Humanismoa eta Errenazimentua: Gizarte eta Pentsamendu Aldaketak
Humanismoa XIV., XV. eta XVI. mendeetan heziketaz arduratu zen mugimendua izan zen. Herritarren kultura orokorra zuen helburutzat. Italian sortu zen eta gero Europa osora hedatu zen. Humanismoak zenbait ezaugarri ditu. Aipatu behar da Boccaccio eta Petrarca idazle humanistak izan zirela. Humanismotik Errenazimentura heldu arte zenbait aldaketa gertatu ziren munduaren eta gizakiaren ulermenean:
Aldaketak Politika eta Ekonomian
Politika eta ekonomiari dagokionez, Europako estatu nagusiak ezartzen hasi ziren. Feudalismoa gaindituz, hiriak eta hirietako merkataritzak indarra hartu zuten.
Aldaketak Gizartean
Gizarteari dagokionez, gizartearen ikusmoldeak berriak ziren. Erlijioari dagokionez, Eliza Katolikoa zatitu zen Luterano eta Kalbinismoaren erreformarekin. Horrenbestez, Eliza Katolikoak kontraerreforma bat ezarri zuen (Trentoko Kontzilioa). Horren ondorioz, Europako erlijio gerrak hasi ziren protestantisten eta katolikoen artean. Gizartea laikoa bihurtuko da, erlijioa eta fedea gauza pribatu bat izatera pasako direlako. Hala ere, Jainkoa ezkutatu egingo da eta indibidualismoa sortuko da.
Pentsamendua eta Zientziaren Garapena
Pentsamenduari eta zientziaren garapenari dagokionez, jakin-min handia erakutsi zen natura eta zientziari buruz. Leonardo Da Vinci esperimentuak egiten hasi zen. Hala ere, Kopernikok igarri zuen Lurra Eguzkiaren inguruan biratzen zuela. Arrazoiak erlijioari irabaziko dio, Espainian ez zen hori gertatu.
Aldaketa hauek Errenazimentura eraman zuten. Errenazimentua XV. eta XVI. mendearen amaiera arte egon zen mugimendua izan zen. Iraganaren eta orainaldiaren aldaketa ardatzak izango ditu ideien muina. Horregatik, gauza klasikoak imitatzen ahaleginduko dira. Duintasun moralean oinarritu ziren. Gizartean Antropozentrismoa hedatzen hasi zen. Aipa ditzakegun hiru idazleak, Castiglione, Makiavelo eta Erasmo izan ziren.
Shakespeareren Hamlet Obra
Shakespeareren Hamlet obraren pasarte bat agertzen zaigu. Obra honek zehazki 5 ekitaldi ditu eta 21 kapitulu osatzen dute. Zehazki pasarte hau 2. ekitalditik aterata dago. Pertsonaiei dagokienez, bakarrik Hamlet agertzen da. Hamlet Danimarkako printzea da, berak bere aitaren hilketa mendekatzea du helburu bakarra. Gure protagonistak zalantza du. Hamleten bakarrizketa hau Danimarkako jauregiko gela batean gertatzen da.
Shakespearrek Hamlet obra baino lan gehiago ditu; Romeo eta Julieta, Otelo, Macbeth... Shakespear antzerkigile bikaina izan zen eta antzerki isabeldarra bikaintasunera eramaten du, berak biltzen du isabeldar antzerkiaren muina. Idazlearen pertsonaiak pertsonen arimaren pasiozko prototipoak izan ziren. Hamlet zalantza, Romeo maiteminduta...
Shakespeareren Bizitza eta Antzerkia
Shakespeareren bizitza pribatuaz gutxi dakigu, eskolara joan zen baina ez zuen unibertsitate ikasketarik egin. Shakespeare antzerkiari lotuta egon da bizitza guztian. Aktorea, antzerkigilea eta enpresa burua izan zen. The Globe antzokian estreinatu ziren bere obra ospetsuenak. Shakespeare idazle barrokoa izan zen, zenbait ezaugarrigatik. Antzerki barrokoaren barruan antzerki isabeldarra kokatuko dugu. Esan dugun moduan, Shakespearrek antzerki isabeldarraren aintzindaria izan zelako.
Antzerki Isabeldarra
Antzerki isabeldarra, XVI. mendearen amaieran Ingalaterran heldu zen eta antzerki ingelesa moderatu zuen. Antzerki isabeldarraren ezaugarri batzuk hauek izan ziren: errealitatea eta fikzioa nahastea, gaiak ez ziren arruntak izan, hizkera herrikoia eta kultua nahastua, iritzia eta kritika ematen du eta azkenik generoak nahasten ditu. Garai horretan, antzerki klasikoa antzerki barrokoaren parean egon zen eta honek, bakarrik errealitatea erabili zuen, gai arruntak, prosa. Aipatu behar da Kyd, Jonson eta Marlowe garaikideak izan zirela.