Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Aro Garaikideko Definizioak eta Iraultza Nagusiak

Historia4,92 KB

Definizio Garrantzitsuak

Errepublika: Antolaketa era politikoa, Estatuaren buruzagitza aldi jakin baterako aukeratutako pertsona baten esku egotean datzana. Herriaren subiranotasunean oinarrituriko ordezkaritza sistemekin lotu ohi da.

Sufragio zentsitarioa: Hauteskunde sistema, zerga kantitate jakin bat ordaintzen zuten gizonezkoei soilik ematen zitzaien botoa emateko eskubidea.

Plebiskitua: Botoa emateko eskubidea duten herritarrei egiten zaien kontsulta, garrantzi handiko erabakiak hartzea edo baztertzea helburu duena. Erreferendum hitzaren baliokidea da.

Nazio-estatua: Batasun politiko-administratiboa, lurralde jakin batean kokatutako nazio batek osatua, hau da, zenbait elementu komun (adibidez, hizkuntza) dituen komunitate batek osatua.

Altxaldiak:

...
Jarraitu irakurtzen "Aro Garaikideko Definizioak eta Iraultza Nagusiak" »

1876ko Foruen Deuseztapen Legea: Analisia eta Ondorioak

Historia2,23 KB

1876ko uztailaren 21eko Legea: Foruen Deuseztapena

Sailkapena eta Testuingurua

Aurrean dugun testua lehen mailako testu politiko-juridikoa da. Egilea kolektiboa da: Gorteek egin eta Alfontso XII.ak eta Cánovas del Castillok berretsi baitzuten. Publikoa da, Madrilgo Gazetan argitaratua.

Helburu Nagusia

Testuaren helburu nagusia Alfontso XII.ak eta Ministro Kontseiluko presidente Cánovas del Castillok, Gorteek proposatutako eta beraiek berretsitako foruen deuseztapenaren berri ematea da Euskal Herriko biztanleei.

Testua Alfontso XII.aren erregetzaren bigarren urtean kokatzen da. Urte hartan bertan, Euskal Herriko azken Karlistada liberalen garaipenarekin amaitu zen.

Legearen Analisi Zehatza

Testua sarrera bat eta legearen lau artikuluz osaturik dago....

Jarraitu irakurtzen "1876ko Foruen Deuseztapen Legea: Analisia eta Ondorioak" »

1839ko Urriaren Legea: Foruak eta Konstituzioa

Historia2,6 KB

1839ko Urriaren Legea

Testu mota: Jatorri aldetik: lehen mailakoa edo historikoa. Forma aldetik: testu legegilea. Edukiaren aldetik: testu politikoa.

Egilea: 1839ko Gorteak eta Maria Kristina erregina gobernatzaileak berretsita; kolektiboa da.

Hartzailea: Hartzaile publikoa dauka, nazioari zuzenduta.

Data eta lekua: Madrilen, 1839ko urriaren 25ean.

Asmoa: Lehenengo Gerra Karlista bukatu ondoren, foruak berresten ditu Euskal Probintzietan.

Testuaren Analisia

Espainiako Gorteek foruak berresten dituzte Euskal Probintzietan, eta Maria Kristina erreginaordeak berresten du. Bi artikuluren bidez ideia hori adierazten da:

  1. Lehenengo artikuluak foruak berresten ditu, baina batasun konstituzionala ziurtatuz.
  2. Bigarren artikuluak gorteei ahalmena ematen die aldaketak
...
Jarraitu irakurtzen "1839ko Urriaren Legea: Foruak eta Konstituzioa" »

Zentsuko sufragioa

Historia2,72 KB

ZERGATIAK

1. Finantzia krisi sakona: gorteko gastuak eta gerrateen zorrak / neckerrek erreforma fiskalak saiatzen da egiten, pribilegiatuek ez.

2. 1787tik: biziraupen (langabezia) krisia larria; ogia eta garia garestitu. /dena nabaritzen da: kexa koadernoan.
ESTAMENTU OROKORRA 1789
ilustrazioaren ideia politikoak. Entzun estatu orokorretan / 3 estatuzko ordezkariek: botoa: burukoitza


ASANBLEA NAZIONALA1789ekainetik
konstituzioan egiteko zina(pilota jokuan) / 3.Estatua+kleroa eta nobleziako gutxiengoa. Paris tropek inguratu zuten+erregearen jarrera+necker kendu   bastilla hartu eta absolutismoaren sinboloa sortu zen. / herri mugimenduak:landa:eremua:jauntxoek kontrako mugimendua 
Asambleak:dekretua amaitzeko sistema feudala abolitzeko
       
...
Jarraitu irakurtzen "Zentsuko sufragioa" »

Espainiako Historia Garaikidea: Testuinguru Historikoa

Historia3,01 KB

Testuinguru Historikoa: Testua Bere Prozesuan Ezarri

Industria eta Ekonomiaren Bilakaera

  • Ekonomiaren bilakaera orokorra.
  • Industria Europan.
  • Industria Espainian eta Euskal Lurraldeetan.
  • Industria Bizkaian

    • Noiz hasi zen.
    • Lehen saiakera garrantzitsuak.
    • Kapitalaren jatorria (burdina, Bessemerren asmakizuna...).
    • Inbertsioak.
    • Ekoizpenaren hazkundea eta lehiakortasun eza.
  • Protekzionismoa

    • Testuari erreferentzia egin.
    • Alde onak eta txarrak.

Errestaurazioa eta Krisiak

  • Errestaurazioa: Noiz, zergatik eta Cánovas del Castilloren sistemaren oinarriak.
  • 98ko Krisia

    • Maria Kristinaren erregeordetzan.
    • Zergatiak.
    • Pesimismo giroa eta 98ko Belaunaldia.
  • Erregenerazionismoa

    • Testuari erreferentzia egin.
    • Azalpenak.
  • Errestaurazioko Sistema Politikoaren Krisia

    • Alfontso XIII.aren erregealdian.
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Historia Garaikidea: Testuinguru Historikoa" »

II. Errepublika eta Autonomia Estatutua Euskal Herrian

Historia2,23 KB

Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian

1. Euskal Herria 1931n

Euskal Herria, oro har, ez zen Errepublikarekin identifikatzen. Bestalde, Eliza oso indartsua zen eta erlijioaren praktika oso zabalduta zegoen. Euskal Herriko alderdi indartsuenak karlistak eta abertzaleak ziren. Euzko Alderdi Jeltzalea aurreko urtean, 1930ean, bateratu zen Bergarako Biltzarrean. 1931n, haren antolaketa oso ona zen (batzokiak, erakundeak...) eta 1931ko apirileko hauteskundeetan oso emaitza onak lortu zituen. Karlisten antolaketa ere nahiko ona zen, eta sarritan Elizaren laguntzaz egituratzen ziren.

2. Lizarrako Estatutua

Errepublikaren aldarrikapena udal-hauteskundeetatik etorri zenez, euskaldun askok autonomia udal-erakundeetatik bideratzea pentsatu zuten. Herriaren...

Jarraitu irakurtzen "II. Errepublika eta Autonomia Estatutua Euskal Herrian" »

Fernando VII.a eta Absolutismoaren Berrezarpena (1814)

Historia3,41 KB

Testuaren Ulermena: Kontzeptu Garrantzitsuak

Gorteak
Aro Modernoko erakunde politikoa da. Gorte hauek ez ziren oinarritzen Nazioaren Subiranotasunean, baizik eta gizarte estamentalean.
Konstituzioa
Estatu baten lege nagusia da. Bertan gobernu forma (monarkia edo errepublika) eta lurralde antolaketa (estatu zentralista, autonomikoa edo federala), elizarekiko harremana eta beste kontu batzuk zehazten dira. Era berean, eskubide adierazpen bat jasotzen da bertan.

Aurrekariak: Independentzia Gerra eta Valençayko Ituna

Aurrekariei dagokienez, Espainian Independentzia Gerra (1808-1813) Valençayko Itunarekin amaitu zen 1813ko abenduan. Itun horren bidez, Napoleonek Fernando VII.ari tronua berreskuratu zion, eta erregea Espainiara itzuli zen.

Fernando VII.

...
Jarraitu irakurtzen "Fernando VII.a eta Absolutismoaren Berrezarpena (1814)" »

Japoniaren Inperialismoa eta Bigarren Mundu Gerrako Faseak

Historia2,52 KB

Japoniaren Inperialismoa

Japoniaren inperialismoa: Japonia indar militarrean oinarrituz bihurtu zen Ekialde Urruneko potentzia inperialista, eta politika espantsionista egin zuen Asian. Krisi ekonomikoaren ondorioei erantzutearren, Japoniak bizi-espazio propioa izatea erabaki zuen. Xede horrekin arma-industria indartsua sortu zuen. 1931n, Japoniak Mantxuria indarrez hartzea erabaki zuen eta enperadorearen esku geratu zen boterea. Aldi berean, Alemania nazira hurbildu zen eta antikomintern ituna sinatu zuten (1936). Japoniarrek eraso egin zioten Pearl Harborreko base estatubatuarrari, horren ondorioz Japonia eta Estatu Batuak gerran sartu ziren.


Gerraren Faseak

Gerraren faseak: 1939ko irailaren 3an, Britainia Handiak eta Commonwealth-eko herri...

Jarraitu irakurtzen "Japoniaren Inperialismoa eta Bigarren Mundu Gerrako Faseak" »

Bigarren Errepublika: Gertaerak eta Bilakaera

Historia5,93 KB

Udal Hauteskundeak eta Behin-behineko Gobernua

1931. urtean, udal-hauteskundeetara deitu zen. Errepublikanoek irabazi zuten ia probintzia guztietako hiriburuetan. Guztira monarkikoek irabazi bazuten ere, hiri handietan irabazlea erabateko garaipentzat hartu zuten errepublikanoek, hirietan jauntxoen eragina ez baitzen hain nabarmena. Monarkikoek ere onartu zuten ikuspegi hori. Emaitzen berri izan zuenean, Alfontso XIII.a erbestera joan zen, eta behin-behineko gobernua eratu zen. Gobernu horrek Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen 1931ko apirilaren 14an, modu baketsuan.

Estatu Berria Eraikitzeko Erreformak

Testu konstituzionala onartuta, Kongresuak Alcalá Zamora Errepublikako presidente eta Manuel Azaña gobernuburu aukeratu zituen. Konstituzioa...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Errepublika: Gertaerak eta Bilakaera" »

Frankismoaren amaiera eta trantsizioaren ataria

Historia2,75 KB

Frankismoaren krisia eta Carrero Blancoren heriotza

1970eko hamarkadaren hasieratik Franco hil arte (1975), gizarte-gatazkak areagotu ziren eta oposizio demokratikoa gero eta handiagoa izan zen, baita erregimenaren barne-tentsioak ere. Gainera, ekonomia-krisi larria zetorren.

1973ko ekainean, Carrero Blanco almirantea gobernuko presidente izendatu zuten; frankismoak Francoren heriotzaren ondoren jarraituko zuela ziurtatzeko pertsona gakoa bihurtu zen. Hala ere, ETAk Carrero Blanco erail zuen Madrilen, atentatu batean.

Erregimenaren barne-haustura

Une horretatik aurrera, erregimeneko bi sektoreen arteko haustura areagotu egin zen:

  • Bunkerrak: Erregimenarekin jarraitu nahi zutenak.
  • Irekitasunaren aldekoak: Sistema apurka-apurka aldatu behar zela defendatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren amaiera eta trantsizioaren ataria" »