Batxilergoa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

XIX. Mendeko Euskal Olerkariak: Estilo Berri Baten Sorrera

Hizkuntza eta literatura2,55 KB

Pixkanaka kulturizatzen hasi eta estilo berria sortu zen: erdi ahozkotasun estiloa (idatzia + ahozkoa).

Ezaugarriak eta Olerkariak

  • Giza hierarkizatu tradizionalaren testigantza dakarte.
  • Elizaren eta kristau fedearen itzala sumatzen da.
  • Garaiko gatazka politikoen isla: foru galera eta euskararekiko ardura.
  • Euskararen berezitasun nabarmena: herri zaharrena, hizkuntza ederrena.
  • Baserri munduko ikuspegi nagusia.
  • Bertsolarien ohiko moldeetan idatzita.

Egileak: Etxahun, Iparragirre, Bilintx, Arrese Beitia.

Arrese Beitia

Otxandioko eskultorea eta marrazkilaria.

Obra

Euskara Elkartea (1879ko Lore Jokoak). Lehen saria: "Ama euskarari azken agurrak".

Iritzi Kritikoa

Lana foruen galerak dakarkion minak eta egonezinak markatzen dute. 1876ko legeak Euskal Herria babesik...

Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendeko Euskal Olerkariak: Estilo Berri Baten Sorrera" »

Euskararen egoera eta literatura modernoa

Hizkuntza eta literatura2,42 KB

Euskararen egoera

Hizkuntzaren erabilera

Euskara gizartean:

  • Nafarroa:
    • - Eremu euskalduna (iparraldean, euskara EAEn bezain ofiziala)
    • - Eremu mistoa (erdialdea)
    • - Eremu erdalduna (hegoaldea, babesik gabe)
  • Iparraldea: Frantsesa bakarrik da ofiziala.
  • Hiztun kopurua: 665.000 hiztun 16 urtetik gorakoak (2009ko datuak). Milioi erdi EAEn bizi dira.
  • Erabilera:
    • EAE: %18 (gorantz)
    • Nafarroa: %5 (ia aldaketarik gabe)
    • Iparraldea: %10 (beherantz)

Legez, euskarak babes osoa dauka, baina ez da berdina herrialde guztietan. Iparraldean, babesa murritzagoa da, nahiz eta botere publikoa euskararen alde egon. Nafarroan, euskararen aldeko eta kontrako iritziak oso zabalduta daude.

UNESCOren 2009ko txostenaren arabera, munduko 6.000 hizkuntzetatik 500 galtzeko arriskuan daude....

Jarraitu irakurtzen "Euskararen egoera eta literatura modernoa" »

Euskara Gramatika Oharrak: Galderak, Lokailuak, Ahala

Hizkuntza eta literatura4,31 KB

Galdera Motak

Zati-galderak

Galdetzaile baten bidez eskatzen da ezagutu nahi den informazioa.

Bai/Ez Erako Galderak

Ez daukate galdetzailerik. Informazio-eskaera bat, proposamen bat, etab. baieztatzeko ala ezeztatzeko eskatzen zaio solaskideari. Adibidez: "Dendatik zatoz?" (bai ala ez?)

Zehar-galderak

Adierazpen-perpaus edo beste galde-perpaus baten barruan dauden galderak dira. Adibidez: "Non bizi da?" galderari erantzuten dio "Badakit non bizi den" esaldiak.

Zehar-galderak aditz hauekin erabiltzen dira: esan, jakin, gogoratu, entzun, galdetu, kontatu, ikusi, etab.

Mendeko Perpausetan

  • Zati-galdera, edo galdetzaile baten bidez egiten dena.
  • Bai/ez erakoa, edo erantzunean bai ala ez esatea eskatzen duena.

-(e)n Partikula

Aditzari -(e)n partikula erantsi...

Jarraitu irakurtzen "Euskara Gramatika Oharrak: Galderak, Lokailuak, Ahala" »

Euskararen Fonologia, Morfologia eta Sintaxia: Azterketa Sakona

Hizkuntza eta literatura3,07 KB

Euskal Idazle eta Hizkuntzaren Azterketa

Jose Manuel Etxeita (Josetxo, Jaioterri maitia), Anabitarte (Usauri, Donostia).

Poesia:

Emeterio Arrese (Nere bidetan).

Antzerkia:

Martzelino Soroa, Toribio Alzaga.

Kazetaritza:

Euskalzale, Euskal-esnale, Euskal-erria, RIEV.

Evaristo Bustintza, Jean Etxepare.


Fonologia

  • Hitz hasierako bokala galtzen da (aferesia): Kusi (ikusi).
  • Hitz barruko bokala galtzen da azenturik ez duenean (sinkopa): Astélna (astelehena).
  • I edo U bokala, gero A bat baldin badauka, A > E: Ogie (ogia).
  • Atzizki batzuetako -z amaieran badauka, S bihurtzen da: Burus (buruz).
  • ST kontsonante multzoa RTZ bihurtzen da: bortz (bost).

Morfologia

  • Norentzat atzizkia, -dako ordez: amarendako (amarentzat).
  • Noren erabiltzean, -aren > -ain: Aitain (aitaren)
...
Jarraitu irakurtzen "Euskararen Fonologia, Morfologia eta Sintaxia: Azterketa Sakona" »

Ingurumen Arazoak eta Definizioak: Iraultza Berdetik Hondakinetara

Hizkuntza eta literatura2,23 KB

Iraultza Berdea

Nekazaritza eta abeltzaintza elkarri lotuta egon dira betidanik. Hala ere, 1950eko hamarkadaz geroztik gauzak erabat aldatu ziren, teknologia berriak (ureztatze mekanikoa, plagizidak, ongarri eta abarren erabilera neurrigabea...) erabiliz. Harrezkero, iraultza berdea izena hartu zuen hori mundu osora zabaldu zen.

Nekazaritza Ekologikoa edo Biologikoa

Nekazaritza mota bat da, ez duena bilatzen ahalik eta etekin handiena ateratzea gastu ekologikoak kontuan izan gabe, baizik eta honen ezaugarrietako bat laboreen aniztasuna dela, eta ez intentsifikazioa.

Gehiegizko Arrantza

Fenomeno hau gertatzen da arrantza kopurua ez dagoenean konpentsatuta arrain populazioarekin eta hauen ugalketaren azkartasunarekin. Honen ondorioz espezie asko desagerrarazi...

Jarraitu irakurtzen "Ingurumen Arazoak eta Definizioak: Iraultza Berdetik Hondakinetara" »

Euskal Literaturaren Generoak: Baladak, Alegiak eta Eleberriak

Hizkuntza eta literatura3,27 KB

Baladak

Baladak: Hitz neurtuetan eraturiko tradiziozko kontakizunak dira, epikoak edota lirikoak. Garai bateko jendearen bizitzako gertakariei lotuak, XVI. eta XVII. mendeetan bilduak izan dira gehienak. Batzuk osorik ezagutzen ditugu, baina beste batzuk, aldiz, zatika. Balada eraren baitan, bertsio bat baino gehiago jaso izan da, edozeinek nahi dituen moduan konta ditzakeelako. Euskalkitik euskalkira aldaerak izatea ere gertatzen da. Ezin ahaztu dugu ahozko tradizioarekin lotzen dela, hau da, paperik, boligraforik edo ez zegoenean bertsoak jaso eta oroitarazteko teknika erabili dela: neurria eredugarria da, alferreko osagaiak baztertu egin dira; ez da betelanik; eta errepikapenak oroitzapenari lagun egiteko tartekatuak daude.

Alegiak

Alegiak:

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Generoak: Baladak, Alegiak eta Eleberriak" »

Gabriel Aresti: Poesia Soziala eta Sinbolismoa Euskal Literaturan

Hizkuntza eta literatura4,39 KB

Gabriel Aresti: Bizitza eta Lana

Txillardegi eta Arestik garrantzi handia izan zuten euskal kulturan eta literaturan. Nobelagileak, poetak eta politikariak izan ziren, eta eragin handia izan dute ondorengo idazleengan. Aresti gazterik hil zen, 40 urterekin. Euskaldun berriak ziren biak, Euskal Herrikoak izan arren giro erdaldunean jaioak: bata Donostian eta bestea Bilbon. Aresti batez ere poeta izan zen; ez zen nobelagilea, nahiz eta ipuin batzuk eta antzerkiak ere idatzi zituen. Baina, batez ere, poeta zen.

Antzerkigintza

Alor horretan berrikuntzak lortu nahi zituen, antzerki modernoa sortu nahian, euskal tradizioa eta garaiko Europako korronteak bateratuz.

Poesiaren Mugimenduak

Bi literatur mugimenduk izan zuten eragina bere poesian:

Sinbolismoa

Poesia...

Jarraitu irakurtzen "Gabriel Aresti: Poesia Soziala eta Sinbolismoa Euskal Literaturan" »

Eboluzioaren Teoriak: Ikuspegi Historikoa

Hizkuntza eta literatura2,42 KB

Fixismoa

G. Cuvier.

Tesia: Espezie guztiak independenteak dira, eta sortu zirenetik bere horretan iraun dute, inolako aldaketarik gabe.

Transformismoa

Egileak: Leclerc, Buffongo Kondea, Moreau de Maupertuis.

Tesia: Lehen espezieak denboran zehar transformatu egin ziren, eta horrela beste espezie batzuk sortu ziren.

Lamarkismoa

J.B. de Monet, Lamarckeko zalduna (Filosofia Zoologica, XIX. mendea).

Teoriaren oinarriak:

  • Pixkanakako progresioa dago organismo sinpleetatik konplexuetaraino.
  • Pixkanakako aldaketa horiek ingurunera moldatzeko premiaren ondorio dira.
  • Erabiltzearen erabiltzeaz, organoak garatu eta perfekzionatu egiten dira.
  • Geureganatutako karaktereak heredatu egiten dira, ingurunera moldatzeko arazorik izan ez dezagun. (Jirafen lepoa).

Teoriaren hutsuneak:

...
Jarraitu irakurtzen "Eboluzioaren Teoriak: Ikuspegi Historikoa" »

XIX. Mendeko Euskal Herria: Historia, Literatura eta Bizkaiera

Hizkuntza eta literatura2,78 KB

XIX. Mendeko Euskal Herria: Historia

XIX. mendea bizibizia izan zen Euskal Herrian. Napoleonen gerraren eta politikaren katramilarekin hasi bazen, mendearen erdialdera bi gerra karlisten astindua jaso zuen gure herriak.

Karlistadak eta Foruen Abolizioa

Lehen Gerra Karlistak, 1833tik 1839ra, foruak gainbehera larrian amildu zituen. Gerra hura Bergarako Besarkadan bukatu zen. Bigarrenak, 1872tik 1876ra, iraun zuen eta Hegoaldeko lau foruen abolizioa ekarri zuen.

Abolizioarekin batera, batez ere Hegoaldean, protestatu eta erantzun beharra zegoela esaten zuten. Protesta-giro horrek abertzaletasun mugimendua bultzatu zuen.

Garat eta Euskal Herriaren Batasuna

XIX. mendearen hasieran, Garat diputatua, Napoleonengandik Iparreko eta Hegoaldeko euskaldunak...

Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendeko Euskal Herria: Historia, Literatura eta Bizkaiera" »

Euskal Literatura Garaikideko Hiru Idazle: Cano, Izagirre eta Txillardegi

Hizkuntza eta literatura4,59 KB

Harkaitz Canoren Ipuingintza

Harkaitz Canoren ibilbide oparoa nobelak eta olerki-liburuak badira ere, ipuinak lantzeko gaitasunean aitortu zaio maisutasuna eta, besteak beste, Julio Cortazarren eragina antzeman izan diote. Argentinarrak bezalaxe, Canok generoaren barruan eroso eta sortzaile sentitzen dela frogatu du Neguko Zirkua izenekoan. Horretan, Canok, hogeigarren mendeko literatura mendebaldarraren ezaugarrietako batzuk orain bizi dugun honetan indarrean dirautela erakutsi du. Ironiaren erabilera eta meta-literatura lirateke horietako bi. Hautatu dugun prosa zatian Canok biekin egiten du jolas, bide batez bere erreferentziazko bi izenekin jolastuz. Literatura sortzean jolas egitea baita hogeigarren mendeko literaturak utzi digun beste...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura Garaikideko Hiru Idazle: Cano, Izagirre eta Txillardegi" »