Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskal Foruak: Historia, Krisia eta Amaiera

Historia2,76 KB

Foruak: Historia eta Garrantzia

Forua erabilera edo ohitura da, eta erkidegorako mesedegarria denean, lege-balioa du eta idatziz jasotzen da.

Foruen Ezaugarriak eta Bilakaera Historikoa

Antzinako Erregimenak bizimodu horri aldaketa handirik gabe eutsi zion, baina apurka-apurka, foruekin bizi ziren lurraldeak gutxituz joan ziren. Aragoiko Koroa osatzen zuten lurraldeetako foruak suntsitu zituen Oin Berriko Dekretuaren ostean, egungo EAEan eta Nafarroan bakarrik zeuden foruak indarrean. Hauek ziren araututako ohitura nagusiak:

  • Zerga-salbuespena eta soldadutzaren salbuespena (salbuespen-une batzuk kontuan hartuta).
  • Berezko zuzenbide zibila.
  • Zigor-zuzenbidea.
  • Kaparetasun unibertsala.

Foruen Krisia eta Antzinako Erregimenaren Amaiera

Foru auziak garrantzi...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Foruak: Historia, Krisia eta Amaiera" »

Manifestu Pertsiarra: Fernando VII.aren itzulera eta absolutismoaren berrezarpena

Historia3,24 KB

Manifestu Pertsiarra: Absolutismoaren Berrezarpena

Jatorri aldetik, aurrean dugun testua lehen mailako testua da, garai jakin bateko dokumentua baita, Madrilen, 1814ko apirilaren 12an idatzitakoa. Testu zirkunstantziala da forma aldetik, eta eduki politikoa du. Beraz, testu politikoa dela ere esan genezake; honen bidez, Espainian lehenengo aldiz talde politiko baten jarrera azaldu zen.

Egileak eta Hartzailea

Gorteetako diputatu absolutistak dira idazki honen egileak. Honela dio esaldi batek: “BMri arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkari izaerarekin sinatzen dutenak dira”. Manifestu hau Fernando VII.ari zuzenduta egon arren, ondorio publikoa izango du Cádizko Konstituzioa...

Jarraitu irakurtzen "Manifestu Pertsiarra: Fernando VII.aren itzulera eta absolutismoaren berrezarpena" »

Cadizko Konstituzioa eta Fernando VII.aren Erregealdia

Historia10,92 KB

Cadizko Konstituzioa

  • 1812an onartu zen, Espainiako lehena izan zen.
  • Konstituzioa herrialde bateko legedia gorena da eta liberalismoarekin lotzen da.
  • Epe motz eta desberdinetan egon zen indarrean:
    • Fernando VII.aren etorrerara arte
    • Hirurteko Liberala (Fernando VII.aren erregealdian)
    • 1836an 11 hilabetez
  • Egoera
    • Espainia gerran dago frantsesen aurka: Independentzia Gerra
    • Espainiako erregeak Frantzian daudenez, herritarrek hartzen dute estatuaren kargua.
    • Horretarako, batzarrak eratu zituzten: herrietakoak, probintziakoak eta gorena.
    • 1810ean, 5 pertsonaz osatutako Erregentziari eman zioten boterea: Gorteak. Gorte hauek Cadizen elkartuko dira eta Espainian iraultza liberala hasiko da.

Cadizko Gorteak (1810-1814)

  • Cadizko Gorteak: 1810-1814 bitartean bildu ziren.
...
Jarraitu irakurtzen "Cadizko Konstituzioa eta Fernando VII.aren Erregealdia" »

1923ko Estatu Kolpea: Primo de Riveraren Diktadura

Historia2,66 KB

1923ko Estatu Kolpea: Hasiera eta Garapena

Miguel Primo de Rivera, Bartzelonako kapitain jeneralak, 1923ko irailaren 13an bere tropekin eraikin ofizialak hartu zituen, eta manifestu bat plazaratu zuen, ekintzaren arrazoiak azalduz. Hori egin ondoren, kapitain jeneral guztiei telegramak bidali zizkien, laguntza eskatuz gobernuaren aurkako altxamendua aurrera atera zedin. Bi bakarrik jarri ziren bere alde; besteek, nahiz eta ados egon, ez ziren ausartu ezer egitera egoera argitu arte.

Gizartearen Erantzuna eta Prentsaren Laguntza

Anarkia egoera kontuan hartuta, biztanleria gehiena estatu kolpearen alde zegoen: burgesia, lurjabe handiak, sektore eklesiastikoa eta langile mugimendua (sozialistak). Gainera, prentsak laguntza izugarria eman zion: El

...
Jarraitu irakurtzen "1923ko Estatu Kolpea: Primo de Riveraren Diktadura" »

XIX–XX mendeetako sindikalismoa eta euskal nazionalismoa

Historia3,4 KB

XIX. mendeko gizarte kapitalista eta klase gatazkak

Gizarte kapitalista sortu berriak klase arteko desberdintasun handiak sortu zituen. Klase kaltetuenak, nekazaritzako eta industriako proletarioen klaseak, 1835etik aurrera gizarte liskarrak sortzen hasi ziren eta gero larriagotzen joan ziren.

Sindikatuek eta AITren sorrera (1850–1872)

1850 eta 1855 bitartean sindikatuak sortu ziren. 1870ean AIT sortu zen; errepublikatasuna eta kooperatibismoa arbuiatu zituen, eta Bakuninen ideologia anarkistari eutsi zion. 1872an AITen Madrilgo taldea —Pablo Iglesias buru zuela— elkarte barrutik kanporatu zuten.

Bilboko lan gatazkak eta industria

Bilboko gune meatzarietan ez zuen ondorio nabarmenik izan. Lan arloko liskarrak aurrerago hasi ziren, Errestaurazio

...
Jarraitu irakurtzen "XIX–XX mendeetako sindikalismoa eta euskal nazionalismoa" »

Trantsizio Politikoa eta Gernikako Estatutua Euskadin

Historia2,68 KB

Trantsizioa Euskadin: Askatasun eta Autonomia Eskariak

1976an, greba kopuru handia egon zen eta Euskadin askatasun eta autonomia handiagoa eskatzen zen. Gasteizen manifestaldiak latzak izan ziren. Hauen ondorioz, Coordinación Democrática taldean bildu ziren. Erakunde horrek alderdi eta sindikatu guztien legeztapena eta amnistia aldarrikatzen zuen.

1977ko Hauteskundeak eta Egoera Politikoa

1977ko otsailean demokrazia politika zabaldu eta taldeak legeztatu ziren. Suarezek hauteskundeak irabazi eta gero, Euskadin eta Katalunian lan egingo zuen. Euskadiko egoera konplexua zen: muga geografikoen zehaztapenak, autogobernuaren eskumenak eta abertzaleek aldarrikatzen zuten sinbologia gai gatazkatsuak ziren. Nazionalistek ez zuten 1978ko Konstituzioa...

Jarraitu irakurtzen "Trantsizio Politikoa eta Gernikako Estatutua Euskadin" »

Frankismoa, Euskal Oposizioa eta Trantsizio Demokratikoa

Historia2,51 KB

Testu hau lehen mailako iturria da, funtsezkoa oposizio demokratikoaren programa eta asmoak ezagutzeko.

Frankismoaren Diktadura eta Krisia

Franco diktadoreak ia 40 urteko diktadura ezarri zuen, botere guztiak bere gain hartuz, bai politikoa zein militarra. Ezaugarri nagusia boterea modu antidemokratikoan eta autoritarioan erabiltzea izan zen, inmobilismoa eta zapalkuntza nagusi izanik. 1960tik aurrera, sistemak krisi orokor bat izan zuen Franco hil arte; bera gabe frankismoak ezin zuen iraun, gizarteak bide demokratikoa eskatzen zuelako.

Euskal Oposizioa Frankismoaren Aurrean

Euskal Herriko oposizioaren helburuak frankismoari aurre egiteko ziren. Ideia nagusia Euskal oposizioaren programa agertzea zen, Eusko Jaurlaritzaren defentsa eginez. Gainera,...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa, Euskal Oposizioa eta Trantsizio Demokratikoa" »

Euskal Herria Gerra Zibilean: 1936-1937ko gertaerak

Historia3,17 KB

Euskal Herria Gerra Zibilean: 1936-1937

Iparraldea isolatzetik Madrilgo setiora

  1. Gipuzkoaren erorketa (1936ko abuztua-iraila)

    Nafarroan eta Araban Molaren altxamenduak arrakasta izan zuen. Hauek Beorlegiren zuzendaritzapean Gipuzkoa erasotu zuten. Gipuzkoa Molaren esku geratu zen, baina Eibar eta Elgeta errepublikarren esku mantendu ziren.

  2. Euskal Estatutuaren onarpena

    1936ko urrian Indalecio Prieto eta J.A. Agirrek bultzatutako estatutua onartu zen. Zehaztasun gutxikoa eta laburra zen: txanpona, Ertzaintza eta funtzionarioen kontrola onartu ziren. Nafarroa ez zen aipatu, baina Euskal Auzitegi Gorena bai.

  3. Lehen Eusko Jaurlaritzaren sorrera

    1936ko urrian Euskal Estatutua onartu zen. Gipuzkoa eta Araba nazionalen esku zeuden, eta gipuzkoar asko Bizkaira

...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herria Gerra Zibilean: 1936-1937ko gertaerak" »

Clara Campoamor eta Emakumeen Sufragioa II. Errepublikan

Historia3,21 KB

Testuaren Analisia: Clara Campoamor

Jatorriaren aldetik, lehen mailako iturri zuzena da. Formaren aldetik, testu zirkunstantziala da, eta edukiaren aldetik, politiko-soziala.

Jatorria eta Egilea: Clara Campoamor

Clara Campoamor Espainiako politikaria izan zen II. Errepublikan. Aipatzekoa da bost urtetan analfabeto izatetik Espainiako lehen emakumezko abokatu izatera heldu zela. Bere ideologia politikoa oinarri hauetan laburbiltzen da: errepublikanoa, laikoa, liberala, demokratikoa…

Hitzaldiaren Helburua eta Ideia Nagusia

Hitzaldi honen hartzaileak II. Errepublikako Gorte Konstituziogileetan ezarri ziren legegizonak izan ziren, eta Clararen helburua emakumezkoentzat sufragio unibertsala eskuratzea zen.

Testuan azaltzen den ideia nagusia emakumearen...

Jarraitu irakurtzen "Clara Campoamor eta Emakumeen Sufragioa II. Errepublikan" »

1936ko Euskal Autonomia Estatutuaren Analisia

Historia2,72 KB

1936ko Euskal Autonomia Estatutuaren azterketa

Jatorriaren aldetik, lehen mailako iturri zuzena da. Formaren aldetik, testu juridikoa da eta edukiaren aldetik izaera politikoa du.

Estatutuaren ezaugarriak eta helburuak

Autonomia Estatutuak Erkidegoaren antolakuntza zehazten du: bere izena, ikurrak, etab. Estatutu hau Errepublikako Gorteek onartu zuten eta haren hartzailea iritzi publikoa izan zen. Bere asmoa Gerra Zibilari irteera bat bilatzea izan zen.

Artikulu nagusiak eta antolakuntza

1. artikuluan lurraldetasuna zehazten da. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Batzar Nagusiek berreskuratuko zuten. 5. artikuluan, Ertzaintzaren sorrera onartu zen. 10. artikuluan sistema parlamentarioa eta demokratikoa zehaztu zen, Lehendakari baten...

Jarraitu irakurtzen "1936ko Euskal Autonomia Estatutuaren Analisia" »