1936ko Euskal Autonomia Estatutuaren Analisia

Historia2,72 KB

1936ko Euskal Autonomia Estatutuaren azterketa

Jatorriaren aldetik, lehen mailako iturri zuzena da. Formaren aldetik, testu juridikoa da eta edukiaren aldetik izaera politikoa du.

Estatutuaren ezaugarriak eta helburuak

Autonomia Estatutuak Erkidegoaren antolakuntza zehazten du: bere izena, ikurrak, etab. Estatutu hau Errepublikako Gorteek onartu zuten eta haren hartzailea iritzi publikoa izan zen. Bere asmoa Gerra Zibilari irteera bat bilatzea izan zen.

Artikulu nagusiak eta antolakuntza

1. artikuluan lurraldetasuna zehazten da. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Batzar Nagusiek berreskuratuko zuten. 5. artikuluan, Ertzaintzaren sorrera onartu zen. 10. artikuluan sistema parlamentarioa eta demokratikoa zehaztu zen, Lehendakari baten agindupean.

Autonomia prozesuaren bilakaera

  • Euskal estatutuaren onarpena 1917an hasitako prozesu luze baten emaitza izan zen.
  • II. Errepublikan EAJk behin-behineko gobernuarekin elkarrizketak egin zituen, autonomia onar zezan eskatzeko.
  • Geroago, Lizarrako Estatutua onartu zen. Estatutuan, EAJk eta karlistek erlijioaren defentsan bat egin zuten eta Errepublika haien aurkako erreakziotzat hartu zuten.

Gorteetako negoziazioak eta aldaketak

Gorte konstituziogileetarako hauteskundeetan, euskal-nafar koalizioak irabazi zuen. Ondorioz, koalizioak Estatutua ezartzeko ekimenen protagonismoa hartu zuen. Baina Estatutu hau Gorteetan aurkeztu zutenean, ez zen onartu. Hori bai, Azañaren gobernuak Estatutua erreforma zezatela proposatu zuen, baina horretarako, ezinbestekoa zen EAJk Errepublikarekin lankidetzan jardutea. Eta hala gertatu zen.

Bigarren Estatutuaren idazketan, Nafarroako karlistak eta nazionalistak banatu egin ziren. 1934ko urriko iraultzaren ondoren, bertan behera gelditu zen euskal autonomia prozesua.

Gerra Zibila eta ondorioak

1936ko uztailean, otsaileko hauteskundeen ostean, altxamendu militarra egon zen eta honek nahasmen-aldia probokatu zuen. Gerra Zibilaren hasierak eta Gipuzkoa erortzeak, EAJri zenbait puntu negoziatzeko aukera eman zioten: Estatutuaren onespena, EAJk lehen euskal gobernu autonomoa zuzentzea, etab.

Lurraldearen bakantzeak, Euskal Herriari autonomia handiarekin jarduteko aukera eman zion. Adibidez: erlijio-askatasuna onartu zen, txanpon propioa egin zuen, Ertzaintza sortu zuen… Dena den, gobernu honen eragina eskasa izan zen.

Diktadura frankistaren ezarpena

Euskal Herria nazionalen esku erori zenean, Agirreren gobernua pikutara joan zen eta, horren ordez, diktadura frankista hasi zen. Honek ondorio larriak izan zituen: Autonomia Estatutua legeez kanpo uztea eta Kontzertu Ekonomikoak deuseztatzea, besteak beste.

Deskargatu

PDF Word HTML