Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

1812ko Konstituzioa: Liberalismoaren Oinarriak eta Jatorria

Historia3,38 KB

1812ko Konstituzioa: Testuaren Aurkezpena

Aztergai daukagun testua Independentzia Gerra garaian (1808-1814) Cadizen 1810ean bildu ziren Gorteetako diputatuek onetsitako Konstituzioaren artikulua da. Lehen mailako iturri historikoa da, baita testu juridiko, politiko eta publikoa ere. Nazioari zuzenduta dago, beraz.

Konstituzio honen helburua Espainiako sistema politikoa aldatzea izan zen: hau da, Erregimen Zaharrarekin amaitzea eta Estatu Liberalaren oinarriak ezartzea eta aplikatzea.

Testuaren Azterketa eta Jatorri Historikoa

Sarreran, Fernando VII.a Espainiako errege zela, Erregeordetzak jakinarazi zuen Gorteek 1812ko Konstituzioak, Estatua zuzentzeko, ondoko printzipio politiko liberalak aldarrikatzen dituela. (Artikuluak azaltzea falta da testuan)...

Jarraitu irakurtzen "1812ko Konstituzioa: Liberalismoaren Oinarriak eta Jatorria" »

Euskal Probintzietako Foruen Abolizioaren Azterketa

Historia2,32 KB

Testua Identifikatzea

Aztertuko dugun testua 1876ko uztailaren 21eko legea da, Alfontso XII.ak, berak, idatzitakoa, Antonio Cánovas del Castillo, Ministroen Kontseiluaren presidentea, sinatu zuen arren. Testua garai jakin batekoa izanez, lehen mailako iturria da. Testu politiko-juridikoa da. Agertzen diren artikuluek, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan, foruen abolizioaren ondorioak adierazten dituzte. 1876ko uztailaren 25ean "La Gaceta de Madrid" delakoan argitaratu zen, beraz, testu publikoa da.

1874ko urtarrilaren 2ko gauean, Pavía eta Serrano jeneralek estatu kolpe bat eman zuten Lehen Errepublikarekin bukatu zuena. Karlistek egoera hau aprobetxatu zuten eta Hirugarren Gerra Karlista hasi zen. Katalunian, Nafarroan eta Euskadin garatu zen, baina...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Probintzietako Foruen Abolizioaren Azterketa" »

Nazismoaren Igoera eta Hirugarren Reicharen Ezarpena

Historia3,25 KB

NSDAPen sorrera eta boterera iristea

Alemaniako Alderdi Nazionalsozialista (NSDAP), Alderdi Nazia, 1920an sortu zen eta alderdi arrazista gisa definitu zen. Adolf Hitler Alderdiko buru izendatu zuten. 1923an, Garagardotegiko Putsch-a jotzen saiatu ziren, baina estatu kolpe horrek huts egin eta buruzagiak espetxeratu egin zituzten.

Hitlerren Lidergoa eta Hauteskundeetako Garaipena

1925ean, Hitlerrek bere lidergoa sendotu zuen eta alderdiaren miliziak eratu zituen: SS (Schutzstaffel) eta SA (Sturmabteilung). SAko kideek kalean laguntza handia ematen ziotenez, nazismoa boto gehien jaso zuen indarra bihurtu zen 1932ko hauteskundeetan. Horrela, naziak Reichstag-eko (Alemaniako parlamentua) lehen indar politikoa bihurtu ziren.

Paul von Hindenburg presidenteak...

Jarraitu irakurtzen "Nazismoaren Igoera eta Hirugarren Reicharen Ezarpena" »

1977ko Hauteskundeak: Demokraziarako Bidea Espainian

Historia3,16 KB

Hauteskunde Demokratikoetarako Bidea

Erreforma Politikorako Legea onartuta, gobernuak bi helburu nagusi zituen: askatasunak berrezartzea eta hauteskunde demokratikoetarako deialdia egitea. Testuinguru horretan, alderdi politikoak legeztatzeko premia zegoen, eta Adolfo Suárez presidenteak alderdietako buruzagiekin hauteskunde-legea eta erreformak adostu zituen.

Europako buruzagi sozialistek PSOEri babesa eman zioten, eta Felipe González hautagai moderatu gisa agertu zen. Bien bitartean, Santiago Carrillo (PCEko burua) atxilotu eta geroago askatu zuten, tentsio politikoa areagotuz.

PCEren Legeztatzea: Trantsizioko Mugarria

Zailtasun juridiko eta politiko handieneko auzia Espainiako Alderdi Komunista (PCE) legeztatzea izan zen. Trantsizioaren aldekoek...

Jarraitu irakurtzen "1977ko Hauteskundeak: Demokraziarako Bidea Espainian" »

Frankismoa: Ideologia, Legeak eta Trantsizioa

Historia4,25 KB

Frankismoaren Oinarri Ideologikoak eta Ezaugarriak

Urte haietan, erregimen diktatorial frankista zegoen nagusi. Hori horrela da 1936an hasi eta 1939an amaitu zen Gerra Zibilean, militar faxistak irabazle atera zirelako. Beraz, oinarri ideologikoei erreparatuz gero, frankismoak garrantzi handia izan zuen, batez ere lehen urteetan alderdi bakarra baitzuen: Falangea.

Elizaren eta erregimenaren arteko kolaborazioak katolizismoaren zabalkundea ekarri zuen. Horrez gain, beste alderdien kontrako hainbat ideia zituzten, batez ere ezkerreko ideologien aurkakoak, horiek zapalduz eta debekatuz. Gainera, antiliberalismoa eta antiparlamentarismoa nagusi ziren, ez baitzegoen ez parlamenturik, ez botere banaketarik, ezta alderdi politikorik ere. Askotan, Espainiako...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Ideologia, Legeak eta Trantsizioa" »

Frankismoa: Faseak, izaera eta oinarri politikoak

Historia3,07 KB

Faseak

Francok boterea mantendu zuen hil arte, baina erregimenaren ezaugarriak aldatu ziren. Hori dela eta, etapa desberdinak bereiz ditzakegu:

  • 1. fasea: Gerraostea (1939-1959)

    Gerraoste luzea izan zen. Pobrezia izan zen ezaugarri nagusia. Erregimena sistema totalitario gisa finkatu zen. Etapa honetan, gainera, zapalkuntza handia egon zen. Fase honetan bi zati bereizten dira:

    • 1939-1942/45: Itxura faxista

    • 1945-1959: Nazioarteko isolamendua eta irekiera

      Bigarren Mundu Gerraren bilakaera ikusita, Alemaniatik aldendu eta beste harreman batzuk bilatu zituzten.

  • 2. fasea: Hazkunde ekonomikoa eta krisia (1959-1975)

    Hazkunde ekonomiko handia eta industrializazioa gertatu ziren. Horrek aldaketa soziala ahalbidetu zuen eta erregimenaren krisia ekarri zuen. Krisia

...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Faseak, izaera eta oinarri politikoak" »

XIX. mendeko liberalismoa Espainian: Isabel II.aren garaia

Historia3,07 KB

XIX. Mendeko Liberalismoa Espainian

XIX. mendea Europan iraultza liberalen mendea da. Liberalismoak Erregimen Zaharraren kontrako printzipio hauek defendatzen zituen:

  • Maila politikoan: Nazioaren subiranotasuna eta botereen banaketa.
  • Gizarte mailan: Gizakien berdintasun juridikoa.
  • Maila ekonomikoan: Merkatuaren eta negozioen askatasuna.

Espainia herri atzeratu bat zen: populazio gehiena analfabetoa edo nekazaria zen, eta industriaren garapena Katalunian eta Bizkaian bakarrik kokatu zen. Estatu eta gizarte liberalaren eraikuntza asko luzatu zen denboran. Gainera, liberalismoaren ezarkuntzan bi gerra zibil nagusi egon ziren.

Isabel II.aren Garaia (1833-1868)

Maria Kristinaren Erreginaordetza (1833-1840)

Fernando VII.a 1833an hil zenean, bere emazte Maria...

Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko liberalismoa Espainian: Isabel II.aren garaia" »

Nazionalismoa eta Euskal Nazionalismoaren Bilakaera Historikoa

Historia3,71 KB

Nazionalismoa: Kontzeptua eta Bilakaera

Nazionalismoa eta Erromantizismoa

Gaur egungo nazionalismoa XX. mendearen erdialdetik aurrera sortu zen, mugimendu iraultzaile liberalek izaera nazionalista izango zuten beste mugimendu berri batzuk sortu zituztenean. Hasteko, nazionalismoa eta erromantizismoa lotu ziren:

  • Nazionalismoak liberalismoarekin batera pertsonen autonomia eta askatasuna izateko eskubidea defendatzen du.
  • Erromantizismoak, berriz, askatasuna gizakiarengan azpimarratzen du.

Herria eta Nazioa

Ondoren, herria eta nazioa kontzeptuak garatu ziren. Hemen ezaugarri komunak ziren:

  • Hizkuntza
  • Kultura
  • Ohiturak
  • Arraza
  • Erlijioa
  • Eremu geografiko komunak

Nazionalismoaren Kontzeptu Modernoak

Nazionalismoaren kontzeptu modernoak politika mailan autogobernua...

Jarraitu irakurtzen "Nazionalismoa eta Euskal Nazionalismoaren Bilakaera Historikoa" »

Kolonialismoaren Formak eta Afrikaren Banaketa XIX. Mendean

Historia2,44 KB

Menderakuntza Kolonialaren Formak

Koloniak

Kolonietan, biztanleria indigena potentzia kolonialaren mende zegoen. Potentziek gobernu eta administrazio europarrak ezarri zituzten. Gobernadorea zen metropoliaren boterearen ordezkaria. Kolonietan, europar biztanleria ugari kokatu zen, eta euren jatorrizko herrialdeko hizkuntza, bizimodua eta erakundeak inposatu zituzten.

Protektoratuak

Lurralde kolonialak ziren, baina estatu subirano bat zuten, bere egitura politiko eta kulturala zuena. Potentzia kolonialak botere militarra zuen, kanpo-politika zuzentzen zuen eta ustiaketa ekonomikoa bere esku zegoen.

Kontzesioak

Potentzia kolonialak zuen ekonomiaren kontrola, baina funtzionarioak eta militarrak ez zituen bertara eramaten. Adibiderik nabarmenena Txina...

Jarraitu irakurtzen "Kolonialismoaren Formak eta Afrikaren Banaketa XIX. Mendean" »

II. Errepublika: Gobernuak eta Erreforma Nagusiak

Historia3,57 KB

Testu juridiko honen egilea II. Errepublikako gobernua da. Errepublika honen lehen fasean idatzi zen, ezkertiarrak agintean zeudenean. Gobernu hau 1931ko hauteskundeak irabazi zituzten alderdiek osatzen zuten: ezkerreko errepublikarrek eta sozialistek, nazionalisten laguntzarekin. Konstituzioa herriari zuzentzen zaio, baina zehazki herri langileari. Konstituzio hau oso aurrerakoia izan zen garairako, eta bost hilabete luze behar izan ziren idazteko.

II. Errepublikaren Aldarrikapena eta Behin-behineko Gobernua

II. Errepublikaren Aldarrikapena (1931)

  • 1931n, alderdi errepublikanoek udal hauteskundeak irabazi zituzten Espainiako hiri nagusietan.
  • Errepublika aldarrikatu zen, eta egoera honen aurrean Alfonso XIII.ak dimisioa eman zuen, monarkia amaituz.
...
Jarraitu irakurtzen "II. Errepublika: Gobernuak eta Erreforma Nagusiak" »