Industrializazioa eta Langile Mugimendua (1875-1930)

Historia2,61 KB

Industrializazioaren Aurrerapenak (1875-1930)

Errestaurazioaren garaian ekonomiak bizi izan zuen garapen prozesuak aurrerapenak ekarri zituen nekazaritzan, industrian eta bankuetan. Hala ere, garapen erritmoa Europakoa baino motelagoa zen.

Industria Garapena

Industrian, ehungintzan eta siderurgian abiatuta zeuden eta goranzko tendentzia segitu zuten. Siderurgiaren kasuan, III. Karlistaldia bukatu zenean, hazkunde handia izan zuen eta labe handiak sortu ziren edozein lekutan. Ehungintzak 1876-1900 bitartean mekanizazio handia izan zuen. Baina monopolioa izateak mozkin handiak ekarri zituen eta ehungintzaz aparte, beste industria esparru batzuetan inbertitu zen, Bigarren Industria Iraultzari bidea emanez.

Errestaurazioko gobernuek XIX. m. bukaeran librekanbioa alde batera uzteak eta Espainiar Estatuan protekzionismoa ezartzeak ehungintza eta siderurgia garatzea aunitz lagundu zuen, Estatuko merkatuaren monopolioa eskuratu baitzuten.

Langile Mugimendua

Gizarte kapitalista berriak desberdintasun ekonomiko handiak sortu zituen. 1835tik aurrera jornalariak eta industriako langileriak matxinadak eta gizarte protestak sortu zituzten.

Sindikatuen Sorrera eta Ideologiak

Mendearen erdian, lehenengo sindikatuak sortu ziren, Europan zabaltzen ari ziren idea sozialistetan oinarrituta. 1870ean, AIT (Langile Internazionalaren Elkartea) sortu zen, ideia anarkistak bereganatuz eta Madrilgo taldea bota zuten, marxistak zirelako.

Anarkismoa eta Errepresioa

  • 1874an, Espainiako AITren saila desagertu zen.
  • Anarkistek ezkutuan jardun zuten eta gobernuaren errepresioari aurre egin behar izan zioten.
  • 1881ean Sagasta presidenteak Espainiako Eskualdeko Langile Federazioa onartu zuen.
  • Erradikalenek terrorismoaren bideari ekin zioten eta errepresioaren ondorioz Federazioa desegin zen.

Sozialismoaren Hazkundea

1879an Madrilgo inprentako langileek joera marxista bultzatu zuten. Pablo Iglesiasek PSOE alderdia sortu zuen eta 1887an, UGT sindikatua. Hauek Madril eta Euskal Herriko langileen artean izan zuten indar gehien.

Hauek hauteskundeetan parte hartzeko asmoa zuten, joko politikoa onartuz. Gizonezkoen sufragio unibertsala ezartzen denean hasi ziren hauteskundeetan parte hartzen. Sozialismoaren inguruan langile kualifikatuak eta hirietako langileak elkartu ziren. UGTren taktika burgesiarekin negoziatzea izan zen. 1910ean, PSOEk lehenengo aldiz lortu zuen diputatu bat, Pablo Iglesiasek bete zuena.

Deskargatu

PDF Word HTML