Euskal Umorea: Gure Hizkuntzaren Erronka

Hizkuntza eta literatura2,53 KB

Eskema

  1. Euskarak arazo ugari eta molde askotakoak ditu.
  2. Horietako arazo bat euskararen «gatz eta piper» falta da.
    • Umetako oroitzapena da.
    • Gaztetan ere, neskatan egiterakoan, uste bera nagusitzen zaio.
    • Egungo gazteei ere berdintsu gertatzen zaie beren inguruan.
    • ETB-1ean ere bide bertsutik doa arazoa.
  3. ETBko umoristei beste bide bat errebindikatzen die.
  4. Gorabehera zaila da, baina konpondu beharrekoa.

Laburpena

Euskarak arazo asko eta molde askotakoak ditu. Umetako oroitzapena da euskarak madarikaziorik ez zuelakoa, ezta txisteak kontatzeko graziarik ere; gaztetan ere, neskatarakoan, euskarak ez zuen balio; beranduago, gaur egun, arazo berarekin aurkitzen dira gazteak, ETBko umoristak bezala... Erdarara jo beharrak ezinbestekoa dirudi euskal umore kontuan. Aldaketa bat aldarrikatzen da, ETBkoei begira. Errealismoaren aitzakia posturak zuritzeko ez da nahikoa; euskarak jasan dezakeen eraso inperialistaz ohartu beharra dago.

Jatorrizko Izenburu Proposamenak

«Euskal umorea euskaraz!» edo antzeko bat egokia litzateke, ideia nagusia horixe baita.

«Umorea ere umotu behar!» zeraman jatorrizko testuak egunkarian agertu zenean.

Iruzkina

Interpretazioa eta analisia

Duela 20 urteko Egun egunkariaren iritzi-artikulu bat da, esku artean dugun testu-liburu honen egileetako batena, Andres Alberdirena hain zuzen ere. Iritzi-artikulu baten aurrean gaude, komunikaziora bideratuta eta, bertan, autoreak bere ikuspuntua ematen du. Modu diskurtsibo nahastua du testuak. Azalpenezko moldean hasi eta narrazioaren bidez jarraitzen du: “umetako kontua..., gaztetakoa..., gaur egungoa..., azken bolada honetakoa...”

Testuetan ez da arrunta funtzio bakarra egotea; testu honetan funtzio deitzailea nagusitzen da, baina beste batzuk ere badaude: funtzio aipatzailea (erreferentziala), poetikoa eta funtzio hunkitzailea (adierazkorra).

Funtzio deitzailea: testuaren bukaeran, irakurlea zuzen-zuzenean inplikatzen du “Ahaztu egiten dugu” esaldiarekin; ondoren, galdera erretoriko baten bidez (“Hala ote da?”), gogoeta egitera gonbidatzen du; azkenean, “Ez bedi!” esaldiarekin jokamolde jakin batera bideratu nahi du.

Funtzio aipatzailea ere erabiltzen du segizio biografikoa egiterakoan.

Funtzio poetikoa: “hura zen neurosia neurea” esatean.

Funtzio hunkitzailea: “euskarak ez ezik neskek ere kalabazak, alajaina!”

Deskargatu

PDF Word HTML