Independentzia Gerra eta Antzinako Erregimenaren Krisia (1808-1814)

Historia2,65 KB

Antzinako Erregimena eta Krisialdia (1808-1814)

Antzinako Erregimenaren Egonkortasuna eta Krisia

Espainian, Antzinako Erregimena zegoen finkatuta. Agintari espainiarrak Frantziar Iraultza beraien lurretan zabaltzearen beldur zirenez, Floridablancako kondeak bakartze-politika ezarri zuen. Espero zen emaitza lortu ez zutenez, Karlos IV.ak Arandako kondea izendatu zuen gobernuburu 1792an. Ondoren, Godoy iritsi zen gobernura.

Espainia eta Frantziaren arteko harremanak guztiz okertu zirenez, Konbentzio Gerra piztu zen. Espainiako armada egoera txarrean zegoen, eta 1795ean, Basileako Bakea sinatzera behartuta aurkitu ziren. Napoleonek egoera aprobetxatu eta 1805ean Fontainebleauko Ituna sinatu zuen Espainiarekin. Napoleonek ez zuen bere hitza bete, Espainia okupatu zuen, eta errege-familia Baionan abdikatzera behartu zuen, lortutako boterea bere anaia Jose I.ari emateko.

Independentzia Gerraren Hasiera (1808)

Gertatutako guztiaren ondorioz, 1808ko Maiatzaren 2an madrildarrek altxamendu bat egin zuten. Horrek Independentzia Gerra piztu zuen, sei urte iraun zituena. Bi talde nagusi nabarmendu ziren:

  • Frantsestuak: Jose I.aren aldekoak.
  • Absolutistak: Fernando VII.aren aldekoak.

Gerraren Hiru Faseak

  1. Erresistentzia okupazioari

    Napoleon hainbat hiri konkistatzen saiatu zen, baina erresistentzia gogorra aurkitu zuen. Adibidez, Andaluziako Bailén (non Frantziak bere lehen porrota jasan zuen), Zaragoza eta Girona. Gainera, Ingalaterrari esker (Wellington armada ingelesaren buru zela) Portugal askatu zen. Ondorioz, armada frantziarra eta Jose I.a bera Iparraldera joan ziren.

  2. Frantziaren erreakzioa eta gerrillak

    Hori ikusita, Napoleonek bere armada indartu zuen eta aurrerapen ugari egin zituzten. Horren ondorioz, Batzorde Zentrala Cadizera joan zen. Aldi berean, Wellington Portugaletik atera eta Espainia inbaditzen hasi zen, eta mendi-guneetako gerrillak Frantzia geldiarazten saiatu ziren, garrantzi erabakigarria izanik.

  3. Frantziako armaden porrota eta amaiera

    Ingalaterrako tropek Frantziakoak garaitu zituzten Arapilesen. Napoleonen tropak oso hondatuta zeuden, bai Espainian bai Europan gertatutakoarengatik. Espainian ezer gehiago egin ezin zuela ikusita, 1813an Valençayko Ituna sinatu zuen Espainiarekin. Horrela amaiera eman zitzaion sei urte iraun zuen gerrari, eta Fernando VII.a estatuko errege izatera itzuli zen.

Deskargatu

PDF Word HTML