Batxilergoa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Herritartasuna Antzinako Grezian eta Erroman: Eskubideak eta Erantzukizunak

Hizkuntza eta literatura3,95 KB

Herritartasuna Antzinako Grezian

K.a. V. eta IV. mendeetako Grezia klasikoan, polites esaten zitzaien herritarrei. Greziako hiri batzuetan, demokrazia zegoenez, herritarrak ziren gobernuan aktiboki parte hartzen zutenak.

Erromatar Herritartasuna

Latinezko civis hitzak herritar esan nahi du. Aldiz, civitas hitzak hiria esan nahi du. Erromatar herritarra izateko baldintza hauek bete behar ziren: gizona izatea, esklabo ez izatea, adinez nagusi izatea eta erromatar gurasoak izatea. Baldintza horiek betetzen ez zituztenak ez ziren herritarrak.

Defentsaren Garrantzia Grezian eta Erroman

Bai Erroman, bai Grezian, garrantzi handia ematen zitzaien hiria defendatzeko beharrei.

Greziako Demokrazia eta Herritarren Parte-hartzea

Antzinako Grezian, hiri bakoitza...

Jarraitu irakurtzen "Herritartasuna Antzinako Grezian eta Erroman: Eskubideak eta Erantzukizunak" »

Arantxa Urretabizkaia, Ramon Saizarbitoria, Mikel Zarate, Jose Antonio Artze, Xabier Lete

Hizkuntza eta literatura4,13 KB

Arantxa Urretabizkaia(Donos,47)16 urtekin bulegoan lan+erizaintz ikas/Historian lizentziatu/ Kazetari lan(Ekin,Deia,Eitb..)/Zergaitk panpox(79):Arrakastatzuen/Bere senargndik banatutko ema 1en egun 1eko bizipen+sentipen(barne bakarrizkt bitartez)/Gai:Bakardade-amatasun-semealabkiko maitas-hiriko bizimod/Senarrak dela 5 urte hitzi/haurrari panpox/lotu gabeko ide,elps,ahots desberdinak

Ramon Saizarbitoria(Donos,44)soziologo/60 10kadn=1.harreman literekin/Lur argitaletx sortu(Aresti,lasa..)/Estilo arin+saltari(elkarrizkt 1en bezal)Egunero hasten delako(69):1.eleberri/ Euskl novel moder-ren mugarrietako 1/1. pertsko pertsonaia baten bakarrizketa-erantzunik gabe(Narra anonimo+ objetivo-zinemako kamera)/Gisèle Sergier,Riemmmesera abortatzeko bidaiaz/...

Jarraitu irakurtzen "Arantxa Urretabizkaia, Ramon Saizarbitoria, Mikel Zarate, Jose Antonio Artze, Xabier Lete" »

Euskal Poesia Modernoa: XX. Mendeko Ibilbidea

Hizkuntza eta literatura2,81 KB

Aitzindariak eta Errepublikaren Garaia

Jautarkol, Arrese, Monzon, S. Mitxelena bezalako aitzindarien ondoren, Errepublikaren garaiko eta gerra aurreko belaunaldiak (Oraindia, Mirande, Lekuona, Gandiaga, Aresti) heldu ziren.

50-70 Hamarkadetako Aldizkariak

50-70eko hamarkadetako poetek EGAN, EUZKO-GOGOA edo OLERTI bezalako aldizkariak erabili zituzten beren lanak ezagutzera emateko. Santi Onaindiak, adibidez, Milla euskal olerki eder antologia argitaratu eta OLERTI aldizkaria sortu zuen.

Gerraosteko Iparraldea: Iratzeder eta Mirande

Gerraosteko Iparraldeko poetarik onenak, Miranderekin batera, Iratzeder dugu. Zakalar, Zeru-menditik eta Biziaren olerkia bezalako obrak idatzi zituen. Estilo oparo baina erraza zuen, gerra aurreko olerkariengandik hurbila....

Jarraitu irakurtzen "Euskal Poesia Modernoa: XX. Mendeko Ibilbidea" »

XVII. mendeko euskal literatura: Axular eta Sarako Eskola, Oihenarten atsolitzak eta olerkigintza

Hizkuntza eta literatura3,46 KB

XVII. mendea: Axular eta Sarako Eskola

Sarako Eskola

  • Sorrera: XVII. mendean, Lapurdiko itsasertzean.
  • Kideak: Apaizak, kultur gizonak, merkatariak, ontzi kapitainak, medikuak (tartean, Axular).
  • Egoera ekonomikoa: Ona.
  • Helburua: Doktrina katolikoa bultzatzea.

Axular (Pedro Agerre Azpilikueta)

  • Jaioterria eta urtea: Urdazubi, 1556.
  • Heriotza: Sara, 1644.
  • Lanbidea: Sarako erretorea (nahiz eta kargua ukatu zioten frantsesa ez zekielako). Bertrand Etxauz artzapezpikuaren laguntza jaso zuen, eta Gero liburua eskaini zion.

Axularren Gero

  • Izenburu osoa: Gero, bi partetan partitua eta berezia.
  • Argitaratze urtea: 1643.
  • Eskaera: Sarako Eskolako kideek enkarguz eskatua.
  • Gaia: Perfekzio espirituala lortzeko bidea.
  • Egitura:
    • 60 kapitulu.
    • Kapitulu bakoitzaren egitura: egoera,
...
Jarraitu irakurtzen "XVII. mendeko euskal literatura: Axular eta Sarako Eskola, Oihenarten atsolitzak eta olerkigintza" »

Euskal Kultur Aldizkariak: Saiakera Munduaren Garapenari Buruz

Hizkuntza eta literatura2,81 KB

GAIA

1. Gerra ostean saiakera munduaren garapenari...
Kultur aldizkariek asko lagundu zioten saiakera munduaren garapenari: EUZKO GOGOAK Guatemalatik (geroago Miarritzetik), EGAN-ek Donostiatik eta JAKIN-ek Arantzazutik, orrialde nahiko eskeini zioten saiakerari, bakoitzak bere estiloarekin.
3. Eliza katolikoaren krisia dela eta, Vatikanoko...
Eliza katolikoan dagoen krisiak epelaldi bat dakar erlijio gaietan. Aldi berean, zoko guztietatik sortzen dira aldakuntzarako haizeak euskal gizartean. Elizburuak ez dira guztiz desagertuko, baina ez dute lehengo pisua literaturan. Berrikuntza liturgian izango da ordura arte latinez egiten zena, orain euskaraz egiteko posibilitatea izango du.
6. Zeintzuk arlo landu zituen Txillardegik saiakeran?
Txillardegik,
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Kultur Aldizkariak: Saiakera Munduaren Garapenari Buruz" »

Summerhill Eskola: Hezkuntza Librearen Azterketa

Hizkuntza eta literatura3,73 KB

Summerhill Eskola eta Hezkuntza Librea

Sarrera: A.S. Neill eta Bere Eskola

Zati hau Summerhill liburuan agertzen da, Alexander Sutherland Neill egilearena. Liburu honek Summerhill eskola deskribatzen du, Londresen kokatuta zegoena eta bere garaian eragin handia izan zuena, ikasgela haietan ematen zen hezkuntza progresistarengatik.

Neillek Summerhill eskola anti-autoritarismoan oinarritutako ideiarekin sortu zuen. Helburua gizarte-sistema tradizionalari aurre egitea zen, eta horretarako eredu pedagogiko berritzaileak sortu zituen. Eskola eredu horien helburua haurra zoriontasunean hezitzea zen. Izan ere, Summerhill autogobernuan oinarrituta dago: bilerak egiten dituzte, eta horietan arauak adosten dira; pertsona bakoitzak boto bidez hartzen du...

Jarraitu irakurtzen "Summerhill Eskola: Hezkuntza Librearen Azterketa" »

Gerrosteko Urte Latzak Euskal Literaturan

Hizkuntza eta literatura2,36 KB

Nolako ondorioak ekarri zizkion gerrak euskarazko literaturgintzari? Oso ondorio gogorrak jasan zituen. Alde batetik aurreko urteetan nabarmendutako idazle batzuk gerran hil ziren, beste asko presondegian eta batzuk atzerrira alde gin zuten. Aitzol eta Lauaxeta izan ziren ezagunenak, fusilatuak izan zirelako. Agintari berrien erruz, XX. Mendean bultzaturiko hainbat lan eta egitasmo etenda gelditu ziren.

Atzerriko Literaturaren Idazlerik Esanguratsuenak

  • Monzon, “Urrundik”
  • Zaitegi, “Galdeketa”
  • Eizagirre, “Ekaitzpean”

Euzko Gogoa eta Euskalduna Iparraldean

Zaitegik Euskaltzaindiari egin zion ekarpenik aipagarriena EUZKO GOGOA da, Guatemalan eratu, zuzen eta kaleratu zen kultur aldizkaria. “Euskalduna” aurreko mendeaz geroztik astean...

Jarraitu irakurtzen "Gerrosteko Urte Latzak Euskal Literaturan" »

Axular eta Tartas: Euskarazko Literatura Klasikoaren Maisulanak

Hizkuntza eta literatura2,42 KB

Axularren Gero: Forma eta Hizkuntza

5.4. Forma Ederrez Azaldua

Literaturaren aldetik, maisulan batek forma lirain eta gatz-piperduna izan behar du. Gehienek aitortzen diote liraintasun hori Axularren Gero liburuari. Handik eta hemendik jasotako aipuak bere erara moldatuta eskaintzen dizkigu Axularrek: ideia batetik bestera, perpaus batetik bestera, bortxakeriarik gabe, berez pasatzen delarik.

5.5. Hizkuntza Ongi Menderatzea

Herriko hizkuntzan ere maisu izatea dagokio maisulan bati. Gero liburuaren hizkuntza bera da ezaugarririk hoberena liburu hau Euskal Herriko fruitu jatorra dela ohartzeko. Hitz-jokoek, alusioek, errefrauek, ateraldiek, umore-kolpeek… denek dute euskal kutsu gozoa. Gero esaldi labur, trinko eta sarkorrez josirik bezala dago....

Jarraitu irakurtzen "Axular eta Tartas: Euskarazko Literatura Klasikoaren Maisulanak" »

Euskara eta Kazetaritza: Oinarrizko Gakoak eta Ezaugarriak

Hizkuntza eta literatura2 KB

Euskararen Ordena Ez Markatua: SOA Egitura

Euskararen oinarrizko ordena normala da, neutroa ere deitzen zaio. SOA ordena da: Subjektua-Osagarriak-Aditza (SOA).

Bi objektu baldin baditu, hauetan ere ordena jakin bat dago: nondik, noraren aurretik. Baina SOA ordena hau ez da beti mantentzen. Arrazoiak hauek dira:

  • Perpauseko osagarrietako bat luzea edo konplexua delako.
  • Aditz batzuk esaldiaren hasieran joateko ohitura dutelako.

Norekin eta Zertaz Kasuen Erabilera

Norekin kasua:
Konpainia adierazten du, batez ere bizidunekin erabiltzen da (adibidez: bizidunekin, katuarekin).
Zertaz kasua:
Tresna zentzua hartzen du (adibidez: urdinez, palaz, tiroz).

Kazetaritzaren Ezaugarri Nagusiak

Kazetaritzak hainbat ezaugarri berezi ditu, bai eremu sozialean, bai komunikazio...

Jarraitu irakurtzen "Euskara eta Kazetaritza: Oinarrizko Gakoak eta Ezaugarriak" »

Euskal Literaturaren Historia: Egileak eta Erakundeak

Hizkuntza eta literatura5 KB

Lore Jokoak

Lore Jokoak Anton Abadiak eratu zituen lehen aldiz Urruñan, 1853an. Hainbat jokoren artean, bertso sorta onenarentzat saria jarri zuen. Urtero antolatzen zen lehiaketa horretan, Iparraldeko bertsolari ezagunenek hartzen zuten parte. Hegoaldera 1879an iritsi ziren, Elizondora, eta pixkanaka, Hegoaldea Iparraldeari nagusitu zitzaion. Saritutako lanik hoberenak Donostiako Euskal-Erria aldizkarian argitaratzen zituzten. Jokoek aldizkariak iraun zuen bitartean iraun zuten. Iparraldeko bertsolari famatuenetako batzuk: Otaño, Muxika eta Barbier.

Eusko Ikaskuntza

Eusko Ikaskuntza Oñatin sortu zen, 1918an. Oñatiko biltzarraz gain, beste hainbat egin ziren Iruñean, Gernikan, Gasteizen, Bilbon eta Bergaran. Sortu berriak ziren ikastoletako...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Historia: Egileak eta Erakundeak" »