Egonkortze Plana eta Frankismoaren Azken Urteak (1957-1969)

Historia2,99 KB

Frankismoa: Egonkortze Plana eta Bilakaera (1957-1969)

Ekonomiaren Egonkortzea eta Liberalizazio Beharra

1957an, gobernu berriak ekonomia egonkortzeko planak abian jarri zituen, 60ko hamarkadaren amaiera arte iraun zutenak. 1956an hainbat arazo zeuden, gobernu autarkikoaren eraginkortasunik eza eta liberalizazio handiagoaren beharra agerian utzi zutenak:

  • Defizit publiko handia.
  • Oso inflazio handia.
  • Zor publiko handia.
  • Dibisa-erreserba gabezia.

Neurri berrien sortzaileak Opus Deiri lotutako pertsonak ziren. Ekonomia espainiarra bultzatu eta berritzeko helburuarekin, neurri hauek hartu zituzten:

  • Pezetaren balio-gutxitzea, defizita murrizteko eta esportazioei mesede egiteko.
  • Soldatak izoztu eta gastu publikoa gutxitu.
  • Kanpoko inbertsioetara ireki.
  • Zerga sistema aldatu, irabazi publikoa areagotzeko.

Emaitzak eta Garapen Ekonomikoaren Faktoreak

Ekonomiaren gutxi gorabeherako garapen orekatua lortu zen, baina ondorio negatiboak ere izan ziren: kontsumoak behera egin zuen, enpresa publiko batzuek porrot egin zuten eta langabezia gora egin zuen.

Hainbat faktorek eragin zuten garapen ekonomikoan:

  • Atzerritarren inbertsioek teknologia berriak ekarri zituzten eta industria garapena bultzatu zuten.
  • Nazioarteko ekonomiaren garapenak.
  • Atzerriko turista kopuruaren gorakada.
  • Langabeziaren ondorioz egon zen emigrazioa.

Politika: Askatasun Gabezia eta Teknokraten Gorakada

Politikoki, askatasun gabezia izan zen nagusi. Hala, kontinuismoa eta inmobilismoa izan ziren garaiko egoera politikoaren ezaugarri bereziak. Barne politikan, babesle zituen lau taldeen artean, boterea modu orekatuan banatzen jarraitu zuen Francok.

Teknokraten gobernu sektorea egonkortu egin zen, ez soilik ekonomian, baita politikan ere. Sektore horrek irekitze zantzu batzuk txertatu zituen eta azkenean Prentsaren Legea sustatu zuten. Lege horren arabera, argitaletxeei askatasun handiagoa ematen zitzaien.

Instituzionalizazioa eta Oinordekotza (1969)

Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea eta Estatuaren Lege Organikoa onartu zituzten. Lehenengo legeari esker, erregimenaren oinarrizko balioak sendotu zituzten; bigarren legearekin, berriz, instituzionalizatzeko saioa egin zuten, konstituzio moduko bat osatu nahi izan baitzuten.

1969an bi gertakari garrantzitsu izan ziren:

  1. Joan Karlos Borboikoa izendatu zuten Francoren ondorengo.
  2. Luis Carrero Blanco, berriz, erregimeneko lehendakariorde.

Kanpo Politika: Deskolonizazioa eta Harremanak

Kanpo politikari dagokionez:

  • Ekuatore Ginea deskolonizatu zuten.
  • Gibraltarren inguruan etengabeko aldarrikapenak egin zituzten.
  • Hego Amerikako herrialdeekin eta herrialde arabiarrekin harremanak finkatu zituzten.
  • AEBrekin batera garaipen militarra lortu nahi zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML