Trantsizio Politikoa eta Gernikako Estatutua Euskadin

Historia2,68 KB

Trantsizioa Euskadin: Askatasun eta Autonomia Eskariak

1976an, greba kopuru handia egon zen eta Euskadin askatasun eta autonomia handiagoa eskatzen zen. Gasteizen manifestaldiak latzak izan ziren. Hauen ondorioz, Coordinación Democrática taldean bildu ziren. Erakunde horrek alderdi eta sindikatu guztien legeztapena eta amnistia aldarrikatzen zuen.

1977ko Hauteskundeak eta Egoera Politikoa

1977ko otsailean demokrazia politika zabaldu eta taldeak legeztatu ziren. Suarezek hauteskundeak irabazi eta gero, Euskadin eta Katalunian lan egingo zuen. Euskadiko egoera konplexua zen: muga geografikoen zehaztapenak, autogobernuaren eskumenak eta abertzaleek aldarrikatzen zuten sinbologia gai gatazkatsuak ziren. Nazionalistek ez zuten 1978ko Konstituzioa onartzen.

Euskal Kontseilu Nagusia eta 1978ko Konstituzioa

UCDko gobernuak 1978ko dekretuaren bidez sortu zuen Euskal Kontseilu Nagusia (EKN). Instituzio autonomiko horretan, Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan hautatutako senatariak sartuko ziren. Rubialen lehenengo ekintza kontseilua ordezkatuko zuten pertsonak aukeratzea izan zen. Azaroan, EKNak estatutu proiektua gertatzeko parlamentu-biltzarra antolatu zuen. 1978ko testuak esaten zuen bezala, Espainia zatiezina zen eta nazionalisten nahia autonomia zen.

1979ko Hauteskundeak eta Gernikako Estatutua

1979ko martxoaren 1ean, demokraziako bigarren hauteskunde orokorrak egin ziren. Suarezek gobernua mantendu zuen. Euskadin garailea EAJ izan zen eta HBk hiru diputatu eta senatari bat lortu zituen. Gobernua EAJrekin adostasunera iritsi nahi zuen, terrorismoaren aldeko gizarte-babesa eta indarkeria-egoera kentzeko.

Gernikako Estatutuaren Edukia eta Lorpenak

Hasiera batean, UCD eta gobernua estatutu honen aurka zeuden eta EAJk aldarrikapen jarrera zuen. Hala ere, pauso garrantzitsuak izan zituen euskal aldarrikapen historikoan. Euskal nazioaren errealitatea nazionalitate bihurtu zen. Estatutuak honako puntu garrantzitsuak jaso zituen:

  • Nafarroa euskal autonomiaren barruan sartzeko aukera.
  • Ordena publikoaren eta irakaskuntzaren gaineko eskumenak.
  • Ogasun autonomoa (Kontzertu Ekonomikoaren bidez araututa).

Estatutuaren onarpena lorpen handia izan zen; nazionalismo moderatua eta gobernuaren erreformismoa garaile izan ziren. Estatutuaren onarpenak euskal instituzio autonomikoen eraketa ekarri zuen:

  • Eusko Biltzarra (Agintea)
  • Eusko Jaurlaritza (Gobernua)
  • Lehendakaria (Presidentea)

Deskargatu

PDF Word HTML