Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoaren deuseztapena

Historia2,62 KB

Aztertzen ari garen testua lege-dekretu historiko eta juridikoa da. Egilea Francisco Franco jenerala da eta xede publikoa du, herriari zuzenduta baitago, zehazki Euskadin eta Nafarroan bizi direnei. Boletín Oficial del Estado aldizkarian argitaratu zen 1937ko ekainaren 23an, Burgosen, Gerra Zibilean Bilbo nazionalen esku erori ondoren. Bertan, kontzertu ekonomikoaren deuseztapena azaltzen da.

Kontzertu ekonomikoaren deuseztapenaren arrazoiak

Testuan aipatzen den bezala, Gipuzkoa eta Bizkaiko kontzertu ekonomikoa —hots, zerga eta finantza harremanak antolatzeko ahalmena— deuseztatu zen, gerran leialak ez izateagatik. Kontzertu ekonomikoa pribilegiotzat jotzen zen eta, nazioaren aurka egitearen ondorioz, egitura ekonomikoa beste lurralde batzuekin...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoaren deuseztapena" »

Euskal Herriko Langile Mugimendua eta Nazionalismoa (1890-1930)

Historia6,36 KB

testua: Langile-mugimenduaren bilakaera eta sozialismoa

Amaitzeko, La lucha de clases astekarian agertutako artikuluaren garrantzia nabarmendu behar da (1896-05-23). Testu esanguratsua izan zen Espainiako estatuan 1868. urtetik aurrera sortu zen langile-mugimenduak zer-nolako indarra bereganatu zuen ulertzeko.

Lehenik, gogora ekarri nahi da zenbait langile-mugimendu eratu zirela Euskal Herrian XX. mendearen hasieran:

  • Alde batetik, arrakasta gutxi eduki zuen anarkismoa.
  • Beste aldetik, Perezagua buru izan zuen komunismoa (arrakastatsua, langile erradikalenak sozialismotik banandu ondoren).

Gauzak horrela, gatazkak gora egin zuen industria-eremuetan XX. mendean zehar, batez ere Perezaguaren erradikalismoaren eraginez. Aipatu behar da gertakari horiek...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Langile Mugimendua eta Nazionalismoa (1890-1930)" »

Blasco Ibáñez: El Intruso eta Bizkaiko Meatzarien Egoera

Historia2,94 KB

Testuaren Kokapena eta Datu Orokorrak

  1. Testuaren kokapena

    • Mota: Testu historiko-literarioa.
    • Obra: El intruso (1904). XX. mendeko Bizkaiko meategietako langileen baldintzak islatzen ditu (peoien etxeak). Valentzian argitaratu zen.
  2. Egilea: Vicente Blasco Ibáñez

    Idazle, kazetari eta politikaria zen. Bilbon bizi izan zen hainbat hilabetez. Nobela kostunbrista landu zuen hasieran, eta aurrerago gizarte gaiak salatu zituen, besteak beste:

    • El intruso
    • Los cuatro jinetes del apocalipsis
  3. Hartzailea eta Une Historikoa

    • Hartzailea: Hiritarrak eta, batez ere, langile jendea (testu publikoa).
    • Une historikoa: Berrezarkuntza (Errestaurazioa), Alfontso XIII.aren erregealdia. Industrializazioa gertatzen ari zen Bizkaian, eta horren ondorioz, langile mugimenduak eta lehen
...
Jarraitu irakurtzen "Blasco Ibáñez: El Intruso eta Bizkaiko Meatzarien Egoera" »

Euskal Herriko Industrializazioa: Historia eta Ondorioak

Historia3,02 KB

1. Sarrera: Industrializazioaren Testuingurua

XVIII. mendearen amaiera arte, Euskal Herriko ekonomiak landan zuen oinarria; hala ere, nahikoa produzitzen ez zuenez, kanpoko elikagaiak inportatu behar zituen. Europan gertatutako Industria Iraultzak Euskal Herriko ohiko siderurgia hondoratu eta merkataritza-bideetatik kanpo utzi zuen.

Euskal Herrian, industrializazioa XIX. mendearen azken laurdenean burutu zen, Gerra Karlistak amaitu eta liberalismoa gailendu zenean. Orduan sortutako industria eta finantza-egiturek gaur egungo ekonomia eta gizarte-garapena baldintzatu zituzten, klase sozial berriak eta kultura-forma berriak azaleratuz.

2. Ezaugarri Nagusiak

Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko ezaugarri komunak hauek dira:

  • Bizkaiaren nagusitasun ekonomikoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: Historia eta Ondorioak" »

Espainiako Bigarren Errepublikaren bilakaera (1931-1936)

Historia2,93 KB

1. Monarkiaren amaiera eta Errepublikarako trantsizioa

1929. urtean Cánovasen sistema zaharkituta zegoenez, aldaketa beharrezkoa zen. Monarkiaren aurkako bloke bat eratu zen: sozialistek iraultza soziala nahi zuten, nazionalistek autonomia, eta monarkiko asko ere errepublikazale bihurtu ziren.

1930ean Donostiako Ituna sinatu eta Batzorde Iraultzailea sortu zen. Jacako eta Cuatro Vientos-eko altxamenduek porrot egin arren, arreta handia erakarri zuten. Hauteskundeetan monarkikoek irabazi arren, hiri nagusietan errepublikak boto gehiago lortu zituenez, Errepublika aldarrikatu zen. Hala ere, erregeak ez zion uko egin bere eskubideei.

2. Errepublikaren aldarrikapena

1931ko apirilaren 14an Eibarren aldarrikatu zen Errepublika lehen aldiz. Batzorde...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublikaren bilakaera (1931-1936)" »

Espainiako Krisia eta Errestaurazioaren Amaiera (1909-1931)

Historia4,14 KB

1909ko Bartzelonako Aste Tragikoa

1909an, marokoarrek langileei eraso egin ondoren, Maurak Bartzelonako eta Madrilgo erreserbistak Melillara bidali zituen; lehenengoak uztailean irten ziren. Marokoko egoera txarra zela eta, hildako asko egon ziren. Sozialistek eta anarkistek greba orokorra deitzean, istiluak hasi ziren Bartzelonan. Hiri guztian bat-bateko matxinada bortitza sortu zen: elizei eta komentuei su eman zieten. Gobernuak gerra-egoera deklaratu eta errefortzu militarrak bidali zituen. Mauraren gobernu kontserbadoreak gogor zapaldu zuen matxinada. Honek dimisioa aurkeztean, liberalak itzuli ziren agintera.

1917ko Krisia: Hiru Iraultzak

1917an hiru iraultza egon ziren: militarrena, burgesiarena eta proletalgoarena.

  • Krisia militarra: Estatuan
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Krisia eta Errestaurazioaren Amaiera (1909-1931)" »

Lehen Karlistada: Gertaerak eta Gakoak (1833-1839)

Historia2,34 KB

Lehen Karlistada (1833-1839)

Lehen etapa

Oinordekotza arazoarekin hasi zen gerra, eta hasieran nahasmen handia zegoen. Euskal Herriko gizartea bitan banatuta zegoen: hirikoak liberalen alde eta nekazariak zein nobleziaren gehiengoa foruen alde. Nahasmenaren ondoren, pixkanaka alderdiak antolatzen hasi ziren, 1834an Karlos Maria Isidro Euskal Herrira etorri baitzen, Tomas Zumalakarregi buru zuen lurraldera. Horiek estatu karlista martxan jarri zuten, Euskal Herria karlismoaren zentro baitzen, eta erakundeak, ministerioak zein aholkularitzak ezarri zituzten. Halere, estatua ez zen nazioartean onartua izan, eta ekonomia defizita gailendu zen azpiegiturak mantendu ahal izateko. Dena den, Karlos Bizkaiko foruei zin egin zien, “Jainkoa, Aberria,

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Karlistada: Gertaerak eta Gakoak (1833-1839)" »

1876ko Foruak Abolitzeko Legea: Testuaren Analisia eta Iruzkina

Historia7,67 KB

KOKAPENA: 1876ko Foruen Ezabapena

Dokumentu juridiko honetan aztergai daukagun gaia Euskal Foruen ezabapena da. Testua "Gaceta de Madrid"-en argitaratu zen 1876ko uztailaren 25ean, beraz, publikoa da.

Jatorriz, testu historikoa eta gaiari dagokionez politikoa da. Gorteek egina da, beraz, egile kolektiboa du, eta helburu publikoa duen testua da. Alfonso XII.a erregeak eta Cánovas del Castillo ministro kontseiluko presidenteak onartu zuten, Hirugarren Gerra Karlista amaitu ondoren.

Testuaren Analisia

Testuaren ideia nagusia Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foruen indargabetzea da. Nafarroako foruak jadanik egokituta zeuden, 1841ean Lege Hitzartuaren bitartez.

Artikuluen Laburpena

  1. 1. artikulua: Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako biztanle guztiek Konstituzioarekin
...
Jarraitu irakurtzen "1876ko Foruak Abolitzeko Legea: Testuaren Analisia eta Iruzkina" »

Balkanetako Auzia: Otomandar Inperioaren Krisia eta Desegitea

Historia2,68 KB

Otomandar Inperioaren Ahultasuna (XIX. mendea)

Erdi Aroaren bukaeratik aurrera, Otomandar Inperioaren menpe zeuden Balkanak, Anatolia, Ekialde Hurbila eta Afrikako iparraldeko zati handi bat. Erregimen teokratiko batek gobernatzen zuen: sultana zen gobernuburu eta kalifa aldi berean, eta islamaren legeen arabera gobernatzen zuen.

XIX. mendearen lehen herenean, Inperioa Austria-Hungariako Inperioaren ertzetaraino iristen zen, Balkanetan. Otomandar Inperioak ezegonkortasun politiko handia zuen, eta ez zen gai barruko mugimendu nazionalistei eta Europako potentziei aurre egiteko. Gainera, ekonomikoki lur jota zegoen.

Lehen Matxinadak eta Independentzia Gerrak

Ahultasun horren ondorioz, matxinadak hasi ziren. Greziako independentzia-gerraren atzetik...

Jarraitu irakurtzen "Balkanetako Auzia: Otomandar Inperioaren Krisia eta Desegitea" »

1876ko Konstituzioa eta Berrezarkuntza: Historia eta Ezaugarriak

Historia4,12 KB

1876ko Konstituzioa eta Berrezarkuntza Sistema

1876ko Konstituzioa Espainiako historian indarrean denbora gehien egon dena izan da, 1923ra arte. Urte horretan, Primo de Riverak diktadura ezarri eta konstituzioa bertan behera utzi zuen.

Testuinguru Historikoa: Seiurteko Demokratikoa

Alfontso XII.aren erregealdiaren aurreko garaia, Seiurteko Demokratikoa, hainbat egoerak markatu zuten: Karlistaldia, konspirazio alfontsinoak, kantonalismoa eta Kubako independentziaren aurkako gerra. 1874ko ezegonkortasun politiko horretan, Pavía jeneralak Gorteak desegin zituen, Emilio Castelarren ordez presidente berria izendatu nahi zutenean.

1874ko urtarrilaren 4an, Serrano jenerala presidente bihurtu zen, errepublika autoritarioa ezarriz. Ondoren, Martinez Camposek...

Jarraitu irakurtzen "1876ko Konstituzioa eta Berrezarkuntza: Historia eta Ezaugarriak" »