren pasarteetan. Idazleak tesi bat aurkezten digu gu konbentzitzeko xedearekin arrazoi argudioak erabiliz. Funtzio deitzailea da nagusi bertan, lehen partean irakurlea inplikatuko du (kentzen digu) eta gu tesira lotzen saiatuko da (ez dute balio), aipatzailea ere erabiltzen du (Unamuno).
Idazlearen Pertzeptzioa eta Hizkuntza Erregistroa
Idazlea gai honi buruz asko dakien pertsona dela ikusten da, gaia, irakurleei modu sinple eta errazean eskaintzen saiatu dela ikus daiteke. Hizkuntza erregistroari begira, kultua dela esan beharko genuke (eitez) eta zenbait kolokialismo dituela (lelo). Hizkuntzalaritzan erroturiko sinesmen faltsu baten azalpenarekin hasten da testua. Hizkuntzen sailkapenari, oinarri zientifikoa falta zaio eta hori hobetu behar delakoan arduratzen da egilea saiakera dotore eta egoki baten bidez.
Tesia eta Egitura
Tesia, azken aurreko paragrafoan ageri da eta egitura induktiboa erabiltzen du. Iritziari begira, ongi defendatzen du adibidezko eta autoritatezko argudioak erabiliz. Haren idazkera, landua eta malgutasun handiz oretua dago. Erakutsi du-eta abilezia handia eta begi ona testua eraikitzeko.
Testuaren Koherentzia eta Estiloa
Testua, egokia, airosoa, koherentea, ongi lotua eta estiloz hornitua dago, gainera, argudioak ederki jaso egin ditu bata bestearekin. Aipamen berezia egiten die izen handiko idazleei adibidez Unamuno, kritika zorrotza baina zentzuzkoa eginez.
Ondorioak
Ondorioei begira, hizkuntzen topikoak hausten dituen liburu baten pasartea dugu iruzkingai. Ulergarritasuna arintasuna batuz, biziki interesgarria eta atsegina den idazki baten aurrean gaude.