Euskal Nazionalismoa eta Bizkaiko Industrializazioa

Historia2,69 KB

Euskal Nazionalismoaren Sorkuntza eta Sabino Arana

Euskal nazionalismoa XIX. mendearen bukaeran sortu zen eta indartuz joan zen Sabino Aranaren eskutik (1895-1903). Euskal nazionalismoa foruen abolizioaren eraginez eta industrializazioak sortu zuen immigrazio handiaren eraginez (euskal gizartearen homogeneotasunarentzat mehatxu bezala ikusten baitzuten) sortu eta indartu zen.

Euskal Nazionalismoaren Oinarriak

Europan bi nazionalismo bereizten ziren: eskola alemana eta eskola frantsesa. Euskal nazionalismoak eskola alemana jarraituz, elementu objektibo komunetan oinarritzen zen nazioa sortzerakoan, hala nola:

  • Arraza
  • Hizkuntza
  • Ohiturak
  • Geografia
  • Historia
  • Zuzenbidea
  • Gobernu erakundeak

Gainera, Sabino Aranak erlijio katolikoa nazioaren erlijiotzat jarri zuen, euskal espirituaren oinarrizko elementua zela zioelako. Horrez gain, euskara hizkuntza ofizialtzat ezarri zuen.

Sabino Aranaren Proiektu Politikoa

Aurrekoa lortzeko proiektu politiko bat eraiki zuen. Hasiera batean, 1890-1893 bitartean, bere ideologia batzokietan eta hainbat aldizkaritan aurkeztu zuen. Bertan, Bizkaiaren independentzia eskatzen zuen, alderdi politikoek bizkaitarren nahiak betetzen ez zituztela adierazi zuen eta bere irtenbidea adierazi zuen.

Geroago, politikan aritu zen. Horrek bi etapa izan zituen:

  1. 1894an Euskaldun Batzokia deituriko elkarte politikoa sortu zuen, baina itxi egin zuten.
  2. Ondoren, 1895ean Alderdi Nazionalista (geroago EAJ-PNV) eraiki zuen.

1898. urtera arte ez zuen hauteskundeetan parte hartu. Gainera, Arana hil zenean, alderdiaren barne zatiketa nabaria egin zen, alde batetik Euskalerria elkarteko kideak eta bestetik, Sabindar garbizaleak.

Bizkaiko Industrializazioa eta Gizarte Aldaketak

Karlistek gerra galdu zutenean, liberalek estatua modernizatzen hasi ziren: zentralizatzen, bateratzen, lurrak desamortizatzen... eta Bizkaiko burgesia foruen aldaketa batzuei onura atera zien, adibidez, aduanak kostaldera eramateari.

Meatzaritza eta Industria Garapena

Hasieran, Bizkaiko meategien ustiapena egiteko kapitala atzerritarrek jarri zuten, Bessemer bihurkailurako Muskizeko mea beharrezkoa zelako. Horren ondorioz, bizkaitar burgesak (meategien jabeak) kapitala pilatu zuten, geroago industrian inbertitu zutena.

Langile Mugimendua eta Immigrazioa

Bizkaiko meategietara eta ezkerraldeko industrietako langileak, lehenengoz Euskal Herriko lurraldeetatik etorri ziren eta gero beste probintzietatik etorri ziren. Baina, meategietako langileak ez bezala, industriako langileek baldintza hobeak zituzten.

Deskargatu

PDF Word HTML