Batxilergoa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskararen Modernizazioa: Erronka eta Aukerak

Hizkuntza eta literatura3,11 KB

Posible al da?

Izenburu honekin beharbada ez da ezer ulertuko, baina gaur egun denon ahotan dagoen gai bati buruzko testua idazteko eskatu didate, eta halaxe egingo dut. Alajaina! Ia ahaztu zait izenburua esatea, aitz... Euskara modernizatzearen kontua da landuko dudana blog honetan, alegia.

Euskara huskeria hutsa da askorentzat, kaka, baizik! Ez dute ezertarako erabiltzen: ez lagunekin, ez etxean... inon! Testu hau horiei zuzenduta dago, tori, ba!

Telebistaren Eragina Euskararen Erabileran

Hasteko, guk geuk euskaraz egin ahal izateko motibazioa behar dugu. Goazen, ba, aldaketa batzuk egitera, telebistan, adibidez. Euskarazko bi kate besterik ez ditugu, eta aspergarri samarrak biak. Tira, ba! Zerbait pentsatu beharko dugu hauek biziarazteko, jendeari...

Jarraitu irakurtzen "Euskararen Modernizazioa: Erronka eta Aukerak" »

Prosa: Ezaugarriak, Historia eta Euskal Idazleak

Hizkuntza eta literatura2,68 KB

Prosa: Ezaugarriak eta Oinarriak

Ezaugarriak: Prosa hizkuntzak bere era natural edo arruntean hartzen duen egitura da. Ez du bete behar neurri eta erritmo-araurik. Bi prosa mota daude: prosa utilitarioa eta artistikoa.

Prosa Utilitarioa eta Artistikoa

Utilitarioak helburu jakina dauka, zuzenbide, politika eta erlijio testuak. Artistikoan, berriz, hiru genero daude: narrazioa, oratoria eta historia.

Prosa Artistikoaren Generoak

  • Narrazioa: herri ipuinak, narrazio laburrak eta eleberria.
  • Oratoria: hitzaldietan egiten dena.
  • Historikoa: biografia, kronika, memoriak, gutunak eta abar.

Euskarazko Prosa: Hastapenak eta Garapena

Euskarazkoaren ezaugarriak: Prosazko lehen euskal testigantzak utilitarioak dira. XVI. mendeko, abeltzaintza, sukaldaritza eta beste...

Jarraitu irakurtzen "Prosa: Ezaugarriak, Historia eta Euskal Idazleak" »

Joseba Sarrionandia eta Anjel Lertxundi: Bi Euskal Idazle Garaikide

Hizkuntza eta literatura3,88 KB

Joseba Sarrionandia

Biografia

Joseba Sarrionandia Durangoko Iurreta herrian jaio zen 1958. urtean. 80ko hamarkadan, Lertxundirekin eta Atxagarekin batera, nabarmendu zen idazle bezala. Unibertsitatean ikasketak burutzen ari zela, poliziak atxilotu zuen ETAko komando bateko partaide izatearen akusaziopean. Martuteneko espetxetik alde egitea lortu zuen. Gartzela garaitik idazten zuen, eta 90eko hamarkada arte euskararen ofizialtasunaren aldarrikapena izan zen bere eginbehar garrantzitsuena. Mundu guztiko literatura interesatzen zitzaion, eta horretan aditua zen. Euskara bultzatu zuen.

Ipuingintza

Idazle honek ipuingintza landu zuen, eta esan liteke bera dela idazlan mota hau gure artean izan duen arrakastaren eta garapenaren arduraduna. Poeta sakona...

Jarraitu irakurtzen "Joseba Sarrionandia eta Anjel Lertxundi: Bi Euskal Idazle Garaikide" »

Euskal Literaturako Egile Garrantzitsuak: Axular, Oihenart eta Beste Batzuk

Hizkuntza eta literatura3,04 KB

Axular (1556-1644)

Bizitza

Nafarroa Garaiko Urdazubi herritxoan jaio zen, Axular izeneko baserrian. Ikasketak Iruñean, Lleidan eta Salamancan egin ondoren apaiz egin zen. Sarako erretore izan zen.

Obra

Gero (1643) obra handia eta ederra da. "Gero dioenak, bego dio" atsotitza laburtzen duena. Autore klasikoen argudioak eta adibideak pilatu eta lotu zituen.

Kritika

Genero pertsuasiboa erabili zuen, irakurlearen gogoa bereganatzeko. Hiru alderdi:

  • Irakastea: Gaiaren azalpen luze eta zabala.
  • Atsegin izatea: Adibidez, aipu ugariz gozatua.
  • Mugiaraztea: Zirikatzaile eta atal bukaeretan erritmo arina eta hizkuntza zuzena.

Maisulana (Luis Villasanteren arabera)

  • Aspalditasuna: Hiru mende eta erdi pasatuta, etenik gabe idazle askok goraipatu dute.
  • Originaltasuna:
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturako Egile Garrantzitsuak: Axular, Oihenart eta Beste Batzuk" »

Wittgenstein: Logika, Lengoaia eta Filosofia Analitikoa

Hizkuntza eta literatura2,46 KB

Logika eta Lengoaiaren Filosofia: Wittgenstein

Datu Biografikoak eta Testuinguru Historikoa

Ludwig Wittgenstein Vienan jaio zen 1889an eta Londresen hil zen 1951n. Garai hauetan, I. Mundu Gerra izan zen, eta hasieran gatazka laburra izango zela pentsatu arren, luzatu egin zen eta nazionalismoen eta diktaduraren sorrera ekarri zuen, ondorio ekonomiko, politiko eta sozial txarrak utziz. Wittgenstein familia aberats batean jaio zen, eta hasieran ingeniaritza ikasten hasi zen arren, filosofia eta logika ikasi zituen. Familiagatik diru asko heredatu zuen, eta ospe handiko artista, zientzialari, musikari eta ingeniariez inguratuta egon zen. Lehen Mundu Gerran boluntario gisa jardun ondoren, Sobiet Batasunera politika ezagutzera joan eta estalinismoa...

Jarraitu irakurtzen "Wittgenstein: Logika, Lengoaia eta Filosofia Analitikoa" »