Industrializazioa Euskal Herrian eta Espainian

Historia2,66 KB

Industrializazioaren Sarrera eta Hedapena

Industrializazioa nekazaritzan oinarritutako mundu batetik, industrian oinarritutako sistema batera pasatzea izan zen. Prozesu luze bat izan zen eta gizartea zeharo aldatu zuen. Hasieran, Britainia Handian izan zen, XVIII. mendean. Europara XIX. mendean azaldu zen, baina Espainiara beranduago eta atzeratua iritsi zen. Espainiara 1830. urtean iritsi zen, baina XX. mendea arte ez zuen indarra hartu, 1960. urtera arte. Batez ere, Katalunian eta Euskal Herrian garatu zen industria.

Espainian bi sistema bereizten ziren, eta bien artean kontraste handia zegoen: Espainia industriala eta Espainia nekazala.

Euskal Herriko Industrializazioaren Hastapenak

XVIII. mendea arte, Euskal Herriko ekonomian nekazaritza zen nagusi, baina arazo bat zegoen: defizita zegoen. Horretarako, burdinolak eta garraio zerbitzuak handitu behar izan zituzten. XVIII. mendearen amaieran, burdinolak krisian sartu ziren; horregatik, industrializazioaren lehen urratsak hasi ziren.

Industrializazioa Euskal Herrian: Eredu Desberdinak

Berrezarkuntzaren garaian, Euskal Herrian industrializazioaren garapena hasi zen. Industrializazioaren ondorioz, gizarte egiturak aldatu egin ziren, bi burgesiak zuzendutakoak. Euskal Herrian eredu desberdinak zeuden industrializazioan:

  • Bizkaia

    Indartsuena, lehena eta itsasadarretan oso kontzentratua. Hala ere, Bizkaiko barnealdeak Gipuzkoakoaren eredua jarraitu zuen.

  • Gipuzkoa

    XX. mendearen hasieran, lehen sektoreko jarduerak garatu ziren.

  • Araba

    XIX. mendean, prozesutik kanpo geratu zen eta 1960. urtean izango zuen garapena.

Lehen Urratsak eta Erronkak (1840-1855)

1840. urtean, lehen urratsak agertu ziren, eta Karlistadaren ondoren bakea agertu zen. Garai horretan, industria siderometalurgikoa sortu zen eta burdinaren ustiapenetik lortutako irabaziak burdin transformazioko lehen enpresetan inbertitu zituzten. Hala ere, porrota izan zen kapitalaren urritasunagatik, teknologiaren atzerapenagatik eta merkatu faltagatik. 1855. urtean aldaketa garrantzitsuak egon ziren: Trenbidearen Legea eta Bankuaren Legea sortu ziren. Honek industrializazioaren gorakada ekarri zuen.

Berrikuntzak eta Meatzaritzaren Garapena

1855ean, Bessemer konbertigailua eta 1869ko Meategien Legea hasi ziren. Bessemer aplikatu zenean, burdin ez-fosforikoa behar zuen, eta Bizkaikoa oso interesgarria zen, kostatik gertu, azalean eta Ingalaterratik gertu baitzegoen. Ondorioz, meatzaritza industria asko zabaldu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML