Isabel II.aren Erregealdia: Historia Labur Bat
Isabel II.aren Erregealdia
Hamarkada Moderatua (1844-1854): Gobernuan hartutako erabakiekin moderatuak jaun eta jabe zirela ikus daiteke: orden publiko zorrotza... Milizia Nazionalen ordez, Guardia Zibila sortu zuten, eta erreforma fiskalak ere egin zituzten. 1845eko Konstituzioan moderatu eta aurrerakoiek adostu zuten bertan behera gelditu zen, eta konstituzio atzerakoia egin zuten moderatuek. Koroiari botere gehiago eman zioten eta sufragio zentsitarioa murritzagoa ezarri zuten, populazioaren %1ak bakarrik bozka zezakeen. Askatasunak oraindik gehiago murriztu zituzten. Hezkuntzarako lege berria egin zuten. / 1851ean, Vatikanoarekin Konkordatua izendatu zuen Espainiako gobernuak. Akordio horretan, Elizari pribilegioak eman zizkioten, eta Espainiako erlijioa katolikoa, apostoliko eta erromatarra zela onartu zen konstituzioan. Elizak eskuak libre zituen bertze erlijioak zanpatzeko eta hezkuntzan eskua sartzeko.
Biurteko Erreformista (1854-1856): 1854an, moderatu irekiek eta aurrerakoiek pronuntziamenduaren gobernu berria sortu zuten, O'Donnel eta Espartero buru zirela. Konstituzio berria idazten hasi ziren, baina ezin izan zuten martxan jarri. Gobernu berriak diru eskasiari irtenbide bat emateko, herri lurren desamortizazioa bultzatu zuten (Madotz). Industrializazio eta modernizazioa ailegatzeko Espainiara hainbat lege onartu zituzten: trenbideen legea, bankuen legea...
Batasun Liberala eta Moderatuen Itzulera (1856-1868): Espainian ezegonkortasuna zegoen eta O'Donnelek kolpe estatua eman zuen, beraz aurrerakoiak boteretik baztertu zituen. 1845eko Konstituzioa berriz martxan jarri zuen. Orden publikoa jartzen saiatu zen, eta Batasun Liberal alderdia sortu zuen, liberal moderatuak eta aurrerakoiak biltzeko. Baina bere gobernua motza izan zen. Narvaezek boteretik kendu zuen, moderatismoa itzuliz. / 1858an, Batasun Liberalak gobernatzeko bertze aukera bat izan zuen. Gobernu berriak, inperio koloniala sortzeari ekin zion. Espantsionismoak ospea ekarri zion gobernuari eta urte horietan, hazkunde ekonomikoa eman zen. / 1863an, Narvaez bueltatu zen agintera eta berriz ere kontserbadorismoa. Geroxeago krisi politikoa eta ekonomikoa zegoenez, aurrerakoiek, unionistek eta demokratek Ostendeko ituna sinatu zuten: Isabel II.a eta Borboiak espainiatik kanporatzeko eta erregimen berria osatzeko helburuarekin. / 1868an, Prim jeneralaren pronuntziamenduaren bitartez, Isabel II.ak Espainiatik alde egin zuen.