Frankismoa, Euskal Oposizioa eta Trantsizio Demokratikoa

Historia2,51 KB

Testu hau lehen mailako iturria da, funtsezkoa oposizio demokratikoaren programa eta asmoak ezagutzeko.

Frankismoaren Diktadura eta Krisia

Franco diktadoreak ia 40 urteko diktadura ezarri zuen, botere guztiak bere gain hartuz, bai politikoa zein militarra. Ezaugarri nagusia boterea modu antidemokratikoan eta autoritarioan erabiltzea izan zen, inmobilismoa eta zapalkuntza nagusi izanik. 1960tik aurrera, sistemak krisi orokor bat izan zuen Franco hil arte; bera gabe frankismoak ezin zuen iraun, gizarteak bide demokratikoa eskatzen zuelako.

Euskal Oposizioa Frankismoaren Aurrean

Euskal Herriko oposizioaren helburuak frankismoari aurre egiteko ziren. Ideia nagusia Euskal oposizioaren programa agertzea zen, Eusko Jaurlaritzaren defentsa eginez. Gainera, euskal oposizioaren asmoak eta Elizaren jarrera frankismoaren aurrean ezagutzea ere garrantzitsua da.

Espainiako Trantsizio Demokratikoa

Espainiako Trantsizio prozesu demokratikoan hartutako erabakiak funtsezkoak izan ziren.

Suárezen Gobernuak eta UCDren Krisia

Adolfo Suárezen bigarren gobernua Konstituzioa onartu ondoren antolatutako 1979ko hauteskundeekin etorri zen, gehiengo erlatiboz. Gobernu horrek 1981era arte iraun zuen. Esan dugunez, UCDk irabazi zuen arren, ezkerreko indarrek lortu zituzten Estatuko alkatetza garrantzitsuenak. Egoera horren aurrean, krisi ekonomikoa areagotu zen eta UCD barnean ika-mikak sortu ziren. Azkenean, gobernuko presidenteak ezin izan zuen UCDren desegitea galarazi eta dimisioa aurkeztu zuen.

1981eko Estatu-kolpea eta PSOEren Garaipena

Suárez dimititu ondoren, demokrazia arriskuan jarri zuen gertakari garrantzitsua gertatu zen: Tejeroren 1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpea. Kolpeak porrot egin zuen eta Calvo Sotelo izendatu zuten presidente. Hala ere, hauteskunde deialdia egin zuen 1982an, non sozialistek irabazi zuten.

Lurralde Antolamendua eta Gernikako Estatutua

Lurraldearen antolamenduaren arazo historikoa ulertzea ezinbestekoa da; izan ere, dokumentu hau azken saiakera izan zen arazo horri irtenbidea aurkitzeko.

Gernikako Estatutuaren Ikuspegiak

Gaur egun, Gernikako Estatutuaren aurrean bi jarrera bereizi ditzakegu:

  • Alderdi Konstituzionalistak: Esparru juridiko hori egokia dela uste dute Euskadiko bizikidetza bermatzeko.
  • Abertzaleak: Estatutua gainditzearen alde agertzen dira, eskumen ugari eskuz aldatu gabe daudelako eta demokraziaren eboluzioak Estatutuarena ere eskatzen duelako.

Deskargatu

PDF Word HTML