Euskal Herriko Industrializazioa: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa
Bizkaiko Burgesia eta Industrializazioaren Hastapenak
1891tik aurrera, burges horiek diputatu eta senatari izan ziren Madrilen. Protekzionismoaren alde zeuden eta “Liga Vizcaína de Productores” izeneko taldea sortu zuten haien ideiak defendatzeko. Ondorioz, atzerriko produktuei muga-zerga jartzea lortu zuten.
Irakaskuntza-zentroak ere sortu ziren, adibidez, Deustuko Unibertsitatea.
Gipuzkoako Industrializazioa: Eredu Anitza
Gipuzkoako industrializazioa motelagoa izan zen. Prozesua burgesia ertainak eta txikiak eraman zuten, beraz, enpresa ertainak edo txikiak ziren. Gipuzkoan sektore gehiago egon ziren:
- Papergintza
- Oihalgintza
- Burdingintza eta metalurgia
- Armagintza
- Altzairugintza
- Polargintza
Gipuzkoako bailara guztiak industrializatu ziren eta bakoitza industria sektore batean espezializatu zen. Gipuzkoara etorkin gutxiago joan zen, bertako jendea zen lan-esku gehiena.
Enpresa eta Finantza Adibide Nagusiak Gipuzkoan
Lehenengo paper-fabrika sortu zen (La Esperanza), oihalgintzan hainbat enpresa sortu ziren, eta Deba bailaran burdingintza eta metalurgia izan zen nagusi. Burdinola batzuk eraldatu eta fabrika moderno bihurtu ziren.
Zenbait banku eta aurrezki kutxa ere sortu zituzten (adibidez, Banco Gipuzcoano). Papergintza-sektorean, 1901ean “La Papelera Española” fabrikak ia modu monopolistikoan jarduten zuen Espainian.
Armagintzaren Garrantzia
Armagintza oso garrantzitsua izan zen Eibar eta Soraluzen. Lehen Mundu Gerran arma ugari esportatu ziren Gipuzkoatik Europara. Goierrin CAF enpresa sortu zuten, trenak eta bagoiak egiteko.
Armagintzako enpresa batzuk bizikleta eta jolasteko makinak egiteko lantegi bihurtu ziren, eta Alfa kooperatiba sortu zuten. Finantza munduan, “Banco Urquijo de San Sebastián” sortu zuten.
Industrializazioaren Ondorio Sozialak Euskal Herrian
Industrializazioak ondorio batzuk ekarri zituen Bizkaian eta Gipuzkoan:
- Izugarrizko etorkin uholdea, batez ere Bizkaiko meatzaritza guneetan.
- Gizarte modernoa nekazaritzatik industriara pasatu zen.
- Klase berria sortu zen: langileria.
- Langileen alderdiak sortu ziren.
- Abertzaletasun mugimendua hasi zen.
Arabako eta Nafarroako Industria Garapena
XX. mendearen erdira arte, nekazal probintziak ziren. Araban, produkzioa bertako barne merkatura zegoen zuzenduta. Trenbideak garrantzia izan zuen garapen industrialerako. Gasteizko industria metalurgian espezializatuta zegoen. Banco de Vitoria ere sortu zen.
Nafarroan, industria apurra nekazaritzari eta abeltzaintzari lotuta zegoen.