Espainiako Errestaurazioaren Ezaugarri Nagusiak
*Zentralismoa eta Kontrol Ideologikoa
Legegintza jardueran zentralismo politiko-administratiboa, agintekeria eta hertsatze politikoa nabarmendu ziren.
Foruen Indargabetzea
Lehenengo egiaztapena, 76ko lege baten bidez, Euskal Probintzien Foruak indargabetzea izan zen. Foruak indargabetzeko prozedura gerra nork irabazi zuenerakusten zuen.
Madrilgo Zentralismoa
Madrilgo zentralismoa nabarmen geratu zen probintzietako diputazioak eta udalak berriz antolatu zirenean. Herriaren parte hartzea murriztu zen hautaketan; alkateak erregeak izendatu zituen, gobernuan jarriko zituenak.
Prentsa eta Ideologia Kontrola
Bigarrenik, inprimatzeko askatasuna murriztu zen, aldez aurretik zentsura ezarrita. Erregimenean Elizari liburu guztiak moralari eta ohitura onei zegokienez zentsuratzeko ahalmena eman zitzaion. 79ko legeak Errestaurazio sistemaren kontrako edozein eraso, baita zalantza ere, delitu bihurtu zituen.
*Hauteskunde Ustekeria (Sistema)
Txandakatzearen formula politikoak, hauteskundeak manipulatzeari esker, bi alderdiei gobernuan modu txandakatuan aritzeko aukera eman zien.
Madrileko bi alderdi nagusiek jauntxokeriazko jardunaren bidez kontrolatutako tokian tokiko aginteak bermatzen zituen sistema bat ezarri zuten, Espainiaren eremu pobretuetan garrantzi ekonomiko eta sozialik ez zutenak.
*Jauntxokeria
XIX. mendetik XX. mendera Espainian azaleratu zen egitate soziopolitikoa izan zen. Antzinako jauntxoen harremanen hondakina zen, eta nekazariak mendean hartuta zituzten, haien bizitza eta ondasunen benetako jabeak bailiran.
Jauntxoen Rola
- Jauntxoak, eremu geografiko, ekonomiko edo sozial jakin batean errotuta zeuden.
- Gizarte txiki hartan nagusi ziren eta estatuaren aurrean gizarte horren bitartekariak ziren, herri edo eskualde mailako eliteko kideak.
- Herrian itzal handikoak ziren eta diputatu lerrokatuak edo ofizialen aldeko botoak biltzen eta hauteskundeak moldatzen zituzten, mesedeak eta opariak banatuz botoen truke.
*Erregimenaren Bilakaera
1885ean Alfonso XII.a hil zenean, erregimena jarraitzea arriskuan gelditu zen. El Pardo Akordioan, Sagastak Canovasekin akordioa adostu zuen alderdiak txandakatzea bermatzeko. Maria Cristinak erregeordetza hasi zuen.
Urte horietan bi alderdiak txandakatu ziren, erreginak erakunde orekari eutsi zion, baina Sagastarekin konfiantza berezia zuela, haren erreformak sustatu eta babestu zituela.
Sagastak, 5 bider osatu zuen gobernua erretiratu arte, eta hainbat lege onartu zituen, besteak beste:
- Bilera eta adierazpen askatasuna.
- Prentsa legea.
- Sindikatu askatasunaren legea.
- Gizonezkoen sufragio unibertsala ezartzea.