Batxilergoa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskal Literaturaren Bilakaera (1936tik Aurrera): Generoak eta Idazle Nagusiak

Hizkuntza eta literatura6,94 KB

Euskal Nobelagintza: Esparru Berri Baten Hastapenak

Nobelagintza esparru berria zen euskal literaturan, 1936ra arteko euskal nobelagintza ez zelako hain aberatsa izan. Esparru berri samarra genuen euskal literaturan, eta orduan nagusi zen purismo lexikalak ez zion egoki garatzeko mesederik egin. Iparraldean ipuinak eta narrazio laburrak mamitu ziren; Hegoaldean, argitaratzeko debekua kendu zutenean, produkzio handia egon zen. Baina, beste arazo batzuk ere zeuden: gobernuaren zentsura indartsuak jarraitzen zuen, hizkuntzaren egoera larria zen, munduko korronte literarioak ezagutzeko erraztasunik ez zegoen, eta euskal liburugintzak azpiegitura amateurra zeukan.

Jon Etxaide: Eleberri Historikoaren Maisua

Eleberri historikoetan Jon Etxaide dugu maisu....

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Bilakaera (1936tik Aurrera): Generoak eta Idazle Nagusiak" »

XVIII. Mendeko Euskal Literatura: Larramendi eta Bere Eragina

Hizkuntza eta literatura3,79 KB

XVIII. Mendeko Hegoaldeko Euskal Literatura

Ilustrazioaren Garaia eta Euskararen Egoera

XVIII. mendea Ilustrazioaren garaia izan zen, gizakia mugimendu honen arrazoia zelarik. 1789ko Frantziako Iraultzaren ideiak zabaldu ziren garai honetan. XVIII. mendean, euskal liburugintzan, Hegoaldeak aurrerapen handia egin zuen. XIX. mendean Iparraldearekin parekatu zen, eta XX. mendean Hegoaldea nagusitu zen berriro.

XVIII. mendeko lehen hamarkadetan, Hegoaldeko euskarazko literatura geldo ibili zen. Kristau ikasbiderako doktrinak eta antzekoak baino ez ziren kaleratu. Idazleen artean, Gipuzkoan Otxoa, Arin eta Irazusta nabarmendu ziren, eta Bizkaian, Arzadun.

Manuel Larramendi jesuitak egoera suspertu zuen era askotako lanen bidez, non euskara bultzatuko...

Jarraitu irakurtzen "XVIII. Mendeko Euskal Literatura: Larramendi eta Bere Eragina" »

Euskal Literaturaren Erreferenteak: Aresti eta Mitxelena

Hizkuntza eta literatura3 KB

Gabriel Aresti: Euskal Literaturaren Zubigilea

Gabriel Arestik zubigintza lana egin zuen aurreko belaunaldiko eta idazle gazteen artean. Goiz hasi zen aldizkarietan kolaboratzen, batik bat poesian eta antzerkigintzan.

Hauek ziren Aresti desberdin egiten zuten baldintzak:

  • Euskaldun berria zen.
  • Hiritarra eta sekularra zen.
  • Seminariotik ez zen pasatu.
  • Gizon irakurria zen, garaiko literaturan jantzia.

Gorabehera politikoak gertutik jarraitzen zituen, bere obran ikus dezakegunez. Ez zen isilik egotekoa, polemika harrotzea zuen gustuko eta arerio asko izan zituen bizi artean.

Poesia eta Obra Nagusiak

Poesia asko idatzi zuen 21 urtetan.

  • Maldan behera: Batuaren aitzindari izango zen hizkera berria erabili zuen, baina interpretatzeko zailtasunak zituelako eta
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Erreferenteak: Aresti eta Mitxelena" »

Euskal Kultur Erakunde eta Ekitaldi Historikoak

Hizkuntza eta literatura2,97 KB

Eusko Ikaskuntza

Pentsaera ezberdina zuten hainbat euskaltzalek sortu zuten Oñatin, 1918an. Helburu nagusia euskal munduari dagozkion gaiak ikertzea zuen, eta 1936ko gatazka arte hainbat asmo burutu eta ikerketa bideratu zituen.

Antolatutako biltzar nagusiak

  • Oñatikoa
  • Iruñekoa
  • Gernikakoa
  • Gasteizkoa
  • Bergarakoa
  • Bilbokoa

Irakaskuntza arloko ahaleginak

  • Sortu berriak ziren ikastoletarako ikasliburuak egin.
  • Euskal gaiei buruzko Uda Ikastaroak eratu.
  • Euskal Unibertsitaterako proiektu bat egin.

Euskara eta euskal literaturari buruzko hainbat hitzaldi eman zituen eta horiei buruzko hainbat aldizkari argitaratu zituen. Bertsolaritzaren etorkizunean erabakigarria gertatu zen hitzaldia eman zuen Manuel Lekuonak.

Gerraren ondorioz, ez zuen jarraitzerik izan. Baina...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Kultur Erakunde eta Ekitaldi Historikoak" »

Errealismoa eta Errealismo Magikoa: Flaubert eta Rulfo

Hizkuntza eta literatura3,39 KB

Flaubert eta Errealismoa

Errealismoa literaturan

Errealismoa ez da literaturan soilik egotz diezaiokegun mugimendua, hemeretzigarren mendearen bigarren erdialdeko arkitektura, musika eta pintura ere baldintzatu baitzituen. Mugimendu honen ezaugarriak honakoak lirateke:

  • Errealitatearen analisi zientifikoa burutu nahi dute idazleek. Horretarako, ohiturak, giroa, pertsonaiak eta abar zehaztasun handiz deskribatzen dira.
  • Gizarte egoera salatu nahi dute, askotan, errealistek, eta horretarako, hiri industrial berrietako bizi-baldintza penagarriak aurkeztuko dituzte beren lanetan.
  • Aurkezpenak ahalik eta objektiboenak egin nahiko dituzte idazleek, zehaztasun eta argitasunez bideratuz kontakizuna.
  • Gertakarien sinesgarritasuna bilatzen da. Urruti geratu dira
...
Jarraitu irakurtzen "Errealismoa eta Errealismo Magikoa: Flaubert eta Rulfo" »

Euskal Literaturako Idazle Nagusiak: Etxahun, Lizardi eta Lauaxeta

Hizkuntza eta literatura3,56 KB

Pierre Topet Etxahun

Bizitza eta Jatorria

  • Zuberoa, Barkoxe (1786-1862)

Lan nagusiak

  • Urz aphal bat
  • Maria solt eta kastero
  • Mundian malerusik
  • Etxahunen bizitzaren kantoria
  • Barkoxeko elizan

Hizkuntza

  • Zubereraz idatzi zuen.

Gai nagusiak

  • Autobiografia eta satira (mina eragiteko, erridikulizatzeko, gogorrak).

Teknika eta Estiloa

  • Ahozko tradizioa, herri poeta.
  • Gauza asko lerro artean irakurri behar dira.

Xabier Lizardi

Bizitza eta Ibilbidea

Xabier Lizardi (1896-1933) Zarautzen jaio zen, eta Tolosan bizi izan zen neumoniaz hil arte. Madrilen zuzenbidea ikasi ondoren, Tolosara itzuli zen, lantegi bateko zuzendari gisa. 1927an Euskaltzaleak erakundea sortu zuen, euskal kultura indartu eta bultzatzeko helburuarekin. 1930 arte zuzendaria izan zen, eta gero Aitzol apezpikuak...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturako Idazle Nagusiak: Etxahun, Lizardi eta Lauaxeta" »

XVIII. Mendeko Euskal Literatura: Susperraldia eta Idazle Esanguratsuak

Hizkuntza eta literatura3,15 KB

Aurreko mendean, Iparraldean sortutako idazle-taldeak ez zuen segidarik izan XVIII. mende honetan; izan ere, literatura minoritarioek gorabeherak izaten dituzte. Guztiarekin, Lapurdiko bultzatzaile eta apologista bat aztertuko dugu unitatean: Joannes Etxeberri Sarakoa.

Hegoaldeko Idazleak

Hegoaldean, egoera ekonomikoak izan zituen aldikada onak, eta baita idazle oparoak ere. Gipuzkoako Manuel Larramendi bultzatzaile sutsua dugu horietako bat, eta beraren itzalpean beste autore asko hasi ziren idazten: Agustin Kardaberaz, Sebastian Mendiburu eta Joan Lizarraga, batez ere. Susperraldi moduko bat ekarri zion horrek literaturari.

Bizkaiko Idazleak

Bizkaitarren artean, geroxeago, Joan Antonio Mogel dugu aipagarriena, eta izan zuen jarraikorik ere.

Antzerkigintzaren

...
Jarraitu irakurtzen "XVIII. Mendeko Euskal Literatura: Susperraldia eta Idazle Esanguratsuak" »

Curriculumaren Iturriak: Gizartea, Hezkuntza eta Euskal Nortasuna

Hizkuntza eta literatura11,5 KB

ITURRI SOZIOKULTURALAK

Curriculumaren Iturriak: Zer Irakatsi Behar Da?

Eskolak gizartearen beharrizanei erantzun behar die; heziketa prozesuak bere jomugan izan behar du gizartea. Hezkuntzak saiatu behar du ikasleari ezagutarazten gizartea egituratzen duten ardatz ideologiko eta kulturalak, eta horien aurrean jarrera hartzen autonomiaz.

Gizartearen aldaketek eskaera berriak planteatzen dizkiote eskolari, honen erantzuna emateko arazoak izan ditzake, gizarteak eta eskolak aldaketetara egokitzeko erritmo ezberdinak baitute. Aldaketak egiteko beharrezkoa du eskolak aldiro. 90. hamarkadan izan zuen hezkuntza sistemak azkeneko iraultza LOGSE legediaren eskutik.

Lege honekin, hezkuntza sistemaren egitura guztiz aldatu zen, baita eskola ikasleei ematen...

Jarraitu irakurtzen "Curriculumaren Iturriak: Gizartea, Hezkuntza eta Euskal Nortasuna" »

Euskararen Harremanak Beste Hizkuntzekin

Hizkuntza eta literatura3,26 KB

HAINBAT HIZKUNTZAREKIKO HARREMANAK.

ZELTERA ETA EUSKARA

K.a. I. milurtekoan, eta erromatarrak etorri baino lehenago, beste indoeuropar batzuk izan zituzten euskaldunek auzo. Herri zeltak ziren; horiek zeltera ekarri zuten: hizkuntza zeltikoa zen Frantziako galiarren hizkuntza; orobat Espainiako zeltiberiarren hizkuntza. Lexikoan antzeman daitekeenez, oso txikia da garai hartako zeltar gizataldearen eragina euskaraz.

LATINA ETA EUSKARA

Gaur egun ez dago zalantzarik latina eta erromatar zibilizazioa distiratsu eta erakargarria izango zela garai hartako euskaldunen begietarako. Izan ere, garai hartako euskaldun eta erromatarren arteko kultura-mailen aldea ikaragarria zen. Euskaldunak menditar basatiak ziren; erromatarrak, ostera, kultura handi baten...

Jarraitu irakurtzen "Euskararen Harremanak Beste Hizkuntzekin" »

Euskal Saiakera eta Kazetaritza: Historia eta Aldizkariak

Hizkuntza eta literatura4,21 KB

Saiakera eta Kazetaritza

Bai saiakera eta bai kazetaritza literaturako genero klasikoak guztiz finkatu ondoren sortu eta loratutako agerpenak dira. Gaurkotasun handia eta gizarte-eragina dute.

Saiakera

Euskal Saiakera

Euskaratutako lehen saiakera Itsasoko Nabigazionekoa deritzan liburua dugu. XVII. mendean itzulia frantsesetik, lapurtar batek idatzia.

Euskal saiakerak bizi izan duen aldirik biribilena XX. mendearen bigarren erdia (eta XXI.aren hasiera) da, bai gaien sakonari eta bai aniztasunari erreparatuta. Mota askotako gaiak jorratu izan ditu:

  • Soziologia
  • Politika
  • Erlijioa
  • Marxismoa
  • Antropologia
  • Hizkuntzalaritza
  • Literatura

Euskal saiakera aldizkarien bitartez zabaldu zen.

Aldizkariak

XIX. mendearen bigarren erdian euskal gaiak interesaturiko aldizkariak...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Saiakera eta Kazetaritza: Historia eta Aldizkariak" »