Manifestu Pertsiarra: Fernando VII.aren itzulera eta absolutismoaren berrezarpena
Manifestu Pertsiarra: Absolutismoaren Berrezarpena
Jatorri aldetik, aurrean dugun testua lehen mailako testua da, garai jakin bateko dokumentua baita, Madrilen, 1814ko apirilaren 12an idatzitakoa. Testu zirkunstantziala da forma aldetik, eta eduki politikoa du. Beraz, testu politikoa dela ere esan genezake; honen bidez, Espainian lehenengo aldiz talde politiko baten jarrera azaldu zen.
Egileak eta Hartzailea
Gorteetako diputatu absolutistak dira idazki honen egileak. Honela dio esaldi batek: “BMri arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkari izaerarekin sinatzen dutenak dira”. Manifestu hau Fernando VII.ari zuzenduta egon arren, ondorio publikoa izango du Cádizko Konstituzioa deuseztatzen denean.
Testuinguru Historikoa
Manifestu hau Fernando VII.a espetxetik itzuli zenean idatzi zen, 1814ko apirilaren 12an. Helburua 1812ko Konstituzioak indargabetutako absolutismo monarkikoa berrezartzea zen.
Manifestuaren Edukia
- Lehenengo parrafoa: Espainiako egoera pertsiarren egoerarekin alderatzen da, eta erregea gatibu egon den sei urteetan anarkia egon dela adierazten da.
- Bigarren parrafoa: Monarkia absolutua defendatzeko arrazoiak ematen dira, hala nola, Jainkoaren legearen araberakoa denez justua dela.
- Hirugarren parrafoa: Cádizen egindako guztia deuseztatzea eta foru, usadio eta ohitura guztiak berrezartzea eskatzen dute absolutistek.
Testu hau ulertzeko, hainbat gertaeraren berri jakin behar da:
- 1807: Fontainebleauko Ituna sinatu zen. Godoyk, Espainiako lehen ministroak, Napoleonekin sinatu zuen ituna zen, eta haren bidez, Frantzia Espainian sartuko zen Portugalgo Erresuma menderatzeko eta, ondoren, haien artean banatzeko. Baina, itunean adostu ez zen bezala, Frantzia Espainian finkatzen hasi zen.
- Aranjuezko Altxamendua: Godoyk kargua utzi eta alde egin behar izan zuen, eta Karlos IV.ak Fernando VII.aren alde abdikatu zuen.
- Baionako Abdikazioa: Napoleonek Fernando eta Karlos tronuari uko egitera behartu zituen, eta bere anaia Josef I.a Espainiako errege izendatu zuen.
- Independentzia Gerra (1808-1814): Madrilgo hiritarren altxamenduek Espainia osora zabaldu eta gerra piztu zuten. Gerra Valençaiko Itunaren bidez amaitu zen.
- Cádizko Konstituzioa (1812): Erregimen Zaharrarekin amaitu eta subiranotasun nazionala aldarrikatu zuen.
Ondorioak
Fernando VII.a Independentzia Gerra amaitu eta Frantziaren porrotaren ondoren itzuli zen Espainiara. Absolutistek orduan egin zuten Pertsiarren Manifestua. Fernandok idazki hau ikusi eta Cádizko Gorteek egindako guztia, Konstituzioa barne, deuseztatu zituen.
Idazki honek ondorio garrantzitsuak izan zituen:
- Cádizen egindako guztia eta Erregimen Zaharra berrezarri zituen Fernando VII.ak: nobleen pribilegioak mantendu, herri xumeak zergak ordaintzeko beharra, etab.
- Liberalismoak atzerakada handia izan zuen.
- Espainiak egindako saiakera liberala bertan behera geratu eta Antzinako Erregimenera itzuli zen.