Nire Bizitza
Nire Biografia
Nor naizen
Nire izena Nahiara da eta 17 urte ditut. Baditut ahizpa zaharragoa eta bi anai-arreba txikiagoak. Brasilen jaio nintzen, baina Espainian bizi naiz 9 urte nituenetik. Nire amari Helena deitzen zaio eta nire aitari José. Gaur egun Gasteizen bizi naiz, Euskal Herrian.
Brasilen oroitzapenak
Brasilen nengoenean, denbora batez nire osaba-izebekin bizi izan nintzen. Bere etxean igerileku bat zegoen eta nire ahizpa eta biok oroitzapen ederrak ditugu bertan. Nire primak zuzenbidea ikasten zuela ere gogoratzen dut. Ikusten nuen guztietan, egunen batean ni ere haren modukoa izango ote nintzen galdetzen nion neure buruari. Etorkizunean, nahiz eta batxilergoa lehenago gainditu behar izan, nire prima bezala, zuzenbidea ikastea gustatuko litzaidake.
Etorkizuneko nahiak
Batxilergoa gainditzen badut, unibertsitatera joan eta zuzenbidea ikastea gustatuko litzaidake, baina lehenago hizkuntza berriren bat ikasteko uda atzerrian pasatzea gustatuko litzaidake. Gainera, gidabaimena ateratzea ere gustatuko litzaidake. Azkenik, gustatzen zaidana egiteko, batxilergoko bigarren maila gainditzea espero dut.
Nire Egunerokoa
Lehenengo eguna
Irailaren 1ean, goizeko 7etan altxatu nintzen nire lehen klase-eguna zelako. Dutxatu nintzen, hortzak garbitu nituen, jantzi nintzen eta zerealak esnearekin gosaldu nituen. Gero autobusa hartu nuen eta klasera joan nintzen 8etatik 3etara eta erdira arte. Goizeko lehen orduak matematika, filosofia eta geografia izan nituen. Gero, hamar minutuko jolasaldia izan nuen. Ondoren, hizkuntza-klasea izan nuen eta gero artearen historia. Amaitzean, hamar minutuko atseden txiki bat izan nuen. Jolasaldi honetan, mugikorrari begiratzeko aprobetxatu nuen. Azkenik, ekonomia-klasea eta euskara izan nituen. Eskolan oso ondo pasatu nuen nire lagunak ezagutu nituelako eta denak oso jatorrak eta azkarrak zirelako. Gainera, han aspalditik egongo banintz bezala sentiarazi ninduten. Bestalde, ez irakasle guztiak dira jatorrak eta oso irakasgai zailak daude.
Eguneroko errutina
Egunero goizeko 7etan altxatzen naiz, dutxatzen naiz, hortzak garbitzen ditut, janzten naiz eta zerealak esnearekin gosaltzen ditut. Gero autobusa hartzen dut eta klasera noa 8etatik 3etara eta erdira arte. Goizeko lehen orduak matematika, filosofia eta geografia ditut. Gero, hogei minutuko jolasaldia dut. Ondoren, hizkuntza-klasea dut eta gero artearen historia. Amaitzean, hamar minutuko atseden txiki bat dut. Jolasaldi honetan, mugikorrari begiratzeko aprobetxatzen dut. Azkenik, ekonomia-klasea eta euskara ditut. Eskolan ondo pasatzen dut klasean nire lagunekin nagoelako eta irakasleak oso jatorrak direlako.
Arratsaldeak eta gauak
Eskolan ondoren, euskara-laguntza klaseak ditut. Gero etxera noa eta nire etxekolanak egiten ditut. Gero, buelta bat ematen dut nire lagunekin; batzuetan zinemara goaz edo zerbait jatera. Gauean etxera itzultzen naiz eta lotara noa.
Oporrak
Valentzian
Eguberrietako oporretan Valentziara joan nintzen, Espainian dagoen hiri batera. Nirekin joan ziren nire aita, nire ama, nire ahizpa zaharrena eta nire anai-arreba txikiak. Autobusez joan ginen, nahiz eta zortzi ordu baino gehiago eman genituen bidaian, merkeagoa zelako. Hara goizeko 6etan iritsi ginen eta hotelera joan ginen. Nire amak bi gela gorde zituen: bat nire ahizpa zaharrenarentzat eta niretzat, eta bestea nire gurasoentzat eta nire anai-arreba txikientzat. Gero, jatera joan ginen hoteletik gertu zegoen jatetxe batera. Arratsaldean hiria ezagutzera joan ginen eta oso polita da eta gauza asko daude ikusteko. Bigarren egunean Oceanografic-era joan ginen eta oso ondo pasatu genuen. Hirugarren egunean hondartzara joan ginen, baina bero handia egiten zuen eta ez nuen ondo pasatu. Hurrengo urtean Parisera joatea espero dut, oso hiri polita delako. Gainera, nire ahizpak eta nik han egon nahi izan dugu betidanik.