Nafarroako Foru Hobekuntza (LORAFNA, 1982)

Historia2,58 KB

Sarrera eta Testuingurua

Komentatzen ari garen testua Nafarroako Foru Hobekuntzaren zati bat da; beraz, testu juridikoa eta agiri publikoa da. Demokrazia garaiaren barnean kokatuko genuke, hain zuzen ere.

1978ko Konstituzioak Espainiako demokrazia sistema berriaren egitura osatu zuen. Konstituzio honek estatuko lurraldea antolatzeko orduan, autonomiaren bidea onartzen zela adierazten zuen. Konstituzio berri honetan mantentzen zen Nafarroaren integrazioaren posibilitatea Euskadin, erreferendum baten bidez (Laugarren Xedapen Iragankorra).

Garapen Autonomikoaren Prozesu Berezia

Nafarroan garapen autonomikoa egiteko prozesua berezia izan zen, ez zen Espainiako gainontzeko komunitateetan bezala egin. Nafarroan ez zen autonomia berri bat sortu behar, baizik eta jadanik zeukan autonomia garatu behar zen: 1841eko legearen bitartez lortu zituen foruak eta frankismoaren garaian kontserbatu egin zituenak garatu behar zituen. Nafarroak, bere erregimen fiskal propioa mantenduko zuen.

1979ko Hauteskundeak eta Negoziazioa

Horrez gain, 1979an Foru Parlamentua hautatu egin zen, antzinako Gorteetatik heredatutako erakunde demokratiko gorena. Emaitzak honako hauek izan ziren:

  • UCD: 20 eserleku (Gehiengoa)
  • PSOE: 15 eserleku
  • UPN: 13 parlamentario
  • Abertzaleak: 20 eserleku (oso zatikatuta, haien artean HBren 9, azken honen nagusitasuna abertzaleen artean azpimarratuz).

Hauteskunde hauetatik atera zen Foru Diputazioa izan zen Madrilgo gobernuarekin foru erakundeen erreforma negoziatu zuena.

Foru Hobekuntzaren Onarpena (LORAFNA, 1982)

Azkenik, akordioa egin zen eta 1982ko Foru Hobekuntzaren bitartez (LORAFNA), Nafarroa autonomien estatuan txertatzen da eta Nafarroako Foru Erkidegoa eratzen da.

Eduki Nagusiak

Ondoan doan testuan biltzen dira Foru Hobekuntza delakoan jasotako artikulu batzuk, non azpimarratzen diren Nafarroako autonomi estatutuan jasotako zenbait puntu:

  • Nafarroa banaezina dela eta Espainian txertatuta dagoela, Konstituzioa eta Foru Erregimena daudelarik.
  • Bere erakundeak, demokratikoki hautatuak, Parlamentua eta Gobernua dira, presidente batekin.
  • Gaztelaniaren nagusitasuna azpimarratzen da euskararen gainetik.
  • Zerga sistemari dagokionez, lehenagoko Hitzarmen Ekonomikoaren jarraipena bermatu eta baieztatu egiten da.

Ondorioa

Foru Hobekuntza onartu ondoren, Gabriel Urralburu sozialista bilakatuko zen Nafarroako lehen presidentea.

Deskargatu

PDF Word HTML