Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Vietnamgo Gerra eta Gerra Hotzaren Distentsioa

Historia2,82 KB

Vietnamgo Gerra (1954-1975)

Vietnamgo liskarra Gerra Hotzaren gatazkarik odoltsuena izan zen. Bigarren Mundu Gerran zehar, Kanbodia eta Vietnam japoniarren aurka borrokatu eta independentzia lortu zuten. Frantsesen okupazioaren kontrako gerra hasi zen. Hasieran Sobietar Batasunaren laguntza izan zuen, eta gero Txinarena.

1954an, Frantziako armadek amore eman zuten. Lurraldea hiru estatu independentetan banatzea erabaki zuten. Vietnam bitan zatituta geratu zen, muga 17. paraleloa zela. Ipar Vietnam prokomunistek eta Hego Vietnam antikomunistek gobernatu zuten. Bi zatiak batzeko ideia ez zen mamitu. Hori dela eta, komunismoaren jarraitzaileek gerra komunista sortu zuten Hego Vietnamen.

Estatu Batuek Hego Vietnam laguntzea erabaki zuten. AEB komunismoa...

Jarraitu irakurtzen "Vietnamgo Gerra eta Gerra Hotzaren Distentsioa" »

Langile Batzordeak (CCOO): Analisia eta Testuingurua (1966)

Historia2,4 KB

1. Testuaren Sailkapena

1.1. Testu mota

Testu historikoa da, egilea eta edukia garaikideak direlako. Izaera soziala du, langileen eskakizunak jasotzen dituelako.

1.2. Testuinguru espazio-tenporala

Madrilen idatzia eta Parisko bilduma batean argitaratua. 1966. urtean kokatzen da, frankismoaren hirugarren hamarkadan, oposizioa gobernuaren kontra indartu zenean.

1.3. Testuaren egilea

Langile batzuk dira egileak, seguruenik sindikalistak eta komunistak. Langile Batzordeak (Comisiones Obreras) osatu zituzten, Alderdi Komunistak aldaketa taktikoa erabaki zuenean eta fabrika askotan benetako ordezkari bihurtu zirenean.

1.4. Helburua eta Esparrua

Publikoari zuzendutako testua da. Esparru nazionala du, espainiarrentzako oinarri sozialak ezartzen dituelako.

2.

...
Jarraitu irakurtzen "Langile Batzordeak (CCOO): Analisia eta Testuingurua (1966)" »

Lehen Mundu Gerra: Nazionalismoa, Atentatua eta Ondorioak

Historia2,41 KB

Nazionalismo erradikala

Gerraren zergati sakonak ekonomiaren eta lurraldearen eremuko gorabeheretan ez ezik, 1914 baino lehen Europan hedatutako nazionalismo erradikalean ere bilatu behar dira. Nazionalismo horrek mendeko nazionalitate txikietan eta estatu handietan izan zuen eragina:

  • Nazionalitate txikiak: Independentzia eskatzen ari ziren.
  • Estatu handiak: Ustezko aurkarien aurka gauzatu zituzten nazionalismo grinatsuak.

Bi nazionalitate horiek tirabira giroa sortu zuten Europan.

Gerraren bidea

Gerra piztu zuen txinparta Austria-Hungariako Inperioko tronuaren oinordekoa hiltzea izan zen, 1914ko ekainaren 28an. Hiltzailea bosniar nazionalista bat zen eta, ikerketek agerian jarritakoaren arabera, Serbiako Esku Beltza talde terroristakoa zen. Horren...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Nazionalismoa, Atentatua eta Ondorioak" »

Inperialismoa: Afrika eta Asiaren Banaketa, Gatazkak eta Ondorioak

Historia11,93 KB

Afrikaren Banaketa (Inperialismoa)

Sarrera

Hedapen inperialista Afrikan hasi zen 1870ean. Urte horretan kolonia txiki batzuk zeuden. Mende horren azken herenean, lurraldea erabat okupatu zuten. Gatazkak sortu zituen herrialde kolonizatzaileen artean.

Lehen Urratsak: Potentzia Inperialistak eta Hedatze-Aldeak

Frantziak eta Erresuma Batuak hasi zuten prozesua. Frantziak Aljeria okupatu zuen 1848an, lurralde frantses izendatuz, baina ezarpena ez zen amaitu 1870. urtera arte, eta 1881ean frantsesek protektoratua ezarri zuten Tunisian.

Egipton, frantsesen eta ingelesen arteko gatazka sortu zen, Suezko kanaleko ibilbidea kontrolatzeko. Erresuma Batuak Egipto kontrolatu nahi zuen, Indiarako ibilbidea ziurtatzeko. 1882an matxinada nazionalista bat gertatu...

Jarraitu irakurtzen "Inperialismoa: Afrika eta Asiaren Banaketa, Gatazkak eta Ondorioak" »

Espainiako Liberalismoa: 1837ko Konstituzioa eta Espartero

Historia1,99 KB

1837ko Konstituzioa eta Erradikalizazio Liberala

1836ko egoera politikoa zaila zen: gerra karlistaren bilakaera zalantzagarria eta Ogasunaren egoera txarra zirela eta, gizartean urduritasuna zen nagusi.

La Granjako matxinadaren ondorioak

  • Gorte konstituziogileek konstituzio berria egitea erabaki zuten, La Pepa testua egokitzeko zailtasunak zirela eta.
  • Erregeordeak 1812ko konstituzioa berrezarri zuen.
  • Gobernua aurrerakoien esku geratu zen.

1837ko Konstituzioaren ezaugarriak

Konstituzio berriaren ezarpena isabeldarrentzat une berezian eman zen, armada karlista Madrilera baitzioan. Testu honek puntu nagusi hauek jasotzen zituen:

  • Subiranotasun nazionala.
  • Botere banaketa.
  • Gizabanakoen eskubideen aitorpena.

Aurrerakoiek lortutako aurrerapenak: prentsa askatasuna,...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Liberalismoa: 1837ko Konstituzioa eta Espartero" »

Euskal Autonomia Erkidegoko Egitura eta Kontzertu Ekonomikoa

Historia2,12 KB

1. Lurralde Artikulazioa

Nafarroa banandu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko "lurralde historikoekin" osatzen da. Guztiek gobernu erakunde amankomunetan parte hartzen dute —Eusko Legebiltzarra, Jaurlaritza, e.a.—, baina bakoitzak bere organo propioak ditu: Batzar Nagusiak eta Aldundiak. Foralitate historikoaren ikuspegi zehatz baten baitan berrezarriak, erakunde hauek eskumen garrantzitsuak izango dituzte beren esku, batez ere Ogasunari dagokionez. Esan bezala, egoera honek zenbait gatazka sortu ditu.

Hori guztia definitu eta arautzeko, Eusko Legebiltzarrak Autonomia Erkidegoko erakunde amankomunen eta Lurralde Historikoen arteko Harremanen Legea onartu zuen, Lurralde Historikoen Legea (LHL) izenez ezaguna.

...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Erkidegoko Egitura eta Kontzertu Ekonomikoa" »

Espainiako Trantsizioa (1975-1982): Diktaduratik Demokraziara

Historia10,26 KB

Trantsizioaren Hasiera eta Lehen Urratsak (1975-1976)

1975eko azaroaren 20an, Carlos Arias Navarro gobernuburuak Francoren heriotzaren berri eman zuen. Hortik PSOE gobernura iritsi arte (1982), Espainia diktaduratik demokraziarako trantsizio baketsuaren protagonista izan zen.

Franco hil eta bi egun geroago, Joan Karlos I.a errege izendatu zuten. Erregeak Carlos Arias Navarro gobernuburu postuan jarraitzea nahiago izan zuen. Torcuato Fernández-Miranda jarri zuen Gorteetako eta Erresumako Kontseiluko presidentetzan, diktadura nazional-katolikoa erregimen parlamentario bihurtzeko asmoz. Arias Navarrok ez zuen benetako demokrazian pentsatu, eta bere jarrera gero eta oztopatzaileagoa izan zen, baina azkenean bere kargua utzi zuen, Franco gabe frankismoak...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa (1975-1982): Diktaduratik Demokraziara" »

Lehen Mundu Gerra: Kausak eta Ezaugarriak

Historia6,29 KB

Lehen Mundu Gerra

Lehen Mundu Gerra 1914. urtean hasi eta 1919. urtean bukatu zen gatazka militarra izan zen.

Zergatiak

  • Kausa Ekonomikoak

    Alemania saiatu zen Ingalaterrari bere merkatu tradizionalak kentzen, bai Europan (Belgika, Herbehereak eta Errusia) bai kolonietan, eta lehiakide serioa bihurtu zen.

  • Gatazka Inperialistak

    XIX. mendean zehar, Britainia Handiak eta Frantziak banatu zuten mundua. Hurrengo mendean, Alemania bien aurretik zihoan. Nazioarteko tentsioak areagotzen joan ziren, batez ere bi potentzia berri agertu zirenean: Japonia eta AEB.

    Bi gertakari gertatu ziren gerra aurretik:

    • Alemaniak Marokoko lurraldeak erabili zituen bere helburu kolonialak lortzeko. Marokoko krisiak gertatu ziren: Lehenengoa (1904-1906) eta Bigarrena (1911).
  • Nazionalismo

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Kausak eta Ezaugarriak" »

Cádizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa: Lehen Liberalismoa

Historia3,46 KB

Cádizko Gorteak: Deialdia eta Osaera

Junta Zentralak Gorteetarako deia egin zuen, baina Erregeordetzak izan zuen aurrera eramateko ardura (1810ean Junta Zentrala ordezkatu zuen erakundeak). Diputatuak hautatzeko arazo asko izan ziren, bai okupazioengatik, bai Amerikako ordezkariak zeudelako.

Diputatuen ikuspegi politikoak

Diputatuen artean hainbat ikuspegi desberdin zeuden:

  • Absolutistak: Sistema politiko absolutistari bere horretan eutsi nahi zioten, inolako aldaketarik egin gabe.
  • Erreformistak (Tarteko Erregimena): Absolutismoaren eta nazioaren subiranotasunean oinarritutako eredu konstituzionalaren arteko tarteko erregimen bat ezarri nahi zuten.
  • Liberalak: Subiranotasun nazionalaren jabe izango zen ganbera bakarra eratu nahi zuten, Frantziako
...
Jarraitu irakurtzen "Cádizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa: Lehen Liberalismoa" »

Berrezarpena Espainian: Joaquin Costa eta Erregenerazionismoa

Historia3,23 KB

Sarrera

Dokumentu historikoa da, izaera periodistikokoa. Joaquin Costak idatzi zuen 1901ean, Maria Cristina erreginaren erregeordetzan. Publikoa zen, eta eragin handia izan zuen politikan, Berrezarpenaren kritika zorrotza eginez.

Egoera Historikoa

1874an, Lehen Errepublika amaitu zen, eta Berrezarpena hasi zen Alfontso XII.arekin, Isabel II.aren seme borboitarrarekin. Berrezarpenaren buru Cánovas del Castillo izan zen. Cánovasek egonkortasuna lortu nahi zuen, pronuntziamenduak ezabatuz, eta monarkia borboitarra finkatu zuen, Ingalaterra eredutzat hartuta. 1876ko Konstituzioa onartu zen. Alfontso XII.a hil ondoren, Maria Cristina erregina izan zen, monarkia konstituzionala ezarriz, Gorteen laguntzarekin. Sufragio murriztua unibertsal bihurtu...

Jarraitu irakurtzen "Berrezarpena Espainian: Joaquin Costa eta Erregenerazionismoa" »