Udalerriaren kontzeptua eta toki administrazioaren araudia
Ikasgai: Toki Administrazioa
1. Toki Erakundeak
Toki Autonomia
Konstituzioaren 137. artikuluak honela dio: Udalerri eta probintziek autonomia dute beraien interesak gestionatzeko orduan, eta autonomia hori garantizatuta dute.
Hala ere, konstituzioak ez ditu zehazten zein interes diren eta legegileak zehaztu behar izan ditu.
2. Toki Administrazioaren Inguruko Iturriak
a) Estatuko Oinarrizko Arauketa: batez ere LRBRL– toki erregimenaren arauketari buruzko oinarri legea. Lege horrek udalerri eta probintzien autonomia bermatzea du helburu. LRBRL-rekin batera TRRL aipatu behar da– toki erregimendu buruzko testu bateratua.
b) Arauketa Autonomikoa: toki erregimena arautzeko orduan, autonomi mailan 2 joera:
Autonomi erkidego batzuk (Katalunia, Nafarroa,...