Euskal Foruak: Historia, Krisia eta Amaiera

Historia2,76 KB

Foruak: Historia eta Garrantzia

Forua erabilera edo ohitura da, eta erkidegorako mesedegarria denean, lege-balioa du eta idatziz jasotzen da.

Foruen Ezaugarriak eta Bilakaera Historikoa

Antzinako Erregimenak bizimodu horri aldaketa handirik gabe eutsi zion, baina apurka-apurka, foruekin bizi ziren lurraldeak gutxituz joan ziren. Aragoiko Koroa osatzen zuten lurraldeetako foruak suntsitu zituen Oin Berriko Dekretuaren ostean, egungo EAEan eta Nafarroan bakarrik zeuden foruak indarrean. Hauek ziren araututako ohitura nagusiak:

  • Zerga-salbuespena eta soldadutzaren salbuespena (salbuespen-une batzuk kontuan hartuta).
  • Berezko zuzenbide zibila.
  • Zigor-zuzenbidea.
  • Kaparetasun unibertsala.

Foruen Krisia eta Antzinako Erregimenaren Amaiera

Foru auziak garrantzi handia lortu zuen. Foruen krisia gertatu zenean, egungo EAEan Antzinako Erregimena ezabatu zen. Burgesiak Espainiako gainerako lurraldeekin merkatu-batasuna aldarrikatzen zuen.

Foruak eta Karlistaldiak: Defentsa eta Gatazka

Foruetan landako handikiek gidatutako sistema politikoa ezarrita zegoen, eta erabakiak hartzean hiriko merkatariak alde batera uzten zituzten. Iraultza Liberalak foruak ezabatzea mehatxatzen zuen, uniformetasun juridikoa eta zentralizatua lortzeko. Modu horretan, euskal gizartea karlisten eskuetara erori zen. Karlistek foru-aldarrikapena programa absolutista eta teokratikoan gehitu zuten. Euskal burgesiak Espainia liberala eraikitzen parte hartu zuen arren, etekinak eman zitzaketen foruen alderdiak zaintzen ahalegindu zen.

Foruen Berrespena eta Lehen Karlistaldiaren Ondorioak

Lehen Gerra Karlista Bergarako Hitzarmenarekin amaitu zen.

1839ko urriaren 25eko lege berriak euskal foruak berretsi zituen, baina monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe. Modu horretan, Gobernuak bi printzipioak bateratu eta foruen beharrezko aldaketa egiteko askatasuna zuen.

Nafarroako Lege Itundua (1841)

Nafarroan 1841eko urriaren 16an Lege Itundua lortu zen, hau da, Nafarroan foru-araubidea amaitu egin zen. Horrela, Nafarroa probintzia arrunt bihurtu zen.

Euskal Probintzietako Foruen Murrizketa

Euskal probintzietan ez zen horrelako itunik lortu. Esparteroren gobernu liberal aurrerakoia nazioa bateratzen ahalegindu zen, praktikan foruak abolitzen zituen 1841eko urriaren 29ko dekretuaren bidez. Hala ere, euskal lurraldean zerga-salbuespenari eutsi zitzaion eta soldadutza ez zen aplikatu.

Foruen Behin Betiko Abolizioa (1876)

Euskal Herriko Bigarren Gerra Karlista (Espainia mailan 3.a) Alfontsotarrek irabazi zuten, eta haien garaipenari esker, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foruak behin betiko abolitu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML