Euskal Herria Gerra Zibilean: 1936-1937ko gertaerak
Euskal Herria Gerra Zibilean: 1936-1937
Iparraldea isolatzetik Madrilgo setiora
Gipuzkoaren erorketa (1936ko abuztua-iraila)
Nafarroan eta Araban Molaren altxamenduak arrakasta izan zuen. Hauek Beorlegiren zuzendaritzapean Gipuzkoa erasotu zuten. Gipuzkoa Molaren esku geratu zen, baina Eibar eta Elgeta errepublikarren esku mantendu ziren.
Euskal Estatutuaren onarpena
1936ko urrian Indalecio Prieto eta J.A. Agirrek bultzatutako estatutua onartu zen. Zehaztasun gutxikoa eta laburra zen: txanpona, Ertzaintza eta funtzionarioen kontrola onartu ziren. Nafarroa ez zen aipatu, baina Euskal Auzitegi Gorena bai.
Lehen Eusko Jaurlaritzaren sorrera
1936ko urrian Euskal Estatutua onartu zen. Gipuzkoa eta Araba nazionalen esku zeuden, eta gipuzkoar asko Bizkaira erbesteratu ziren. J.A. Agirre lehendakari izendatu zen. Eusko Jaurlaritzan 11 kide zeuden: 4 EAJ, 3 PSOE, 2 errepublikar, 1 EAE eta 1 komunista. Euskaldunen Ejertzitoa osatu zen eta Bilbo defendatzeko Burdin Gerrikoa indartu zen.
Madril hartzeko bidean
Azaroaren 6an gobernua Valentziara mugitu zen, eta arte-lanak Parisera eraman zituzten. Italia eta Alemania Marokora abioiez iritsi ziren. Franco Generalisimo izendatu zuten. Nazionalak Madril hartzen saiatu ziren, baina porrot egin zuten. Bi bataila garrantzitsu gertatu ziren: Jarama eta Guadalajara. Nazionalek Mola eta Francoren bi eremuak elkartu nahi zituzten.
Iparraldearen erorketa eta Errepublikarren erasoak (1937ko martxoa-abendua)
Bizkaiaren defentsa eta erorketa
Eusko Jaurlaritzak Euskal Gudarostea eta Ertzaintza (ordena publikoa zaintzeko) sortu zituen. Abiazioa eta artilleria izan ziren protagonista: herritarren aurkako bonbardaketa ugari gertatu ziren. Apirilaren 26an Gernika bonbardatu zuten, euskaldunen sinbolo bat, bertan foruak onartzen baitziren. Bilboko Burdin Gerrikora iritsi ziren. Errepublikarrek industria suntsitzea agindu zuten, frankistak hurbil zeudelako, baina teknikariek ezetza eman zieten. Francok industriak ez apurtzea aprobetxatu zuen. Bizkaia eskuratzean, nazionalak Santander aldera joan ziren borrokara.
Santoñako Hitzarmena (1937ko abuztuak 22)
Ajuriagerrak Italiarekin eginikoa izan zen: errendizioaren truke, italiarrek euskaldunak erbesteratzeko ontziak jarriko lituzkete. Francok hitzarmena ez zuen onartu, eta ez zen bete. Gipuzkoan eta Bizkaian Kontzertu Ekonomikoak deuseztu zituzten 1937ko ekainean, baina Araban eta Nafarroan ez.
Gerraren ondorioak Euskal Herrian
Ondorioak latzak izan ziren: fusilatuak, kartzelaratuak eta epaituak. 16 euskal apaiz hil zituzten. Erbesteratu asko Kontzentrazio Eremuetara eraman zituzten. 1937an Gipuzkoan eta Bizkaian Kontzertu Ekonomikoak deuseztu zituzten (Araban eta Nafarroan ez), 1978ko Konstituzioarekin berreskuratu arte. Eusko Jaurlaritzak alde egin zuen, eta euskaltzaletasunaren ikur guztiak debekatu zituzten.
Errepublikarren kontraerasoak
Errepublikarren erasoak gertatu ziren: Brunetek Madril iparraldean, Belchitek Zaragozan, eta Teruel hiria ere hartu zuten.