Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Frankismoaren Legeak eta Errepresioa

Historia2,7 KB

EPL 1: Erantzukizun Politikoen Legea

EPL 1 lehen mailako testu historikoa da. Egilea Franco da eta hartzailea kolektiboa, Espainiako herritarrei zuzenduta. Gaia politikoa da eta, formari dagokionez, juridikoa eta publikoa. Gerra Zibilaren amaieran kokatzen da testua. Haren helburua Errepublikaren defendatzaileen aurkako neurri errepresiboak hartzea eta errepresioa justifikatzea da.

Testuaren egitura

Testua bi paragrafotan eta hiru artikulutan banatuta dago:

  • Legearen zergatia: "Matxinada gorria" bultzatu zituztenak zigortzea.
  • Betearazpena: Legea betearazteko arduradunak zehazten dira.
  • Erantzukizunak: Erantzule politikoak nortzuk izango diren azaltzen da.
  • Debekuak: Legez kanpo geratuko dira Fronte Popularra osatu zuten alderdi edo talde politiko eta
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Legeak eta Errepresioa" »

Independentzia Gerra eta Antzinako Erregimenaren Krisia (1808-1814)

Historia2,65 KB

Antzinako Erregimena eta Krisialdia (1808-1814)

Antzinako Erregimenaren Egonkortasuna eta Krisia

Espainian, Antzinako Erregimena zegoen finkatuta. Agintari espainiarrak Frantziar Iraultza beraien lurretan zabaltzearen beldur zirenez, Floridablancako kondeak bakartze-politika ezarri zuen. Espero zen emaitza lortu ez zutenez, Karlos IV.ak Arandako kondea izendatu zuen gobernuburu 1792an. Ondoren, Godoy iritsi zen gobernura.

Espainia eta Frantziaren arteko harremanak guztiz okertu zirenez, Konbentzio Gerra piztu zen. Espainiako armada egoera txarrean zegoen, eta 1795ean, Basileako Bakea sinatzera behartuta aurkitu ziren. Napoleonek egoera aprobetxatu eta 1805ean Fontainebleauko Ituna sinatu zuen Espainiarekin. Napoleonek ez zuen bere hitza bete,...

Jarraitu irakurtzen "Independentzia Gerra eta Antzinako Erregimenaren Krisia (1808-1814)" »

Frankismoaren sorrera eta bilakaera (1939-1959)

Historia7,18 KB

Sarrera: Gerra Zibila irabazi zuenetik Franco hil zen arte iraun zuen diktadura izan zen.

1. Erregimen aldaketa

  • 1936ko Estatu Kolpea, Gerra Zibilaren bidez gauzatua.
  • Errepublikaren aurkako konspirazioa, Fronte Popularrak irabazi zuenean hasi zen.
  • Jeneral batzuk, monarkikoak, karlistak eta falangistak Errepublikaren aurka altxatu ziren.
  • 1936ko uztailean (Burgos): "Batzorde Teknikoa" gobernua eratu zen (Franco gobernuburu).

2. Erregimen berria eta bere oinarriak

FRANKISMOA: Francok ezarritako erregimen politikoa (diktadura), Mussoliniren faxismoa eredu hartuta. Frankismoaren oinarriak lehen urteetan finkatu ziren:

Oinarri ideologikoak

  • Nazional Katolizismoa: Espainiarra = Katolikoa.
  • Nazionalismo espainiarra: Nazio bakarra eta zatiezina (autonomia eskubiderik
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren sorrera eta bilakaera (1939-1959)" »

1898ko krisia: Kuba, Filipinak eta erregenerazio ideiak

Historia3,82 KB

1868–1878: Kubako gerra eta Zanjóneko bakea

5. 1868–1878ra Kuban gerra izan zen. 1878an Zanjóneko bakea sinatu zen. Partaideak: kubatar matxinatuak eta Martínez Campos jenerala.

1892–1898: Matxinadak, alderdiak eta egitasmoak

1892an José Martík Kubako alderdi iraultzailea sortu zuen (Alderdi Independentista). Filipinetan indigenak matxinatu ziren; 1892an José Rizalek Liga Filipina sortu zuen. 1893an Antonio Maurak kongresuan autonomia-erregimenerako egitasmoa aurkeztu zuen; Liberal fusionistek eta liberal kontserbadoreek baztertuko zuten eta, ondorioz, 1894ean Maura dimititu egin zen.

  • Kuban autonomiatik separatismorako bidea egin zen.
  • 1895ean Espainiako Kongresuak Kubarako autonomia lege berri bat onartu zuen; independentziaren aldeko
...
Jarraitu irakurtzen "1898ko krisia: Kuba, Filipinak eta erregenerazio ideiak" »

1812ko Cadizko Konstituzioa: Printzipioak eta Garrantzia

Historia1,93 KB

1812ko Cadizko Konstituzioaren Printzipio Nagusiak

  • Lurralde-antolaketa: Espainiar nazioaren batasuna aldarrikatzen da, penintsulako eta kolonietako espainiarrak barne hartuz.
  • Subiranotasun nazionala: Lehen printzipio liberala; legeak egiteko ahalmena nazioarena da, ez erregearena.
  • Betebeharrak: Espainiar guztiek estatuaren gastuei aurre egin behar diete. Pribilegioak desagertu egiten dira, elizak eta nobleziak ere zergak ordaindu behar dituztelarik.
  • Eskubideak: Adierazpen askatasuna onartzen da, ideia politikoak inprimatu eta argitaratzeko eskubidearekin, zentsura mugatuz.
  • Estatuaren izaera: Espainia estatu konfesionala da; erlijio katolikoa da bakarra eta ofiziala. Monarkia moderatu heredagarria eta parlamentarioa ezartzen da.
  • Botereen banaketa:
...
Jarraitu irakurtzen "1812ko Cadizko Konstituzioa: Printzipioak eta Garrantzia" »

Cadizko Konstituzioa: Espainiako Liberalismoaren Hasiera

Historia34,65 KB

1. CADIZKO KONSTITUZIOA (1812-03-19)

Kokapena

Testu hau iturriaren aldetik historiko primarioa da. Formaren arabera, juridikoa da, konstituzio bat delako. Egilea Espainiako Gorteetako ordezkariak dira, 69 diputatu absolutista. Espainiarrei zuzenduta dago, beraz, publikoa da. Eta kokapenari dagokionez, Independentzia Gerran (1808-1814) aurkitzen da, Cadizen hain zuzen ere, frantsesen inbasioetatik kanpo zegoena. Azkenik, testu honen asmoa antzinako erregimenaren absolutismoa deuseztatzea eta liberalismoa ezartzea da, eta jorratzen diren gaiak erlijiosoak, ekonomikoak eta politikoak dira.

Analisi

Konstituzio hau bi zatitan banatu dezakegu:

1go zatian, Konstituzioaren sarreran gorteetako diputatuek Fernando VII errege moduan onartzen dutela eta gatibu...

Jarraitu irakurtzen "Cadizko Konstituzioa: Espainiako Liberalismoaren Hasiera" »

Karlismoa, Liberalismoa eta Euskal Foruen Amaiera

Historia4,39 KB

Karlismoaren Ondorio Nagusiak XIX. Mendean

Karlismoaren gatazka armatua XIX. mendean zehar agerian mantendu zen Espainian. Isabel II.aren erregealdiaren lehen erdian, barne politikan gatazka inportanteena izan zen. Seiurteko Demokratikoaren gobernuek ere aurre egin behar izan zioten arazoari, eta Borboitarren dinastia berrezartzean oraindik ere karlismoaren sutea piztuta egon zen.

Monarkiaren hurbilketa Liberalismora

Liberalak Isabel II.aren tronuaren babesle inportanteenak izan ziren. Maria Kristinak hurbilketa horretan bere alabaren eskubideen babesa aurkitu zuen.

Ondorio Ekonomiko eta Sozialak

  • Hildakoen kopuru itzela.
  • Ogasunaren egoera: Gerra karlistek Espainiako Ogasunaren ahalegin itzela eskatu zuten. Ezohiko neurriak hartu behar izan zituzten
...
Jarraitu irakurtzen "Karlismoa, Liberalismoa eta Euskal Foruen Amaiera" »

Mendizabalen Desamortizazioa: Kausak eta Ondorioak

Historia3,11 KB

Desamortizazioaren Kausak: Maiorazkoa eta Esku Hilak

Desamortizazioaren kausa nagusietako bi maiorazkoa eta esku hilen lurrak izan ziren. Alde batetik, liberalek maiorazkoa deuseztatu nahi zuten, Antzinako Erregimeneko jarauspen-sistema horretan seme nagusiak ondasun guztiak hartzen baitzituen. Bestetik, ekonomia garatzeko, kleroari esku hilak kendu zizkioten. Lur horiek Elizaren ondasun salezin eta landu gabeak ziren, eta merkaturatzeko egin zen desamortizazioa.

Testuinguru Historikoa: Progresistak Agintean

Prozesu hau 1835-1837 aldian kokatzen da, progresistak boterean ezarri zirenean. 1835eko herri-altxamenduen eta 1836ko otsaileko hauteskundeetako garaipenaren ondoren, progresistek Maria Kristina erregina atxiki eta “La Granja” jauregira...

Jarraitu irakurtzen "Mendizabalen Desamortizazioa: Kausak eta Ondorioak" »

Gerraostea Euskadin: Erregimena, Errepresioa, Oposizioa

Historia3,35 KB

1. Gerraostea eta erregimenaren hastapenak

1937ko ekainaren 19an Bilboko altzairu-lantegi gerrikoaren erortzeak gerra amaitzera eraman zuen, baina borrokak Santoñako Ituna sinatu arte jarraitu zuten. Une horretatik aurrera, bi bando bereizi ziren: garaileak eta garaituak.

Gerraosteko ondorio nagusiak

Euskadin gerraosteko funtsezko ondorioak honako hauek izan ziren: atxiloketak, prozesuak, fusilamenduak, espetxeratzeak, exilioa eta ondasunen konfiskazioa. Hala ere, errepresio handia ez zen guztiz eten gerra amaitu arte.

Urte gogorrak eta ekonomia

Gerraosteko urteak ekonomikoki oso gogorrak izan ziren. Egoera hori Gerra Zibilaren ondorioak eta autohornikuntzaren neurriak direla-eta sortu zen. Gosea izan zen, eta Bigarren Mundu Gerraren bilakaeraren...

Jarraitu irakurtzen "Gerraostea Euskadin: Erregimena, Errepresioa, Oposizioa" »

Isabel II.a eta Estatu Liberalaren Finkapena

Historia2,55 KB

Sarrera eta Estatu Liberalaren Oinarriak

Espartero jeneralak alde egin zuenean, Gorteek adin nagusitasuna ezagutu behar izan zioten Isabel II.ari. Bere erreginaldian, betirako finkatuta gelditu zen Estatu liberala, zentralista eta joera moderatukoa, nekazaritza eta finantza arloko oligarken interesekin bat zetorrena. Euskal Herrian Foruak konstituzio erregimen berriari egokitzeko negoziazioak egiten jarraitu zuten.

Hamarkada Moderatua (1844-1854)

Hamar urteetan moderatuak egon ziren agintean, bereziki Ramón María Narváez.

1845eko Konstituzioa

1845ean konstituzio berria eman zen, erabat moderatua. Ezaugarri nagusiak hauek izan ziren:

  • Subiranotasuna partekatua ezarri zuten.
  • Gorteen ahalmena mugatu eta Koroarena zabaldu.
  • Erlijio katolikoaren ofizialtasuna
...
Jarraitu irakurtzen "Isabel II.a eta Estatu Liberalaren Finkapena" »