Cadizko Konstituzioa eta Fernando VII.aren Erregealdia

Historia10,92 KB

Cadizko Konstituzioa

  • 1812an onartu zen, Espainiako lehena izan zen.
  • Konstituzioa herrialde bateko legedia gorena da eta liberalismoarekin lotzen da.
  • Epe motz eta desberdinetan egon zen indarrean:
    • Fernando VII.aren etorrerara arte
    • Hirurteko Liberala (Fernando VII.aren erregealdian)
    • 1836an 11 hilabetez
  • Egoera
    • Espainia gerran dago frantsesen aurka: Independentzia Gerra
    • Espainiako erregeak Frantzian daudenez, herritarrek hartzen dute estatuaren kargua.
    • Horretarako, batzarrak eratu zituzten: herrietakoak, probintziakoak eta gorena.
    • 1810ean, 5 pertsonaz osatutako Erregentziari eman zioten boterea: Gorteak. Gorte hauek Cadizen elkartuko dira eta Espainian iraultza liberala hasiko da.

Cadizko Gorteak (1810-1814)

  • Cadizko Gorteak: 1810-1814 bitartean bildu ziren.
    • Cadiz hiri liberala zen, eta hori ingelesen eraginagatik da, hauek baitziren haien babesleak. Espainia nola gidatu erabakitzeko asmoz bildu ziren.
  • Gorteetan:
    • Bi talde zeuden: liberalak (gehiengoa) eta absolutistak (hauek beraien ideiak agertzen saiatuko dira).
    • Partaideen artean, liberalak erdi mailako jendea ziren, ez emakumeak ez herritar xehea. Probintzietako ordezkariak ere baziren.
  • Erregimen Zaharrarekin Amaitzeko
    • Gorteek, konstituzioa ez ezik, beste erabaki asko hartu zituzten:
      • Zentsura deuseztatu, inprenta askatasuna, barneko mugak kendu, gremioak deuseztatu, jauntxoen eta kleroaren eskubideak kendu, Inkisizioa deuseztatu, tortura deuseztatu, Mesta deuseztatu...

1812ko Konstituzioaren Ezaugarriak

  • 1812ko Konstituzioa liberala izan arren, ezaugarri atzerakoiak ere baditu:
    • Konfesionaltasuna: Espainiak erlijio ofiziala eta bakarra du, katolikoa. Beraz, Eliza katolikoak hainbat abantaila zituen (irakaskuntzaren kontrola, zentsuratzeko ahalmena...).
    • Talde pribilegiatuen jabetza pribatuak onartzen dira.
    • Foruak: Ez dute ezer esaten foruei buruz, baina konstituzio garaian foruek murrizketak jasan zituzten. Bizkaitarrek ez zuten onartu konstituzioa.
  • Ezaugarri liberalak:
    • Botere banaketa
      • Betearazlea erregearen esku dago
        • Gerra deklaratu eta bakea sinatu.
        • Askatasun osoz aukeratuko ditu ministroak.
        • Ezin ditu Gorteak desegin.
        • Nazioa gobernatzeko 7 idazkari.
        • Erregeak erreinatu, ez gobernatu.
        • Nazioarteko harremanak zuzentzen ditu.
        • Bera da armadaren buru.
      • Legegilea Gorteek dute.
        • Legeak egiteko ganbara bakarra.
        • Erregeak aldarrikatuko ditu eta beto eskubidea du.
      • Judiziala, epaitegiek dute.
    • Herritarrak dira beraien boto eskubidea erabiliz ordezkariak aukeratuko dituztenak: Gizonezkoen sufragio unibertsala (25 urteko gizonezkoen zeharkako sufragioa).
    • Erregetza konstituzionala.
    • Norbanakoen hainbat eskubide eta askatasun ageri dira.
    • Berdintasuna legearen aurrean.
    • Ikasteko eskubidea aldarrikatzen da.
    • Milizia Nazionala: Konstituzioa defendatzeko herritarrez osatutako taldeak dira, boluntarioak.

Fernando VII.a

  • Karlos IV.aren semea da, eta honek Aranjuezeko altxamenduaren ostean abdikatu egin zuen, Fernando VII.ari tronua utziz.
  • “Desiratua” deitzen zioten.
  • 1813ko abenduan, VALENÇAYKO ITUNA:
    • Napoleonek Fernando VII.a onartu zuen errege moduan.
    • Fernando VII.ak ez zuen neurririk hartuko frantsestuen aurka. (Ez zuen bete erabaki hori).
  • 1814ra arte Fernando VII.a ez zen Espainiara itzuliko. Jendeak oso ondo hartu zuen. Baina berak, ez zuen ezagutzen Espainiako egoera, izan ere, 1808tik Frantzian zegoen.
  • Bi aukera zituen: errege absolutista izan edo liberalismoa hartu bere erresumako pentsaera bezala.
  • Erregealdiak 1814tik 1833ra arte iraun zuen. Hiru etapa:

, Seiurteko Absolutista

  • Desberdintasunak, Inkisizioa eta Foruak onartzen dira.
  • Europako beste herrialdeetan absolutismoa dago; beraz, honen laguntza badu. (Errestaurazio garaia da).
  • Absolutista talde batek PERTSIARREN MANIFESTUA idatzi zuen.
    • Cadizko Gorteetako absolutistak ziren, 69 diputatu.
    • Madrilen idatzia.
    • Absolutismoaren aldeko idatzia, 1812ko Konstituzioaren kontra.
  • Erregeak, Pertsiarren Manifestua jaso zuenean Valentziara joan zen, eta han:
    • Maiatzaren 4an, VALENTZIAKO DEKRETUA: Gorteek egindako lana kondenatu, konstituzioa onartzeko asmorik ez zuela adierazi, estatu kolpe bat eman eta absolutismoaren alde jo zuen.
  • Neurri hauek hartu zituen:
    • Ez zen kanpo politikaz arduratu.
    • Errepresioa: egunkariak debekatu, unibertsitateak itxi, frantsestuak kanporatu, bere kontrako pentsaerak zituenak kartzelara...
    • Liberalen aurka: baztertuak, armadan absolutistak bakarrik.
    • Foruak berrezarri zituen.
    • Jaunen erregimena berrezarri, baita zergarik ez ordaintzeko eskubidea ere.
    • Inkisizioa ezarri, gerra garaiko idatziak deuseztatzeko eta bere kontrakoak zigortzeko.
    • Mestari eskubideak itzuli. (Abeltzain elkartea).
    • Jesuitak Espainiara itzuli, baina kanporatuak izan ziren geroago.
    • Gizarte estamentala.
    • Hasieran batzuk bere alde, baina gero bere politikarengatik kontra.
  • Liberalismoari eginiko salbuespenak:
    • Cadizko Gorteetako torturaren abolizioa mantendu.
    • Godoyk egindako desamortizazioen lurrak ez zizkion Elizari itzuli, bere aldekoen esku zeudelako.
  • Matxinadak egon ziren, baina ez zuten etekinik atera.
  • Arazo ekonomikoak
    • Independentzia Gerraren ondoren, estatua suntsituta zegoen.
    • Gerrilleroen eraginez, komunikatzeko eragozpenak zeuden.
    • Ameriketako koloniak askatasuna lortzen hasi ziren.
  • 1820an, Riegoren matxinadaren arrakasta. (Beraz, liberalismoa ezarri zen).

, Hirurteko Liberala

  • 1820an, RIEGOREN ETA QUIROGAREN altxamendua
    • Haien helburua Ameriketako kolonietan ordena apur bat jartzea zen.
    • Hori egin beharrean, altxamendu bat egin zuten, baina ez zegoen prestaturik.
    • Cadizen izan zen.
    • Burgesen laguntza ekonomikoa izan zuten.
    • Egunkaririk ez zegoen eta zurrumurruek zabaldu zuten altxamendu horren arrakasta.
  • Liberalen barruan desadostasunak
    • 1820-1822 Moderatuak boterean
    • 1822-1823 Asaldatuak boterean
  • Cadizko Konstituzioa onartzen da.
  • Foruak deuseztatu.
    • Probintziako Aldundiak ezarri zituzten.
    • Muga zergak kostaldera.
    • Zergak ordaindu beharra.
    • Soldaduskara joan behar izana.
    • Alkateek lehen instantziako eskumen judizialak galdu zituzten.
    • Donostia, Bilbo eta Gasteizen bakarrik lortu zuten liberalek agintea udaletan.
    • Hala ere, 1876ra arte ez ziren foruak desagertu.
  • Hezkuntzak bultzakada izan zuen
    • 3 etapa ezarri: Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Goi Maila.
  • Desberdintasunak kendu zituzten
    • Jauntxoen epaitzeko eskubidea kendu eta erregimena deuseztatu.
    • Maiorazgoa kendu (seme nagusiak ez du dena lortuko).
    • Hamarrena kendu (elizari).
  • Erlijioa
    • Liberalak erlijioaren kontra.
    • Jesusen Lagundia desegin, eta ordena erlijiosoak orokorrean desegin.
    • Elizaren lur batzuk salgai: desamortizazioa.
    • Elizari zergak ordainarazten zaizkio.
  • Askatasun adierazpena
    • Inprimatzeko askatasuna.
    • Hainbat hiriburutan elkarte patriotikoak sortu.
    • 49 probintzia ezarri ziren Espainian.
  • Inkisizioa kendu, Mesta abolitu, Milizia Nazionala ezarri, aurreko etapako atxilotuak askatu.
  • Aurkariak
    • Kleroa: desamortizazioagatik, botere gutxiago.
    • Nekazariak: egoera ekonomikoa larria zelako.
    • Erregea, nobleak: liberalismoaren aurka.
    • Euskaldunak: foruak kendu zizkietelako.
  • Gertakizunak:
    • 1822an Asaldatuek lortu zuten boterea eta Fernando VII.ak laguntza eskatu zion Aliantza Santuari.
    • VERONAKO TRATATUA: Austria, Prusia, Errusia eta Frantziak egina, absolutismoa ezartzeko Espainian.
    • Frantziako armada etorriko da eta liberalak galtzaile atera ziren. Beraz, absolutismoa berrezarri zen.
  • 1823an Frantziako armadaren laguntzaz liberalismoarekin amaitu zuten.

, Hamarkada Lotsagarria

  • Aliantza Santuari esker lortu zuen absolutismoa.
  • Cadizko Konstituzioa indargabetu: ordezkari ganbararik ez, Mesta eta Inkisizioa jarri, estamentuak berrezarri, hezkuntza erreforma gelditu...
  • Liberalen aurkako garbiketa
    • Askok ihes egin zuten, Riego adibidez urkatu egin zuten.
    • Armada desegin eta berria sortu zuten, polizia berria ere sortu.
    • Administrazioaren garbiketa.
    • Elkarte patriotikoak desegin.
    • Aurreko gobernu konstituzionalak emandako maileguak kendu.
  • Foruak:
    • Batzarrak eta Foru Aldundiak berrezarri.
    • Aduanak barnealdera (Gaztelatik sartzen direnei zergak ezarri).
    • Udaletan liberalak agintetik kendu.
    • Erregearen aldeko partidak: Tertzio Foralak, erregea defendatzeko sortuak izan ziren.
  • Ekonomia
    • Diru beharra: koloniak askatu zirenez, zor asko zeuden, eta gainera pribilegiatuek ez zuten zergarik ordaintzen.
    • OGASUNAREN ERREFORMA: Zorra gutxitzea lortu zen, baina ez zuten arazoa konpondu.
    • Autarkia ezarri zen: kanpo merkataritza gutxitu.
  • Aldaketak egon arren:
    • Nekazaritza atzeratua, errepide eskasak, bandoleroen lapurretak.
    • Gizartean absolutista eta liberalen arteko desadostasunak.
    • Matxinada militarrak, konstituzioa ezartzeko.
    • Europan Espainiaren irudia txarra zen.
  • Erregeak presionatuta, amnistia eman zuen: presoak askatu.
    • Liberalentzat gutxiegi zen, baina absolutistentzat gehiegi zen.
  • 1830ean SANTZIO PRAGMATIKOA onartu zen: Lege Salikoa indargabetu, emakumeek erregina izateko eskubidea lortuz.
  • Espainian bi talde sortu ziren: absolutistak eta liberalak.
  • 1833an Fernando VII.a hil zen.
  • Santzio Pragmatikoa dagoenez, bere alabari dagokio erregina izatea, baina 3 urte zituen eta erregentzia bat dago.
    • Beraz, Gerra Karlista hasi zen. Liberalen buru Isabel II.a zen, eta absolutisten buru Karlos.

Deskargatu

PDF Word HTML