Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

1937ko Kontzertu Ekonomikoen Deuseztapena: Analisi Historikoa

Historia4,01 KB

1. Sailkapena

Aurrean daukagun testua dokumentu historikoa da, lehen mailako iturria, gertaera eta egilea garaikideak direlako. Lege-dekretu bat denez, izaera publikoa du eta formaren aldetik juridikoa da. Ematen duen informazio motaren arabera, testu ekonomiko-politikoa da. Francisco Francok sinatutako legea da; Bigarren Errepublikaren kontrako estatu-kolpeari hasiera eman zion militarra, Gerra Zibilean zehar “Generalisimo” kargua hartuko duena eta, irabaztean, Espainian erregimen diktatoriala ezarriko duena (1939-1975).

Testua espainiar biztanle guztiei zuzenduta dago, baina batez ere euskal probintzietako biztanleei, eta konkretuki gipuzkoar eta bizkaitarrei, hauek baitira dekretu honekin kaltetuenak. Testu hau 1937ko ekainaren 23an sinatu...

Jarraitu irakurtzen "1937ko Kontzertu Ekonomikoen Deuseztapena: Analisi Historikoa" »

Oposizioko Indarren Hazkundea XX. Mendearen Hasieran: Errepublikanismoa eta Nazionalismoa

Historia2,96 KB

Oposizioko Indarren Hazkundea XX. Mendearen Hasieran

1. Errepublikanismoaren Gorakada

XX. mendearen hasieran, sektore sozial eta ekonomiko berriak indartu ziren, eta horrek errepublikanoen gorakada ekarri zuen. Vicente Blasco Ibañez Valentzian eta Alejandro Lerroux Katalunian nabarmendu ziren lider errepublikano gisa.

2. Nazionalismoaren Sustraiak

Nazionalismoa XIX. mendearen amaieran hasi zen Katalunian, Galizian eta Euskal Herrian. Hainbat kausak bultzatu zuten:

  • 1875etik aurrera agintean zeuden bi alderdien joera zentralista eta bateratzailea.
  • Mende bukaerako industrializazioak aldaketa ekonomiko eta sozial sakonak eragin zituen, nazionalismo periferikoa bultzatuz.

Kataluniaren kasuan, lehen gune industrializatua izan zen. Gainera, "Renaixença"...

Jarraitu irakurtzen "Oposizioko Indarren Hazkundea XX. Mendearen Hasieran: Errepublikanismoa eta Nazionalismoa" »

II. Errepublika, Autonomia eta Gerra Zibila Euskal Herrian

Historia3,57 KB

Gaia: II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian

Sarrera

1876an Foruak ezeztatu ondoren, eta Kontzertu Ekonomikoa alde batera utzita, euskal lurraldeak autogobernurik gabe geratu ziren. Autogobernua berreskuratzeko hurrengo aukera II. Errepublikarekin batera iritsi zen.

Autonomiaren aldeko bide luzea

Hego Euskal Herrian autonomia lortzeko bideak bi oztopo nagusi izan zituen: Donostiako Ituna ez errespetatzea eta alderdien arteko aliantza estrategia okerra. Hala ere, lau autonomia proiektu nagusi aurkeztu ziren:

  1. Eusko Ikaskuntzaren proiektua.
  2. Lizarrako Estatutua.
  3. Batzorde Kudeatzailearen Estatutua.
  4. 1936ko Estatutua, Gerra Zibila hasi ondoren onartu zena.

1936ko Euskal Autonomia Estatutua

Indalecio Prieto sozialistak eta Jose Antonio Agirre jeltzaleak...

Jarraitu irakurtzen "II. Errepublika, Autonomia eta Gerra Zibila Euskal Herrian" »

Bigarren Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta Biurteko Erreformista

Historia2,83 KB

1931ko Konstituzioa eta Errepublikaren Ezarketa

Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeetara deitu zen ekainean, ganbera bakarra eta konstituzioa egiteko helburuekin. Hauteskunde aske eta garbiak, gizonen sufragio unibertsalaren bitartez gauzatu zirenak, historian lehenengo aldiz, hiru emakume diputatu izan ziren parlamentuan: Clara Campoamor, Victoria Kent eta Margarita Nelken.

Gorte Konstituziogileek 1931ko Konstituzioa idatzi zuten, errepublika demokratiko eta laiko bat ezarriz, eskubide eta askatasun ugari aldarrikatuz:

  • Sufragio unibertsalaren ezarpena.
  • Abortu eta dibortzio legeak eta ezkontza zibila.
  • Lehen Hezkuntza nahitaezkoa eta doakoa izateko eskubidea.

Urte horretan, Estatuaren lurralde-antolaketak eta Elizarekiko harremanen auziak ondorio...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta Biurteko Erreformista" »

I. Mundu Gerra: Azterketa Sakona eta Ondorioak

Historia6,77 KB

1. Zergatik deitu zitzaion Gerra Handia edo Guztizko Gerra I. Mundu Gerrari?

Hasieran hilabete gutxitan bukatuko zela pentsatu bazen ere, gerra honek 4 urte iraun zuen. Ordura arte inoiz ez zen ezagutu horrenbeste suntsiketa eta hilketa eragin zuen gerrarik, horregatik Gerra Handia izena jarri zioten. Mundu osora zabaldu zen, Europako koloniak gerra eremu izan baitziren bai Afrikan zein Asian. Gizartea erabat mobilizatu zuen eta jarduera sozioekonomiko guztiak gerraren menpe jarri ziren.

2. Zer da Bake Armatua? Zer gertatu zen?

Bake Armatua deitzen zaio 1890 eta 1914 urteen arteko garaiari. Urte horietan ez zen gerrarik egon, baina Europako potentziak etengabe ari ziren berrarmatzen eta aliantza sare bat josten. Europan bazekiten gerra zetorrela...

Jarraitu irakurtzen "I. Mundu Gerra: Azterketa Sakona eta Ondorioak" »

XX. mendeko krisi ekonomikoak eta gerrak

Historia7,04 KB

Depresio Handia

Depresio Handia, Beheraldi Handia edo 1929ko Krisia ere deitua, 1929ko urrian hasi zen mundu mailako krisi ekonomikoa izan zen eta 1930. hamarkada osora luzatu zen, bereziki urterik latzena 1934a izan zelarik. Krisi ekonomiko hau Bigarren Mundu Gerraren hasierarekin amaitu zen.

1920ko hamarkadak nazioartean suposatu zuen ekonomiaren oparotasuna 1929ko urriaren 24ean amaitu zen, Ostegun Beltzarekin. Krisi ekonomikoak produkzio industrialaren jaitsiera, nazioarteko merkataritzaren etetea, demokrazien ahultzea krisi berriari aurre ezin izateagatik eta, azkenik, Bigarren Mundu Gerraren hasiera erakarri zituen.

29ko Kraxaren hasiera bera ere eztabaida-gaia izan da autore ezberdinen artean. Peter Teminek Lehen Mundu Gerra ostean sortu...

Jarraitu irakurtzen "XX. mendeko krisi ekonomikoak eta gerrak" »

Berrezarkuntza eta Euskal Industrializazioa: Siderurgia

Historia2,71 KB

Berrezarkuntza eta Maria Kristinaren Erregeordetza

Aztertzen ari garen testu hau Berrezarkuntza garaian idatzitakoa da, Maria Kristinaren erregeordetzan, hain zuzen ere. Maria Kristina erregeorde izan zen bere semea, Alfontso XIII.a, 1902an adin-nagusitasunera iritsi zen arte.

Sistema Kanobista eta Bake Politikoa

Maria Kristinak El Pardo ituna sinatu zuen Cánovas eta Sagastarekin, sistema kanobista errespetatuko zuela adieraziz. Bi alderdi nagusiek —kontserbadoreak eta liberalak— gobernuan bakean txandakatzen jarraitu zuten, hauteskunde-iruzurra eta jauntxokeria mantenduz.

Euskal Oligarkia eta Industrializazio Prozesua

Echevarria euskal oligarkiako kidea zen, botere ekonomiko eta politiko handiko gutxiengo baten parte. Euskal oligarkiako kideen...

Jarraitu irakurtzen "Berrezarkuntza eta Euskal Industrializazioa: Siderurgia" »

Napoleonen Iraultza eta Estatu Kolpea

Historia2,75 KB

Robespierre Erori Ondoren

Robespierre erori ondoren, Konbentzioa sektore burges moderatuagoen eskuetan gelditu zen, eta jakobinoek hartutako neurriak bertan behera uzten hasi ziren.


1794tik Aurrera

1794tik aurrera, Jakobinoen klubak debekatu, eta kide asko atxilotu zituzten. Halaber, onetsitako Konstituzio berriak (1795) sufragio zentsitarioa ezarri (30.000 hautesle soilik), botere betearazle berria eratu (bost kideko gobernua: Direktorioa) eta botere legegile bat ezarri zituen (Bostehunen Kontseiluak legeak egiten zituen eta Zaharren Kontseiluak onesten zituen).


Direktorioaren Egoera

Baina Direktorioak ez zuen lortu egoera bere onera ekartzea. Alde ekonomikoek bere horretan zirauten. Monarkikoek eutsi egiten zioten absolutismoa berrezartzeko ahaleginari,

...

Jarraitu irakurtzen "Napoleonen Iraultza eta Estatu Kolpea" »

Berrezarkuntza Espainian (1874-1923): Sistemaren Eraikuntza eta Krisia

Historia12,81 KB

Berrezarkuntzaren Erregimen Politikoa (1874-1923)

1874an, Martínez Camposen estatu kolpearen ondoren, Alfontso XII.a errege izendatu zuten Sandhursteko Manifestuaren bidez, 1875ean Espainian Berrezarkuntza hasiz. Cánovas del Castillok, monarkiaren itzuleraren bultzatzaile nagusiak, sistema politiko berria diseinatu zuen.

1876ko Konstituzioa

Sistema berriari egonkortasuna emateko, 1876ko Konstituzioa idatzi zen. Malgua zen eta hainbat ezaugarri zituen:

  • Subiranotasun partekatua: Boterea Gorteen eta erregearen artean banatzen zen.
  • Eskubideen aitorpena: Eskubide indibidualak aitortzen ziren, baina legeek arautu zitzaketen.
  • Erregearen boterea: Estatuburua, armadaren buruzagia eta botere moderatzailea zen. Senatarien zati bat izendatzen zuen.
  • Bi ganberako
...
Jarraitu irakurtzen "Berrezarkuntza Espainian (1874-1923): Sistemaren Eraikuntza eta Krisia" »

Foruen Abolizioa eta Kontzertu Ekonomikoa (1839-1878)

Historia2,39 KB

Foru Abolizio Prozesua eta Kontzertu Ekonomikoa Ezartzea

Foruek garai arriskutsua bizitzen hasi ziren. Izan ere, liberalismo konstituzionalak lurralde eta gizabanako guztien berdintasuna zuen oinarri, eta ez zuen inolako erregimen berezirik onartzen, foru sistema kasu.

Foruen Erreforma (1839-1841)

Lehen Gerra Karlistaren ostean, lege batek (1839ko urriaren 25a) Foruak berretsi bazituen ere, horiek Konstituzioari (1837koa zegoen indarrean) egokitzeko aldaketak egin beharra zegoela azaldu zuen. 1844an liberal moderatuak gobernuan zeudela (Hamarkada Moderatua), Pedro Egaña liberal fueristaren lanari esker, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foruen berrezarpen partziala egongo da José Pidal Ministroak emandako dekretu baten bidez. Foru-ahalmen batzuk...

Jarraitu irakurtzen "Foruen Abolizioa eta Kontzertu Ekonomikoa (1839-1878)" »