1812ko Cadizko Konstituzioa: Printzipioak eta Garrantzia

Historia1,93 KB

1812ko Cadizko Konstituzioaren Printzipio Nagusiak

  • Lurralde-antolaketa: Espainiar nazioaren batasuna aldarrikatzen da, penintsulako eta kolonietako espainiarrak barne hartuz.
  • Subiranotasun nazionala: Lehen printzipio liberala; legeak egiteko ahalmena nazioarena da, ez erregearena.
  • Betebeharrak: Espainiar guztiek estatuaren gastuei aurre egin behar diete. Pribilegioak desagertu egiten dira, elizak eta nobleziak ere zergak ordaindu behar dituztelarik.
  • Eskubideak: Adierazpen askatasuna onartzen da, ideia politikoak inprimatu eta argitaratzeko eskubidearekin, zentsura mugatuz.
  • Estatuaren izaera: Espainia estatu konfesionala da; erlijio katolikoa da bakarra eta ofiziala. Monarkia moderatu heredagarria eta parlamentarioa ezartzen da.
  • Botereen banaketa:
    • Legegilea: Erregea eta Gorteak.
    • Betearazlea: Erregea.
    • Judiziala: Auzitegiak.

Dokumentuaren Garrantzia Historikoa

Testu hau funtsezkoa da Fernando VII.aren monarkia absolutuaren berrezarpena ulertzeko. Pertsiarren Manifestuaren diputatuek eskatuta, erregeak bere ideia atzerakoiak jarraitu zituen, kleroaren eta lurjabeen laguntzarekin Konstituzio liberala bertan behera utziz.

Fernando VII.aren erregealdia seiurteko absolutistarekin hasi zen, absolutismoaren eta liberalismoaren arteko lehia piztuz, gerra karlistetan amaituko zena. Dokumentuak argi erakusten du sektore absolutisten erreakzioa Cadizko Gorteek egindako legediaren kontra.

Testuak XIX. mendeko Espainiako gizartearen pentsamendua islatzen du: herritarrak katoliko sutsuak eta kontserbadoreak zirenez, ez zituzten erreforma liberalak nahi. Horregatik, Fernando VII.ak "La Pepa" debekatu zuenean, ez zen herri-altxamendurik egon.

Deskargatu

PDF Word HTML