Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Frankismoa 1940-50eko Hamarkadetan: Autarkia eta Errepresioa

Historia3,77 KB

Frankismoaren sendotzea (1940-1950)

Erregimenaren oinarri politikoak

1940ko hamarkadan, Francoren diktadurak bere egitura politikoa finkatu zuen, demokrazia itxura faltsua ematen saiatuz. Horretarako, funtsezko hainbat lege onartu ziren:

  • Gorteak Eratzeko Legea: Gorteak sortu ziren, baina haien kideak (prokuradoreak) Frankok berak aukeratzen zituen falangisten, sindikatu bakarreko kideen, elizgizonen eta armadaren artean.
  • Espainiarren Forua: Herritarren betebeharrak eta eskubideak zehazten zituen, baina betiere erregimenaren printzipioen menpe eta katolizismoa erlijio ofizial gisa ezarriz.
  • Erreferendum Nazionalaren Legea: Frankori lege garrantzitsuenak herriaren kontsultara eramateko aukera ematen zion, nahiz eta erreferendumak erabat manipulatuak
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoa 1940-50eko Hamarkadetan: Autarkia eta Errepresioa" »

Euskal Herriko Langile Mugimendua: Industrializaziotik Diktadurara

Historia2,51 KB

Euskal Herriko Industrializazioa eta Langile Mugimendua

Gizartearen Eraldaketa

Euskal Herrian sortutako industrializazioak eta harekin batera immigranteen etorrera masiboak gizartearen egitura guztiz aldatu zuten, bertan zeuden ohiturak, kultura eta harreman motak betiko aldatuz.

Langile Mugimenduaren Antolaketa

Industrializazioa hasi zenetik Euskadin urte batzuk pasa behar izan ziren langileek beren egoeraren kontzientzia hartu eta antolatzen hasteko. 1886. urtean, Facundo Perezaguak sortu zuen lehen erakunde sozialista, Bilbon. Denborak aurrera egin ahala, eta langileen bizitza eta lan-baldintza gogorren ondorioz, gatazka laboralak handitzen joan ziren.

Garai hauetan, Bizkaia garrantzi handiko gunea bilakatu zen langileriaren itxaropenentzat,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Langile Mugimendua: Industrializaziotik Diktadurara" »

Gerra Hotzaren Amaiera: 70eko Hamarkadatik Sobietar Batasunaren Desagerpenera

Historia2,97 KB

Gerra Hotzaren Bigarren Fasea eta Amaiera

70eko Hamarkadako Ahultasuna eta SESBen Hedapena

70eko hamarkadan, AEB ahulduta zegoen Vietnamgo Gerraren eta egoera ekonomiko larriaren ondorioz. Kanpoko interbentzioa murriztu zuten, Jimmy Carter presidentea zela. SESB, bestalde, sendotuago zegoen, Asiako herrialde batzuk komunistak baitziren.

1977an, SESBek misilak jarri zituen Ekialdeko Europan, Mendebaldeko Europan izua zabaltzeko eta AEBren pentsaeratik kanpo geratzeko. SESBek mugimendu iraultzaileen laguntza jaso zuen petrolioaren ondorioz Afrikan, erregimen marxistak ezarriz.

1979ko Krisi Nagusiak: Iran eta Afganistan

1979 funtsezko urtea izan zen, bi gertaera nagusi gertatu baitziren, AEB larri jarriz:

  1. Irango Iraultza Islamikoa.
  2. Sobietarren Afganistango
...
Jarraitu irakurtzen "Gerra Hotzaren Amaiera: 70eko Hamarkadatik Sobietar Batasunaren Desagerpenera" »

Euskal Herriko Industrializazioa: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa

Historia2,81 KB

Bizkaiko Burgesia eta Industrializazioaren Hastapenak

1891tik aurrera, burges horiek diputatu eta senatari izan ziren Madrilen. Protekzionismoaren alde zeuden eta “Liga Vizcaína de Productores” izeneko taldea sortu zuten haien ideiak defendatzeko. Ondorioz, atzerriko produktuei muga-zerga jartzea lortu zuten.

Irakaskuntza-zentroak ere sortu ziren, adibidez, Deustuko Unibertsitatea.

Gipuzkoako Industrializazioa: Eredu Anitza

Gipuzkoako industrializazioa motelagoa izan zen. Prozesua burgesia ertainak eta txikiak eraman zuten, beraz, enpresa ertainak edo txikiak ziren. Gipuzkoan sektore gehiago egon ziren:

  • Papergintza
  • Oihalgintza
  • Burdingintza eta metalurgia
  • Armagintza
  • Altzairugintza
  • Polargintza

Gipuzkoako bailara guztiak industrializatu ziren eta bakoitza...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa" »

Industrializazioa eta Langile Mugimendua (1875-1930)

Historia2,61 KB

Industrializazioaren Aurrerapenak (1875-1930)

Errestaurazioaren garaian ekonomiak bizi izan zuen garapen prozesuak aurrerapenak ekarri zituen nekazaritzan, industrian eta bankuetan. Hala ere, garapen erritmoa Europakoa baino motelagoa zen.

Industria Garapena

Industrian, ehungintzan eta siderurgian abiatuta zeuden eta goranzko tendentzia segitu zuten. Siderurgiaren kasuan, III. Karlistaldia bukatu zenean, hazkunde handia izan zuen eta labe handiak sortu ziren edozein lekutan. Ehungintzak 1876-1900 bitartean mekanizazio handia izan zuen. Baina monopolioa izateak mozkin handiak ekarri zituen eta ehungintzaz aparte, beste industria esparru batzuetan inbertitu zen, Bigarren Industria Iraultzari bidea emanez.

Errestaurazioko gobernuek XIX. m. bukaeran...

Jarraitu irakurtzen "Industrializazioa eta Langile Mugimendua (1875-1930)" »

Isabel II.aren Erregealdia: Historia Labur Bat

Historia2,58 KB

Isabel II.aren Erregealdia

Hamarkada Moderatua (1844-1854): Gobernuan hartutako erabakiekin moderatuak jaun eta jabe zirela ikus daiteke: orden publiko zorrotza... Milizia Nazionalen ordez, Guardia Zibila sortu zuten, eta erreforma fiskalak ere egin zituzten. 1845eko Konstituzioan moderatu eta aurrerakoiek adostu zuten bertan behera gelditu zen, eta konstituzio atzerakoia egin zuten moderatuek. Koroiari botere gehiago eman zioten eta sufragio zentsitarioa murritzagoa ezarri zuten, populazioaren %1ak bakarrik bozka zezakeen. Askatasunak oraindik gehiago murriztu zituzten. Hezkuntzarako lege berria egin zuten. / 1851ean, Vatikanoarekin Konkordatua izendatu zuen Espainiako gobernuak. Akordio horretan, Elizari pribilegioak eman zizkioten, eta Espainiako
...
Jarraitu irakurtzen "Isabel II.aren Erregealdia: Historia Labur Bat" »

Alderdi txandakatzea erregeordetzaren garaian

Historia3,23 KB

1. grafikoaren deskribapena

Grafikoaren tipologia: barra-grafikoa eta izaera politikoa (hauteskundeetan ateratako emaitzen desberdintasunak). Ardatz horizontalean hauteskundeen urtea agertzen da; ez dago segida zehatzik. Ardatz bertikalean diputatuen kopurua adierazten da.

Datuen arabera, alderdiek gehienez 220–270 diputatu lortzen zituzten, eta oposizioak 50–80 artean zeuden. Beste alderdien emaitzak ez dira ageri, izan ere oso diputatu gutxi zituzten eta haien presentzia minimoa zen.

2. grafikoaren testuinguru historikoa eta interpretazioa

Grafikoak erakusten dituen datuak urte horietako politikan ohiko izandako txandakatzearen ondorioz ulertu behar dira. Alderdi kontserbadore eta liberalen arteko txandakatzea 1876ko Konstituzioan eta berreskuratutako...

Jarraitu irakurtzen "Alderdi txandakatzea erregeordetzaren garaian" »

Euskal Herriko Industrializazioa: Bizkaia eta Gipuzkoa

Historia3,4 KB

Bizkaia: Industrializazioaren Gunea

Ezaugarri Nagusiak

  • Industrializazio azkarra Estatuko lurraldeekiko, baina berandu Europarekiko.
  • Bizkaiak nagusitasuna zuen.
  • Espainiako merkatuaren menpekotasuna (Espainian bakarrik saldu zitekeen).
  • Irabaziak burges talde txiki batek eskuratzen zituen.
  • Lurraldeen arteko desberdintasunak eta gorabeherak izan zituen prozesuak.

Industrializazioa Bultzatu Zuten Faktoreak

Barne Faktoreak

  • Kokaleku estrategikoa: Esportazioa bultzatu zuen kostaldean egoteak.

Kanpo Faktoreak

  • Bertako burgesiak ez zuen nahikoa diru, baina behar zutena eskuratu zuten.
  • Atzerriko eta Bizkaiko konpainiek etekinak atera eta siderurgian inbertitu zuten.

Industrializazio Prozesuaren Kronologia

  • 1841: Boluetako Santa Ana, lehen fabrika.
  • 1857: Banco Bilbao sortu
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: Bizkaia eta Gipuzkoa" »

Espainiako Estatu Liberalaren Eraikuntza eta Karlistaldia

Historia2,61 KB

Fernando VII.aren heriotza eta ondorengotza krisia

Fernando VII.a 1833an hil zen. Hura hil ostean, trantsiziozko etapa bat hasi zen, eta testuinguru horretan gerra zibil bat sortu zen: Lehen Karlistaldia. Aldi berean, Maria Kristina erregeorde bihurtu zen.

Fernando VII.ak alaba bakarra zuen, Isabel. Espainian indarrean zegoen Lege Salikoaren arabera, emakumeek ezin zuten erregina izan; lege horren arabera, erregeak tronua bere anaiari pasatu beharko ziokeen. Egoera horri aurre egiteko, 1789an onartutako Berrespen Pragmatikoa indarrean jarri zuen. Lege honen bidez, emakumeek tronua eskuratzeko eskubidea berreskuratu zuten. 1833an Fernando hil zenean, Isabel II.ak eskuratu zuen tronua, baina Karlos bere osabak ere koroa eskatu zuen. Ondorioz, Karlosen...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Estatu Liberalaren Eraikuntza eta Karlistaldia" »

Liberalismoa Espainian: 1836-1856

Historia2,68 KB

Mendizabalen Desamortizazioa eta 1836ko Gertaerak

Mendizabalen desamortizazioa 1836an hasi zen. Elizaren ondasunak saldu egin ziren, baina erosleak terrateniente handiek erosi zituzten, eta lur gehiago lortu zuten. Ondorioz, nekazariak gero eta pobreago bizi ziren.

Aurrerakoiek irabazi zituzten 1836ko hauteskundeak, baina hainbat moderatu sartu ziren gobernuan. 1836ko abuztuaren 12an, La Granjako jauregian matxinada bat egon zen, eta gobernu progresista bihurtu zen. Zenbait lege berri jarri zituzten martxan.

Moderatuak Boterean eta Esparteroren Gorakada (1837-1843)

1837ko Hauteskundeak eta Narváez

1837ko hauteskundeetan moderatuek irabazi zuten eta 1840 arte egon ziren boterean. Botere politiko-militarrean, Narváez jenerala nabarmendu zen liberalismo...

Jarraitu irakurtzen "Liberalismoa Espainian: 1836-1856" »