Nafarroako Foru Hobekuntza (LORAFNA, 1982)
Sarrera eta Testuingurua
Komentatzen ari garen testua Nafarroako Foru Hobekuntzaren zati bat da; beraz, testu juridikoa eta agiri publikoa da. Demokrazia garaiaren barnean kokatuko genuke, hain zuzen ere.
1978ko Konstituzioak Espainiako demokrazia sistema berriaren egitura osatu zuen. Konstituzio honek estatuko lurraldea antolatzeko orduan, autonomiaren bidea onartzen zela adierazten zuen. Konstituzio berri honetan mantentzen zen Nafarroaren integrazioaren posibilitatea Euskadin, erreferendum baten bidez (Laugarren Xedapen Iragankorra).
Garapen Autonomikoaren Prozesu Berezia
Nafarroan garapen autonomikoa egiteko prozesua berezia izan zen, ez zen Espainiako gainontzeko komunitateetan bezala egin. Nafarroan ez zen autonomia berri bat sortu behar,...