XIX. mendeko liberalismoa Espainian: Isabel II.aren garaia
XIX. Mendeko Liberalismoa Espainian
XIX. mendea Europan iraultza liberalen mendea da. Liberalismoak Erregimen Zaharraren kontrako printzipio hauek defendatzen zituen:
- Maila politikoan: Nazioaren subiranotasuna eta botereen banaketa.
- Gizarte mailan: Gizakien berdintasun juridikoa.
- Maila ekonomikoan: Merkatuaren eta negozioen askatasuna.
Espainia herri atzeratu bat zen: populazio gehiena analfabetoa edo nekazaria zen, eta industriaren garapena Katalunian eta Bizkaian bakarrik kokatu zen. Estatu eta gizarte liberalaren eraikuntza asko luzatu zen denboran. Gainera, liberalismoaren ezarkuntzan bi gerra zibil nagusi egon ziren.
Isabel II.aren Garaia (1833-1868)
Maria Kristinaren Erreginaordetza (1833-1840)
Fernando VII.a 1833an hil zenean, bere emazte Maria Kristinak bereganatu zuen erreginaordetza, Isabelek 3 urte besterik ez zituelako. Absolutistek Karlos Maria Isidro nahi zuten errege izan, baina Maria Kristinak, bere alabaren eskubideak defendatzeko, liberalen laguntza bilatu zuen. Horrela sortu zen Lehen Gerra Karlista.
Borroka sei urte iraun zuen, 1839ra arte, Espartero eta Maroto jeneralek bakea sinatu zutenean (Vergarako Besarkada).
Garai honetan gertatu ziren aldaketak garrantzitsuak izan ziren liberalizazio prozesuan:
- Jaunek jaun-eskubideak galdu zituzten, baina lurraren jabe bihurtu ziren, eta nekazariak jornalari.
- Nobleek libre egon ziren lurrak saltzeko edo alokatzeko.
- Elizaren lurrak desamortizatu zituzten (Mendizabalen desamortizazioa).
Esparteroren Erreginaordetza (1840-1843)
Espartero liberal aurrerakoia zen, eta gerra karlistan prestigio eta ospe handia lortu zuen. Hiru urte egon zen erreginaordetzan, erbesteratu arte. 13 urterekin, Isabel II.a erregina bihurtu zen.
Isabel II.aren Erreginaldia
Erreginaldia ezaugarri hauek markatu zuten:
Ezegonkortasun Politikoa
Ezegonkortasun politiko handia zegoen, pronuntziamendu militarrengatik eta erreginaren beraren lehentasunengatik. Konstituzioetan oinarritutako bizitza politikoaren normalizazioa bilatu zen, eta hainbat Konstituzio egon ziren Isabel II.aren garaian.
Alderdi Politikoak eta Militarismoa
- Alderdien jokaeraren normalizazioa: Liberalak bi alderditan banatuta zeuden: moderatuak eta progresistak. 50eko hamarkadan Unión Liberal (O'Donnell) sortu zen.
- Militarismoa: Armadak protagonismo handia zuen bizitza politikoan.
Estatuaren Zentralizazioa
- Elizaren boterearen iraupena: 1851n Konkordatua sinatu zuten Vatikanoak eta Espainiako Estatuak.
- Zentralizazioa eta bateratze administratiboa: Espainia probintzietan banatu zen (1835), eta 43 probintzietan gobernadore zibil bat jarri zen buru.
Modernizazio Ekonomikoa
Modernizazio ekonomikoaren hasiera izan zen. Garai hartan hasi zen Kataluniako industrializazioa eta trenbide sarea eraiki zen.