Nazionalismoa eta Euskal Nazionalismoaren Bilakaera Historikoa

Historia3,71 KB

Nazionalismoa: Kontzeptua eta Bilakaera

Nazionalismoa eta Erromantizismoa

Gaur egungo nazionalismoa XX. mendearen erdialdetik aurrera sortu zen, mugimendu iraultzaile liberalek izaera nazionalista izango zuten beste mugimendu berri batzuk sortu zituztenean. Hasteko, nazionalismoa eta erromantizismoa lotu ziren:

  • Nazionalismoak liberalismoarekin batera pertsonen autonomia eta askatasuna izateko eskubidea defendatzen du.
  • Erromantizismoak, berriz, askatasuna gizakiarengan azpimarratzen du.

Herria eta Nazioa

Ondoren, herria eta nazioa kontzeptuak garatu ziren. Hemen ezaugarri komunak ziren:

  • Hizkuntza
  • Kultura
  • Ohiturak
  • Arraza
  • Erlijioa
  • Eremu geografiko komunak

Nazionalismoaren Kontzeptu Modernoak

Nazionalismoaren kontzeptu modernoak politika mailan autogobernua eta independentzia lortzeko eskubidearen bitartez bideratzen zen ideia ziren. Ideia horien arabera, arraza eta kultura behe mailakoak zirenak menderatzeko beharra zegoen.

Ezaugarri Orokorrak eta Espainiako Kasua

Nazionalismoaren ezaugarri orokorrak ziren. Espainian fenomeno nazionalistak beranduago sortu ziren, herri guztiak batzen zituen erregimen politiko eta ekonomiko liberalaren ezarpenaren ondorioz. Lehen etapan kulturala izan zen, eta bigarrenean eduki politikokoa.

Euskal Nazionalismoa: Jatorria eta Garapena

Nazionalismoaren Aurreko Egoera Euskal Herrian

Euskal Nazionalismoa Bizkaira mugatu zen hasieran, eta gero gainerako probintzietara hedatu zen. Nazionalismoaren aurreko egoera Euskal Herrian honako hauek ziren:

Larramendismoa

  • Ezaugarri nagusiak: Gipuzkoako foruen defentsa, foruak Gipuzkoako lege berezi gisa definitzea eta foruak aldarrikatzea.
  • Ideologia foruak galtzearen beldurraren ondorioz sortu zen.

Karlismoa

  • Espainiako beste inguruetan ere izan zuen eragina.
  • Koroa eskuratu nahi zuten.

Foruzaletasuna

  • Foruak plan teoriko eta intelektualaren defentsan oinarritu zen.
  • Foruen kontra egindako erasoen ondorioz sortu zen.
  • Foruzaleen printzipioek foruak eusteko beharra zuten.

Sabino Arana eta Euskal Nazionalismoa

Ondoren, Euskal Herriko nazionalismoa Sabino Aranan gertatu zen. Sabino Aranaren ideologia ikuspuntu erlijiosotik aztertu zen; bere ideologia integrismoan eta karlismoan oinarrituta zegoen. Honen ezaugarriak ziren:

  • Bizkaia eta ondoren Euskadi.
  • Foruak edo Lege Zaharra euskal lege nazionalak zirela.
  • Kapitalismoaren kondena nahi zuela.
  • Bere proiektu politikoa laburtzeko lelo bat proposatu zuen: "Jaungoikoa eta Lege Zaharra".

Sabino Aranaren proiektu politikoan, bere programa ideologikoa ezartzeko alderdi bat fundatzea beharrezkoa zela uste zuen, eta horretarako zenbait faktore batu zituen:

  • Faktore ideologikoak: Aranak aldizkarietan Bizkaya por su Independencia tituluarekin hainbat artikulu argitaratu nahi zituen, independentzia eskatuz.
  • Faktore politikoak: Euskaldun Batzokia deitutako elkarte politikoa sortu zen.

Post-Aranismoa

Azkenik, Sabino Arana hiltzean, post-aranismoa gertatu zen. Hemen nazionalismoak barne egituraketa izan zuen, eta honetan biltzeko tokiak, sindikatu bat eta egunkari bat argitaratu ziren. Gipuzkoan ere ezarri zen, eta EAJ alderdiak Sabinoren ideiak batzen zituen.

Primo de Riveraren Diktadura

Ondoren, Primo de Riveraren diktadurarekin, nazionalistek jazarpen gogorrak jasan zituzten.

Deskargatu

PDF Word HTML