II. Errepublika: Gobernuak eta Erreforma Nagusiak

Historia3,57 KB

Testu juridiko honen egilea II. Errepublikako gobernua da. Errepublika honen lehen fasean idatzi zen, ezkertiarrak agintean zeudenean. Gobernu hau 1931ko hauteskundeak irabazi zituzten alderdiek osatzen zuten: ezkerreko errepublikarrek eta sozialistek, nazionalisten laguntzarekin. Konstituzioa herriari zuzentzen zaio, baina zehazki herri langileari. Konstituzio hau oso aurrerakoia izan zen garairako, eta bost hilabete luze behar izan ziren idazteko.

II. Errepublikaren Aldarrikapena eta Behin-behineko Gobernua

II. Errepublikaren Aldarrikapena (1931)

  • 1931n, alderdi errepublikanoek udal hauteskundeak irabazi zituzten Espainiako hiri nagusietan.
  • Errepublika aldarrikatu zen, eta egoera honen aurrean Alfonso XIII.ak dimisioa eman zuen, monarkia amaituz.
  • Herriak errepublikanoen alde bozkatu zuen, itxaropena ikusten baitzuen.

Behin-behineko Gobernua eta Lehen Neurriak

Apirilean gobernua osatu zen. Ezkertiarra izanda ere, eskuin errepublikanoek ere parte hartu zuten. Konstituzio berria onartu baino lehen, hainbat neurri hartu ziren:

  • Erreforma Militarra: Armadaren gehiengoa eskatu eta aginpide zibilaren menpe jarri zen.
  • Nekazaritza Erreforma: Espainia herrialde nekazaria zen, egoera ekonomiko kaxkarrean. Arazoa lurraren jabetza zen: jauntxoek egoera mantendu nahi zuten. Nekazariak anarkismora hurbiltzen ziren, eta jauntxoak eskuineko joeretara. Errepublikak lurjabeak lurrak ereitera eta langileei gutxieneko soldata ordaintzera behartu zituen.
  • Autonomien Auzia: Kataluniako eta Euskal Herriko nazionalistek errepublikarekin bat egin zuten autonomia eskatzearen truke. Kataluniako ezker errepublikanoak hilabete horretan bertan eskatu zuen autonomia, eta konstituzioa baino lehenago onartu zen. Euskal Herrian, ordea, ez zen horrela izan, Elizarekin zerikusia zuten aferengatik, eta autonomia atzeratu egin zen.

1931ko Konstituzioak joera ezkertiarra zuen, eta Espainiaren egoera kontuan hartuta harrigarria zen, Europako konstituzio aurrerakoiena zelako. Kontrastea handia zen herrialdearen egoeraren eta konstituzioaren artean. Ezaugarri nagusiak hauek ziren: laikoa, autonomiak sortzeko aukera, gizonezko eta emakumezkoen sufragio unibertsala, eta beranduago abortua onartzeko aukera.

Biurteko Erreformista (1931-1933)

Manuel Azaña izan zen gobernu burua, ezkerreko indar errepublikanoak, sozialistak eta nazionalistak bilduz. Erreforma egitasmoa bi urte horietan mantendu zen, behin-behineko gobernuak jarritako ardatzei jarraituz.

Erreformen Helburuak

Asmoa Errestaurazioko arazoak konpontzea zen (politikoak, ekonomikoak eta sozialak), eta baita ere hezkuntza zabaldu eta laikotasuna bultzatzea. Eskuina kontra zegoen, eta herria, oro har, indiferente.

Erreforma Nagusiak

Nekazaritza Erreforma
Lurrak estatuarenak izatea eta nekazarien artean banatzea proposatu zen. Jauntxoak ez zeuden ados, eta liskarrak sortu ziren.
Erreforma Militarra
Gobernuak botere militarra botere zibilaren azpitik jarri zuen, jeneral kopurua jaitsi eta botere gosea murriztu nahian. Armadaren zati batek estatu-kolpea eman zuen, Sanjurjo jeneralaren izenean. Kolpe hori nekazaritza erreformaren aurka eta Espainiaren batasunaren defentsan egin zen.
Hezkuntza Erreforma
Lehen hezkuntza derrigorrezkoa, doakoa eta mistoa ezarri zen. Hau herrialdea modernizatzeko lehen pausoa izan zen, eta dirutza handia inbertitu zen arlo honetan.

Deskargatu

PDF Word HTML