Frankismoa: Faseak, izaera eta oinarri politikoak
Faseak
Francok boterea mantendu zuen hil arte, baina erregimenaren ezaugarriak aldatu ziren. Hori dela eta, etapa desberdinak bereiz ditzakegu:
1. fasea: Gerraostea (1939-1959)
Gerraoste luzea izan zen. Pobrezia izan zen ezaugarri nagusia. Erregimena sistema totalitario gisa finkatu zen. Etapa honetan, gainera, zapalkuntza handia egon zen. Fase honetan bi zati bereizten dira:
1939-1942/45: Itxura faxista
1945-1959: Nazioarteko isolamendua eta irekiera
Bigarren Mundu Gerraren bilakaera ikusita, Alemaniatik aldendu eta beste harreman batzuk bilatu zituzten.
2. fasea: Hazkunde ekonomikoa eta krisia (1959-1975)
Hazkunde ekonomiko handia eta industrializazioa gertatu ziren. Horrek aldaketa soziala ahalbidetu zuen eta erregimenaren krisia ekarri zuen. Krisia 1968tik aurrera areagotu zen, eta bereziki larria izan zen 1973tik aurrera.
Diktaduraren izaera
- Oso zaila da frankismoaren definizio zehatza ematea.
- Diktadura pertsonala izan zen, ez alderdi politiko batena edo erakunde batena (adibidez, armada).
- Diktadura pertsonala izan zen, baina Francok ez zuen ideologia politiko zehatzik; printzipio orokorrak zituen, hala nola: nazionalismoa, katolizismoa, tradizionalismoa eta autoritarismoa.
- Askotan esaten da frankismoa diktadura faxista izan zela, baina ez da guztiz zehatza.
- Faxismoa Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren sortu zen, kapitalismoa zein sozialismoa gainditzeko ideologia modernoa izanik. Estatu sendo eta totalitarioa proposatzen zuen, eta norbanakoen interesak baztertu behar zirela defendatzen zuen.
- Faxismoa antiliberala eta laikoa zen.
- Frankismoa, berriz, osagai desberdinen multzoa izan zen.
- Franco militarra izan zen, batez ere, eta hierarkian, autoritatean eta diziplinan sinesten zuen. Heziketa eta kultura eskasa zituen; horregatik, ez zuen pentsaera politiko propioa, baina horrela, denek onartu zuten, eta talde politikoen arteko arbitraje lana egin zuen.
- Zuhurra eta hotza zen; beraz, ondo moldatzen zen eta besteak kontrolatzen zituen akatsik egin gabe. Beraz, frankismoa da izen egokiena.
Oinarri politikoak
Esan dugunez, beste ideologien arteko amalgama izan zen frankismoa:
- Francoren ideologia: militarismoa-autoritarismoa, katolizismoa-kontserbadurismoa eta nazionalismoa-tradizionalismoa.
- Faxismoa: alderdi politiko bakarra, Estatuaren antolakuntza, buruzagia, sinboloak.
- Katolizismoa: Oso garrantzitsua zen.
1937. urtean, Falange eta Tradizionalistak batu zituen, Falange Española Tradicionalista de las JONS izenarekin. Beranduago, "Movimiento" izena eman zion.
Baina ezin zituen ideologia guztiak ezabatu; talde horiei "familiak" deitzen diegu: falangistak, karlistak, monarkikoak, katolikoak, frankistak.
Talde horien guztien gainetik bi erakunde garrantzitsuk eman zioten laguntza:
- Armada: Guztiz Francoren esku zegoen.
- Eliza: Bigarren Vatikanoko Kontziliora arte, bereziki.