Clara Campoamor eta Emakumeen Sufragioa II. Errepublikan
Testuaren Analisia: Clara Campoamor
Jatorriaren aldetik, lehen mailako iturri zuzena da. Formaren aldetik, testu zirkunstantziala da, eta edukiaren aldetik, politiko-soziala.
Jatorria eta Egilea: Clara Campoamor
Clara Campoamor Espainiako politikaria izan zen II. Errepublikan. Aipatzekoa da bost urtetan analfabeto izatetik Espainiako lehen emakumezko abokatu izatera heldu zela. Bere ideologia politikoa oinarri hauetan laburbiltzen da: errepublikanoa, laikoa, liberala, demokratikoa…
Hitzaldiaren Helburua eta Ideia Nagusia
Hitzaldi honen hartzaileak II. Errepublikako Gorte Konstituziogileetan ezarri ziren legegizonak izan ziren, eta Clararen helburua emakumezkoentzat sufragio unibertsala eskuratzea zen.
Testuan azaltzen den ideia nagusia emakumearen izaera politiko eta juridikoa da. Bere ustez, II. Errepublikan ezarriko diren legeen bidez, emakumearen duintasuna babestuko da. Historikoki, Eliza Katolikoaren eragin kontserbadoreengatik, besteak beste, emakumeek ez zuten inolako eskubiderik. Baina monarkia jausi eta gero, Errepublikak eztabaidatzen hasi zen Clara Campoamorrek eskatutako aurrerapena bete ala ez.
II. Errepublikako Testuinguru Historikoa
II. Errepublikako testuinguruaz hitz eginez: nazioartean, ekonomia- eta politika-krisiak sortu ziren; Primo de Riveraren diktaduraren ostean, errepublikanoen taldeak elkartu egin ziren; eta 1931ko udal-hauteskundeetan, agerian geratu zen Alfontso XIII.ak ez zuela babes handirik. Horregatik, eta errepublikazale eta sozialisten garaipenarekin, erregeak abdikatu egin zuen.
Behin-behineko Gobernuaren Eraketa
Erregearen ordez, II. Errepublikako behin-behineko gobernua osatu zen. Gobernu honen helburuak, alde batetik, ordena publikoa ezartzea zen, “Guardia de Asalto” poliziaren bidez; bestetik, erlijioaren eta autonomien auzia, eta nekazaritzaren, hezkuntzaren eta militarren erreformak egitea.
Eragin Ekonomikoa eta Konstituzio Berria
Esandakoaren aurrean, eragile ekonomikoak –lur-jabeak, industrialariak eta finantzariak– asko beldurtu ziren. Beraz, Madrilgo Burtsak behea jo zuen, banku pribatuko maileguak eta kredituak murriztu egin ziren, eta ia mila milioi pezeta bankuetatik atera eta atzerrira eraman zituzten; hau da, estatua deskapitalizatuta geratu zen.
Gobernu honek, bestalde, Gorte Konstituziogileak eratu zituen Konstituzio berria idazteko. Gorte Konstituziogileek parlamentu batzorde bat sortu zuten; horien artean Clara Campoamor zegoen; eta haien helburua Konstituzioa prestatzea zen.
Konstituzioaren Ekarpenak eta Ondorioak
Eztabaida askoren ostean, gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako sufragio unibertsala finkatu zen. Horrez gain, Konstituzio honek honakoa ezarri zuen:
- Eskubide eta askatasun asko aitortuko dira.
- Estatuaren buruzagitza Presidentearen esku utzi zen.
- Estatuaren deszentralizazioa sortu zen.
- Jabetza pribatua ekonomia nazionalaren interesen menpe geratu zen.
Baina Frankoren gobernuak aurrerapauso hauek bertan behera utzi zituen, eta 60ko eta 70eko hamarkadetan demokrazia berrezarri zen arte ez ziren berreskuratu.