Liberalismoa Espainian: 1836-1856

Historia2,68 KB

Mendizabalen Desamortizazioa eta 1836ko Gertaerak

Mendizabalen desamortizazioa 1836an hasi zen. Elizaren ondasunak saldu egin ziren, baina erosleak terrateniente handiek erosi zituzten, eta lur gehiago lortu zuten. Ondorioz, nekazariak gero eta pobreago bizi ziren.

Aurrerakoiek irabazi zituzten 1836ko hauteskundeak, baina hainbat moderatu sartu ziren gobernuan. 1836ko abuztuaren 12an, La Granjako jauregian matxinada bat egon zen, eta gobernu progresista bihurtu zen. Zenbait lege berri jarri zituzten martxan.

Moderatuak Boterean eta Esparteroren Gorakada (1837-1843)

1837ko Hauteskundeak eta Narváez

1837ko hauteskundeetan moderatuek irabazi zuten eta 1840 arte egon ziren boterean. Botere politiko-militarrean, Narváez jenerala nabarmendu zen liberalismo moderatuan, eta Espartero, berriz, aurrerakoian.

1840an matxinadak sortu ziren Madrilen, eta Espartero jenerala gobernuko presidente izendatu zuten, Maria Kristinak erregeordetzari uko egin ondoren.

Esparteroren Erregeordetza eta Erorialdia

Espartero liberalismo aurrerakoiaren burua zen, baina nagusikeriaz gobernatzen zuen eta ez zuen denen babesa lortu. Gainera, klero sekularraren ondasunen salmenta jarri zuen martxan.

1842ko udazkenetik aurrera, jendearen babesa galtzen hasi zen Espartero. 1843ko apirileko hauteskundeak galdu zituen. Esparterok tronuari uko egin zion, eta Isabel II.a Espainiako erregina bihurtu zen, 13 urterekin.

Hamarkada Moderatua (1844-1854)

Hamarkada horretan moderatuak egon ziren gobernuan eta hainbat erreforma egin zituzten:

  • Guardia Zibila sortu (1844).
  • Konstituzio berria egin (1845).
  • Ondasunen desamortizazioa eten.
  • Ikasketa planak berritu.
  • Ogasun lege berriak (zerga sistema murriztu).
  • Kodifikazio Batzorde Nazionala eratu.

Probintzia guztietan gobernadore zibilak jarri zituzten.

Alderdi Demokrataren Sorrera eta Trenbidea

Garai horretan ere alderdi berri bat sortu zen: Alderdi Demokrata. 1848an lehenengo trenbidea eraiki zen Espainian. 1851 amaiera bitartean, Juan Bravo Murillok hartu zuen presidentzia.

Biurteko Progresista eta Trenbideen Legea (1854-1856)

Gauzak honela, militar talde bat matxinatu zen. Taldearen agindupean O'Donnell jenerala zegoen. Pronuntziamendu militarra herri iraultza bihurtu zen. Gainera, Espartero atzerritik etorri eta Madrilen jabe geratu zen.

Ekintza nabarmenena 1855eko Trenbideen Legea izan zen. Atzerriko kapitala eta konpainiak erakartzea bultzatzen zen. Horrek guztiak lagundu egin zuen trenbidea azkar eraikitzen.

Deskargatu

PDF Word HTML