Karlistadak eta Foruen Amaiera
Karlistadak eta Foruen Indargabetzea (1833-1876)
Karlistadak eta foruak indargabetzeko prozesua 1833tik 1876ra bitartean gertatu zen: 1833an Lehen Karlistaldiarekin hasi eta 1876an Bigarren Karlistaldiarekin amaitu zen. Urte horretan, Cánovasek egindako lege baten bidez, Euskal probintzietako foru sistema deuseztatu zen.
Dinastia Gatazka eta Bi Bandoak
Fernando VII.a hiltzean (1833), Maria Kristina jarri zen erregeordetzan, eta horrekin batera dinastia gatazka sortu zen. Alde batetik Karlos Maria Isidro zegoen, Fernando VII.aren anaia, eta beste aldetik Maria Kristina, haren emaztea, Isabel II.aren eskubideak babesten zituena. Hala ere, ez zen dinastia gatazka bat soilik, baizik eta Antzinako Erregimenaren (AE) aldekoen (karlistak) eta liberalismoaren aldekoen (Isabel II.aren babesleak) arteko gatazka ideologikoa.
Karlistak
Karlistak nekazari txikiek, jauntxoek, artisau txikiek eta kleroak osatzen zituzten. Euskal Herrian, Nafarroan, Aragoiko hegoaldean eta Valentziako iparraldean kokatzen ziren, eta ideia hauek defendatzen zituzten:
- Integrismo erlijiosoa
- Jaurerria eta absolutismoa
- Tradizioa
- Foru sistema mantentzea
Liberalak
Liberalak burgesek, nobleek eta elizako kargu nagusiek osatzen zituzten. Hauek Antzinako Erregimenarekin amaitu nahi zuten, printzipio hauek defendatuz:
- Jabetza pribaturako eskubidea
- Hiritarren berdintasuna lege aurrean
- Estatuaren izaera zentralista eta bateratzailea
- Monarkia moderatua
Eskema honetan oso zaila zen estatuko hainbat lurraldetako foruak mantentzea.
Foruak: Definizioa eta Ezaugarriak
Foruak lurralde, eskualde edo haran bateko bizitza antolatzeko ohitura eta aginte erakundeek sortutako arauak idatziz biltzen dituzten legediak dira, eta Euskal Herri osoan agintzen zuten. Foruetan eskubideak, arauak, betebeharrak eta ohiturak biltzen dira.
Jatorria Erdi Aroan zuten, eta bertan Nafarroak eta Euskal probintziek zituzten pribilegioak jasotzen ziren, hala nola:
- Pribilegio fiskalak, merkatalak, militarrak eta juridikoak.
- Autogobernuko instituzio propioak (Batzar Nagusiak, Foru Aldundiak eta Gorteak Nafarroan).
Karlistaden Kronologia eta Ondorioak
Bi izan ziren etapa honetan gertatu ziren gerra karlistak:
- Lehen Karlistada: 1833tik 1840ra
- Bigarren Karlistada: 1872tik 1876ra
1876an emandako legearekin foruak deuseztatu egin ziren. Horren ondorioz, 1878an Kontzertu Ekonomikoa jarri zen indarrean, Euskal lurraldeen eta Estatuaren arteko harreman ekonomikoak arautzeko.