Euskal Probintzietako Foruen Abolizioaren Azterketa

Historia2,32 KB

Testua Identifikatzea

Aztertuko dugun testua 1876ko uztailaren 21eko legea da, Alfontso XII.ak, berak, idatzitakoa, Antonio Cánovas del Castillo, Ministroen Kontseiluaren presidentea, sinatu zuen arren. Testua garai jakin batekoa izanez, lehen mailako iturria da. Testu politiko-juridikoa da. Agertzen diren artikuluek, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan, foruen abolizioaren ondorioak adierazten dituzte. 1876ko uztailaren 25ean "La Gaceta de Madrid" delakoan argitaratu zen, beraz, testu publikoa da.

1874ko urtarrilaren 2ko gauean, Pavía eta Serrano jeneralek estatu kolpe bat eman zuten Lehen Errepublikarekin bukatu zuena. Karlistek egoera hau aprobetxatu zuten eta Hirugarren Gerra Karlista hasi zen. Katalunian, Nafarroan eta Euskadin garatu zen, baina ez zituzten hiri garrantzitsuak menderatzea lortu. 1876an Karlos VII.ak muga zeharkatu zuen ez itzultzeko. Karlistek gerra galdu ondoren, Cánovas del Castillok foruak deuseztatu zituen.

1876ko uztailaren 21ean Alfontso XII.ak Euskal probintzietako erregimen foralarekin bukatzen zuen legea onetsi zuen. Horrela, Euskadiko ezaugarriak ziren fiskal eta soldadutzarako salbuespenekin amaitzen zen.

Barne Azterketa

Testu honen gaia Euskal probintzietako foruen abolizioak ekarri zituen ondorioak azaltzea da. Ideiak nagusiak dira:

  • Euskal probintzietan, beste lurraldeetan bezala, soldadutza joatera behartuta zeuden. Foruetan adierazten zen Euskal probintzietako soldadutzarako salbuespena, Marinakoa izan ezik. Artikulu honekin (Art.1), pribilegio hau ezabatzen zen. Betebehar honek 2. artikuluan indartzen da eta argi uzten du deialdi edo kintetarako deia egitean zegokien gizon-kupoarekin erantzun behar zuten. Dirudunek ordaintzen zuten kupoa ekiditzeko edo ordezkariak bilatzen zuten diruaren truke.
  • Testuak ere azaltzen du Euskal probintziak behartuta zeudela zergak ordaintzera zegokien neurriaren arabera, Estatuen gastuetarako. Honekin bukatzen da “salbuespen fiskala” edo “autonomia fiskala” foruetan agertzen zena. Hala ere, beranduago, Cánovas del Castillok salbuespen hau mantendu zuen “Kontzertu Ekonomiko” izenekin. Honekin nahi zuena zen liberal batzuk, foruen aldekoak zeudenak, poztea. Sistema honen oinarria izango da “kupoa”.

Deskargatu

PDF Word HTML