Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Frankismoa: Oinarriak, Oposizioa, Ekonomia eta Nazioarteko Politika

Historia4,01 KB

Frankismoaren Oinarri Ideologiko, Sozial eta Politikoak

Frankismoaren oinarri ideologikoak honako hauek ziren: nazionalismo espainiarra, sindikalismoa, katolizismoa, antiliberalismoa, antikomunismoa eta kaudillismoa.

Oinarri sozialak, berriz, armada, eliza eta falangea izan ziren. Gizarte-taldeen artean, hiru jarrera sortu ziren: frankismoaren aldekoak, frankismoaren oposizioa eta frankismoa onartzen zutenak, maila ekonomikoaren truke.

Oinarri politikoei dagokienez, erregimenaren estatu-politika antidemokratikoa zen. Frankok konstituzioaren kontra gogor egin zuen eta gobernu pertsonala instituzionalizatzea erabaki zuen. Horretarako, lege konplexu hauek idatzi zituen:

  • Lanaren Forua
  • Gorteen Legea
  • Espainolen Forua
  • Erreferendum Legea
  • Ondorengotza Legea
  • Mugimendu
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Oinarriak, Oposizioa, Ekonomia eta Nazioarteko Politika" »

Kadizko Konstituzioa: La Pepa eta Haren Garrantzia

Historia6,1 KB

Kadizko Konstituzioa

Kadizko Konstituzioa, La Pepa ere deitua, 1812ko martxoaren 19an idatzitako konstituzioa da. Testu juridiko hau legeei buruz hitz egiten baitu. Erregeordetzan parte hartzen zuten bost pertsonak idatzi zuten, erregearen izenean, Gorte Nagusiek izendatutako erregeordeak zirenak. Testu hau herritar guztientzat eta baita erregearentzat ere idatzi zen, herritar guztiek bete behar baitituzte legeak. Idatzi zenean, monarkia parlamentarioa ezarri nahi zuten, eta horretarako bai liberalek eta bai absolutistek bat egin zuten.

Testuingurua eta Taldeak

Fernando VII.a Espainiako errege zen, baina frantziarrek bera eta Godoy gatibu zituztenez, eta momentu horretan Jose Bonaparte, Napoleonen anaia, boterean zegoenez Espainian, Batzorde Nagusiek...

Jarraitu irakurtzen "Kadizko Konstituzioa: La Pepa eta Haren Garrantzia" »

Gerraosteko Legedia: Kontzertuak, Erantzukizunak, Autarkia

Historia10,89 KB

Kontzertu Ekonomikoen Ezeztapena (1937)

Analisia

Testuaren gaia Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoak ezeztatzea eta Espainiako zerga sistema bateratua ezartzea da. Ideia nagusiak hauek dira:

  • Kontzertu Ekonomikoak pribilegio bat dira, bi probintzia horiek zergen gaineko autonomia izateagatik, eta kendu egin behar dira.
  • Bizkaia eta Gipuzkoa traidoretzat hartzen dira, Mugimendu Nazionalaren aurka borrokatu zutelako, eta, beraz, zigortuak izan behar dute.
  • Araba eta Nafarroa leialtzat hartzen dira eta, horregatik, beren Kontzertu Ekonomikoak mantendu egiten dira.

Hartuko den erabakiaren justifikazioan honako puntuak adierazten dira:

  1. Kontzertu Ekonomikoa pribilegio bat dela eta, beraz, kendu egin behar dela.
  2. Bizkaia eta Gipuzkoa “traidoreak”
...
Jarraitu irakurtzen "Gerraosteko Legedia: Kontzertuak, Erantzukizunak, Autarkia" »

Ekialdeko auzia

Historia2,71 KB

ARO VIKTORIARRA: Viktoria Iaren erregealdia (1837-1901). Garai honetan Erresuma Batuak inoiz lortutako lurralde hedapen handiena izan zuen. IRLANDAREN AUZIA:Britania handiko barne arazoa, Irlandak Independentzia eskuratzeko prozesuaren ondorioz sortua. TORIAK/WHIGAK: XIX. Mendearen erdialdetik aurrera Ingalaterran izan ziren Independentzia eskuratzeko politikoetariko bar, kontserbadorea/liberala hain zuzen. HAUTESKUNDE ERREFORMA: Disraelik 1867an eta Gladstonek 1884an egindako hauteskunde legearen aldaketak. Lehenak hauteskundeak demokratizatzea eta hauteskunde kopurua areagotzea ahalbidetu zuen, hirietako eskulangile eta langileei botoa emateko aukera eskaini, ez hala landako hirik gabeko nekazari eta langileei. Bigarrenak, berriz, hauteskunde
...
Jarraitu irakurtzen "Ekialdeko auzia" »

Frankismoaren Autarkia: Politika eta Ekonomia Azterketa

Historia4,03 KB

Autarkia Frankistan: Politika eta Ekonomia

A) Politika

1) Boterearen Oinarriak

Boterea pertsona bakar batean oinarritzen zen: bizi guztirako presidentzia, estatua, ejerzitoa, falangea eta gobernua kontrolpean.

2) Frankismoaren Ezaugarriak

Botere guztia pertsona bakar batek zuen, anistasun politikorik ez, konstituziorik ez, adierazpen askatasunik ez, sufragio unibertsalik ez eta printzipio demokratikorik ez.

3) Erregimenaren Bilakaera

a) 1. Fasea: Gerra Zibilaren Ondoren
  • 38 Lanaren Forua: Lan orduak eta gutxieneko soldatak ezarri ziren. Sindikatu bertikala sortu zen, langile eta ugazabaz osatua.
  • 39 Erantzukizun Politikoaren Legea: Erregimenaren aurkako jarrerak epaitzeko. Errugabetasuna frogatu behar zen. Errepublikarren kontrakoa zen. Errudunak kanpoan
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Autarkia: Politika eta Ekonomia Azterketa" »

Espainiako Bigarren Errepublikaren Biurteko Erreformista

Historia3,16 KB

Biurteko Erreformista (1931-1933)

Biurteko Erreformistan, Konstituzio berria onetsi baino lehen, egiturazko erreforma batzuk egin ziren Espainiako gizartea eta politika modernatzeko.

Hezkuntza Erreforma

Hezkuntza erreforma funtsezko gaia zen herrialdearen modernizazioa lortzeko. 1931ko Konstituzioak lehen hezkuntza derrigorrezkoa, doakoa eta mistoa aitortu zuen. Gobernuak aurrekontuen zati handi bat hezkuntzan inbertitu zuen, analfabetismoa ezabatzeko. Era berean, bigarren hezkuntza hobetu zuten eta unibertsitatean ikerkuntza sustatu zen.

Erreforma Militarra

Erreforma militarra funtsezkoa zen, armadak oso eragin handia baitzuen politikan.

Errepublikari leial izango zitzaizkiola zin egiteko eskatu zieten agintari militarrei; zin egin ez zutenek erretiro...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublikaren Biurteko Erreformista" »

Lehen Mundu Gerraren Ondorioak Europan

Historia2,24 KB

Gerra honetan hildako ugari egon ziren, soldaduak zein zibilak. Frantziak galdu zituen soldadu eta zibil gehien. Gerrak eragindako galera materialak ere handiak izan ziren; zenbait meategi, nekazaritza-lur eta etxalde galdu ziren. Estatu nazional berriak sortu ziren: galtzaile izandako inperioak zatitu egin ziren, hala nola Austria-Hungariako Inperioa eta Otomandar Inperioa. Gerraren ondorioz, aldaketak egon ziren nazioarteko harremanetan: Europak gerra aurretik zuen nagusitasun ekonomikoa galdu zuen, eta Estatu Batuek hartu zuten protagonismo hori gerra amaieran, Europako ekonomiak beren menpe hartuz.

Itunen ondorio politikoak

Gerra amaitzean, 1914 baino lehen Europan zeuden inperio handiak desagertu egin ziren. Errusian, 1917ko Urriko Iraultzak...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerraren Ondorioak Europan" »

Versaillesko Ituna: Lehen Mundu Gerraren Amaiera

Historia2,48 KB

Testu hau juridikoa da, izan ere, Lehen Mundu Gerrari tratatu honekin eman zitzaion bukaera eta hemen ezarri zutena bete egin behar izan zuten gero. Hemen Versaillesko Itunaren artikulu aipagarrienak agertzen dira. Testuaren egileak: alde batetik, Lehen Mundu Gerrako irabazleak izan ziren Entente bandokoak (Amerikako Estatu Batuak, Inperio Britainiarra, Frantzia, Italia eta Japonia). Eta beste aldetik, galtzaile izan zen Alemania.

Testu honen helburu nagusia, hainbeste luzatu zen Lehen Mundu Gerrari amaiera ematea izan zen. Beti ere, Alemaniari baldintza batzuk ezarriz. Hau da, Alemaniarekin bake akordioa sinatu eta bide batez zigortzea.

Itunaren Sinadura

Itun hau 1919. urteko ekainaren 28an sinatua izan zen, Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren,...

Jarraitu irakurtzen "Versaillesko Ituna: Lehen Mundu Gerraren Amaiera" »

Euskal Herriko Estatutuari buruzko Legea: Historia eta Ondorioak

Historia2,64 KB

Euskal Herriko Estatutuari buruzko Legea

Diputatuen Kongresuak honako lege hau agindu eta berretsi du:

1. artikulua: Euskal Herriaren eraketa eta hizkuntza ofizialak

Errepublikako Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera, Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak eskualde autonomoa osatzen dute espainiar estatuaren barruan eta “Euskal Herria” izena hartu du. Bere lurraldea aipatutako probintziek osatzen dutena izango da eta horiek, aldi berean, modu autonomoan gobernatuko dira.

Euskara, gaztelania bezala, Euskal Herriko hizkuntza ofiziala izango da.

5. artikulua: Polizia erregimena

Euskal Herriari dagokio bere lurralde autonomoaren barruko babes juridikorako eta ordena publikoa mantentzeko polizia erregimena ezartzea.

10. artikulua: Botereen sorrera eta

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Estatutuari buruzko Legea: Historia eta Ondorioak" »

Joaquin Costaren Oligarkiaren Kritika: Errestaurazioko Jauntxokeria eta Ustelkeria

Historia2,68 KB

Joaquin Costaren Oligarkiaren Kritika

Errestaurazioko Jauntxokeria eta Ustelkeria

Lehen mailako testu historiko, politiko, sozial eta literarioa dugu hau. Egilea Joaquin Costa, idazle, politikari, legegizon, ekonomialari eta historialaria zen. Erregenerazionismoaren buru, bere idatziek garrantzi handia izan zuten XX. mendearen hasieran. Testu publikoa da, Espainiako herritarrei zuzenduta. Errestaurazioan nagusitu zen jauntxokeriaren eta ustelkeriaren eragin txarra gaitzesten du. 1901ean, Madrilen, Maria Kristinaren erreginaordetzaren azken urtean idatzia, erregimena krisi larrian murgilduta zegoen 98ko Hondamendiaren ondorioz.

Analisia

Ideia nagusia Errestaurazioko bipartidismoa eta txandaketa sistema kritikatzea da, jauntxokeria eta hauteskundeen...

Jarraitu irakurtzen "Joaquin Costaren Oligarkiaren Kritika: Errestaurazioko Jauntxokeria eta Ustelkeria" »