Historia3,4 KB
Bizkaia: Industrializazioaren Gunea
Ezaugarri Nagusiak
- Industrializazio azkarra Estatuko lurraldeekiko, baina berandu Europarekiko.
- Bizkaiak nagusitasuna zuen.
- Espainiako merkatuaren menpekotasuna (Espainian bakarrik saldu zitekeen).
- Irabaziak burges talde txiki batek eskuratzen zituen.
- Lurraldeen arteko desberdintasunak eta gorabeherak izan zituen prozesuak.
Industrializazioa Bultzatu Zuten Faktoreak
Barne Faktoreak
- Kokaleku estrategikoa: Esportazioa bultzatu zuen kostaldean egoteak.
Kanpo Faktoreak
- Bertako burgesiak ez zuen nahikoa diru, baina behar zutena eskuratu zuten.
- Atzerriko eta Bizkaiko konpainiek etekinak atera eta siderurgian inbertitu zuten.
Industrializazio Prozesuaren Kronologia
- 1841: Boluetako Santa Ana, lehen fabrika.
- 1857: Banco Bilbao sortu zen, industria finantzatzeko.
- XIX. mendearen amaieran bultzakada handia (Berrezarkuntza garaian).
- Europara esportatzen hasi zen.
- 1879-1882: Siderurgietako produkzioak gora egin zuen.
- 1894: Liga Vizcaína de Productores sortu zen.
- XX. mende hasieran enpresen kontzentrazioa hasi zen.
- XIX. mende bukaeran Bizkaia erabat industrializatuta zegoen.
Ondorio Sozial eta Ekonomikoak
- Nerbioi ibaiaren eskuinaldean burgesia kokatu zen.
- Ezkerraldean langileak pilatu ziren (baldintza eskasak eta heriotza tasa altua).
- Euskal Herriak estatu bat izan nahi zuelako, nazionalismoa bultzatu zen (Sabino Arana).
- Kapitala burdinaren esportaziotik lortu zen.
- Meatzetako ekoizpenak siderurgia bultzatu zuen.
Bizkaiko Beste Sektoreak
- Ontzigintza:
- Garrantzi handikoa eta burdinarekin lotura zuzena zuena.
- XIX. mende bukaeran produkzioak gora egin zuen (gerra ontziak berritu, lurrun-makinak jarri, burdin esportazioa zela eta).
- Sektore Elektrikoa:
- Bilboko burgesiak bultzatu zuen Espainian.
Gipuzkoa: Eredu Deszentralizatua
Ezaugarriak
- Hainbat motatako enpresak garatu ziren.
- Ez zegoen kontzentrazio handirik.
- Inbertsioak bertakoak ziren nagusiki.
- Merkataritzatik lortutako dirua industrian inbertitu zen.
Industria Nagusiak
- Papergintza: XX. mende hasieran garrantzitsua (adibidez, Papelera Española).
- Metalurgia: Deba bailaran sektorerik garrantzitsuena.
- Ekimen pribatuak bultzatu zuen.
Gipuzkoako Bilakaera
- Mende amaieran industrializazioa bizkortu zen.
- Papergintzak indarra hartu zuen.
- Lehen Mundu Gerra amaitu zenean, armagintza sektoreak krisialdia izan zuen.
- 1920tik aurrera: Kooperatibak sortu ziren (Alfa izan zen lehena).
Beste Probintziak (Araba, Nafarroa eta Iparraldea)
- Industrializazioa beranduago iritsi zen.
- Garrantzi handiena XX. mendean izan zuen, batez ere 1950etik 1960ra bitartean.
- Erakunde ofizialek bultzatu zuten:
- Gasteizen: Udalak.
- Nafarroan: Foru Aldundiak.
- Kontsumorako industria txikiak garatu ziren, nekazaritzarekin lotuta.
- Iparraldean: Industrializazio maila oso txikia izan zen.